Lehiaketa arautua Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan. Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelari...