GORPUTZ HEZKUNTZA SALTO BAT BAINO GEHIAGO DA

sohat 1456152723757 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea | 2007-10-31 10:23
4

AITOR URIARTE-n ekarpena

Euskal Curriculumaren antivirusak SOHAT (Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea) izena hartu du. Liburu edo nobela bat erostera goazenean, eskatu eta ordaindu ondoren, kafetxo baten laguntzaz, edo lasai gauden txokoren batetan irakurtzen hasten gara. Gauza bera gertatu da Euskal curriculumarekin. Gizarteak \"erosi\" egin du, onartu egin du \"nobela\", zeri buruzkoa zela jakin gabe. Batzuek, nobela hori salgai jarri aurretik, bagenekien nola bukatzen zen istorioa. Eta hori jakinda, istorioaren bukaera aldatzeko ahaleginetan hasi ginen eta oraindik jarraitzen dugu.
Gaur eguneko gizartean, komunikabideek duten garrantzia ezin dugu ukatu. Edozein ergelkeri, notizia izanez gero, garrantzitsutzat hartzen dugu. Baina badaude hainbat gauza, oso garrantzitsuak direla baina ezjakintasunagatik, edo nahita, ez direla azalerazten. Horietariko notizia bat (euskal gizartean asko badaude ere), SOIN HEZIKETA ikasgaia dugu. Honen ordu murrizketarekin, euskal umeen izaera murrizketa ere emango da. Ez euskal umeena soilik, baizik eta horren nabarmena den etorkinek ere, somatuko dute sentzu guztietako murrizketa hori.

Ume askorentzat, bereziki etorkinentzat, gorputz hezkuntzako saioa, irla bat bezalakoa da, hau da, beraien inguruan itsasoa dago, marrazoz (arazoz, beldurrez, intseguritatez...) inguratuta sentitzen dira. Irla horretan, beraiek bere buruakin erlazionatzeko aukera dute lehenik, eta ondoren, hizkuntza bakar batean erlazionatzeko aukera izango du besteekin, gorputz mugimenduarekin.

Hezkuntz Departamentuak, ahozko hizkuntzari eman dio izugarrizko garrantzia, helburutzat jarriz, gizarte hirueleduna izateko asmoz eta horrela besteen aurrean \"nagusi\", eredu sentituz. Guztiok gaude hizkuntzaren alde. Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin (maila minimoa izanda), garapen kognitiboan somatuko da. Baina errealitatea alde batera utzi dutela uste dugu. Zein da errealitatea? Hizkuntza mota bi daude: ahozkoa eta ez ahozkoa, gorputzaren bitartez egiten duguna. Azken hau, lehenengoaren oinarria da. Biak dira ezinbestekoak, ezinezkoa da bata bestea gabe ulertu. Jaioberriak negar egiten du gose denean. Izerdia botatzen dugu, urduri gaudenean, asko mugitzen gara txarto gaudenean, barre egiten dugu pozik gaudenean. Beraz, sentimenduak, lehenik, mugimenduaren bitartez azaltzen ditugu, ondoren, sentimendu horiei hitzak jarriko dizkiogularik. Korrikaldi edo salto baten atzean, sentimendu gogor batzuk azaltzen dira. Nahiak, beldurrak, poztasunak azalerazteko daukagun lehenengo modua, bidea, tresna, gorputza da. Zergatik azaltzen dira gero eta agresibitatedun kasu gehiago? Aipatutako nahiak, beldurrak, poztasunak, angustiak... azaltzeko biderik, aukerak, momentuak ez ditugulako eskaintzen. Gizartea, oso denbora gutxitan (15 urte) asko aldatu da, eta ez gara gai horri erantzuna emateko. Hezkuntza munduan, eskoletan, sortzen ari diren problematikak gero eta ugariagoak dira, eta zoritxarrez, inmunizatzen hasiak gara. Beraz, errealitatea ikusita, esan dezakegu; legeak egiten dituztenen ("disko gogorretan"), sentimendu horiek ahaztuta dituztela. ("Total...unibertsitatera joateko ez da beharrezkoa korrika eta salto onak ematea)" esaten zuen horietako batek. Beraz, nik pentsatu nahi dut, nahi gabe pasatu zaien akatz haundi bat izan dela eta akatzak detektatzerakoan, konpondu beharra izaten da. Gu (irakasle, mediku, pediatra, nutrizionista, guraso, eliteko kirolari...), antivirus lana egiten gabiltza: akatza topatu, akatzari aurre egin, akatzari konponbidea eman. Gai hau, guztioi ikutzen gaituena da, nahi duenari, zein paso egiten duenari.

Eta zuk, zein iritizi daukazu?

aitor

aitor 2007-11-02 19:47 #1

JOLASA...NOLAKOA ETA NON?

Non, noiz eta zertara jolastuko dute herri honen etorkizuna izango diren gizabanakoek? Zer nolako etorkizuna opa die, oraintsu onartutako Gorputz Hezkuntzako ordu murrizketaren berri jakinda? Zer egin dezakegu arazo honi aurre egiteko? Edo gu, jadanik, pasibotasunean murgilduta al gaude?

Zulo beltz batetan sartzear gaude. Kontrol gabeko agresibitatearen munduranzko bidean murgildu gara. Ez gara ohartzen pausu azkarrak eginez gero, zuloan erori gaitezkela. "Berehalako" gizartean bizi gara: janari azkarra, internet, itxurakeriaren garrantzia, Tele dendan iragarritako gauza magikoak,  kirolari gaztetxoen "elitezazioa". Sagarrak jan ahal izateko, lehenik zuhaitza landatu behar da eta fruitua jaso baino lehen, ureztatu, eguzki izpiak  eta batez ere denbora behar da, pazientzia. Hori baita gaur egungo gizartean erabiltzen ez dugun bertute edo dohaina. Gauza guztiak berehala eskuratu, lortu nahi ditugu eta esan beharra dago, sagarrak sagarrondoetatik datozela eta ez dendetatik.
Beraz, honekin esan nahi dudana zera da; sagar haziak landatu dezagun, behar den denbora batetara gure zuhaitzetako sagarrak jan dezaten.
Gure gaztetxoek, ordu asko pasatzen dituzte beraien eskoletako eserlekuetan eserita, ordu pila igarotzen dituzte beraien "play station" eta antzekoekin, ordu mordoa diraute telebistaren aurrean zer ikusten duten ere jakin gabe. Noiz jolastuko, mugituko, erlazionatuko dira beraien kideekin? Gizartea, momentu honetan, iman bat bezalakoa da eta lehen aipatu ditudan tendentzietarantz garamatza. Honi aurre egiteko, mugitu beharra daukagu, jolastu beharra dugu, salto egin beharrean aurkitzen gara. Hori dela eta, jolastera gonbidatzen zaituztet guztioi, haundi zein txiki, jolasa baita gizaki egiten gaituena.

Jolas librearen garrantzia

Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik
dagoenez, biziki azpimarratu nahi dut, jolas-mota horrek heziketan leku
eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia, jolas-ordutik kanpora.

Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du
sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna,
baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea da. Gainera,
aprendizaia intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten
baititu.

Schiller, poeta alemaniar ezagunak zioenez, "gizakia jolas egiten
duenean bakarrik da benetako gizaki". Zalantzarik ez dago libreki jolas
egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak
murrizturik edukitzen dituztela. Horrez gain, jolasak ongi
funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari: Paulovek "poztasun
muskularra" edo Harveyk "gorputzaren musika ixila" deitzen duten hori.

Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu.

Baina oraindik, gaur eguneko gizarte zalapartatsu honetan bazterturik
gelditzen den pedagogia-klabe bat berreskuratu nahiko nuke: saiamena.

Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere
porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Telebistaren aurrean
pasiboki dagoen haurrak ez du hori garatzeko aukerarik izaten. Eta esan
beharra dago, saiamena sendotu duen haurrak bere garapen
psikoafektiboan oinarri bikain bat duela.

Garapen psikoafektibo erlazionala

Erlazio-Psikomotrizitatea, subjektuak dituen erlazioetan oinarritzen
denez gero, bai bere buruarekin, bai besteekin (nagusi eta haurrekin),
garapen horretan gertatzen diren jarrera garrantzitsu batzuk aipatu
nahi nituzke:

- Agresibitatea bideratzea baieztapenaren bidez.

- Frustrazioa jasan, barneratu eta kasketaldiak menperatzea.

- Besteekiko erlazioan "nagusia" konpartitu eta besteen mugak bizitzea (onartu/ez onartu; ados egon/ados ez egon...)

- Eskatu, hartu, eman, ukatu eta abar egiteko gai izatea.

Haurrak askotan heldua (gurasoak/irakasleak) kontrolatzeko joera izaten
du (begiradaz, hitzez, ekintzaz...) eta ez nuke ahaztu nahi haurraren
beraren eta nagusiaren espazioak ongi bereizteak duen garrantzia.
Banaketa hori argi eta garbi egina edukitzearen baitan dago, haurrak
mutiko eta neskato bezala, barne-segurtasuna izatea eta
nagusi-autoritatea barneratzea.

Bi hitzetan esateko, sozializazioa garatzea indibiduarengandik abiatuz.

Ondorio gisa

Lerro hauen ondoren, heziketako profesional bezala, gogoeta bat eragin
nahi diot neure buruari. Gizarteak izan duen eboluzioa ikusirik, gaur
eguneko haurrak baliabide material ugari ditu eta alderdi
didaktiko-pedagogikotik ere ongi horniturik dago; baina haur horrek
askotan egiten digun eskaria bere azalaz barru alderakoa izaten da.
Sarritan haurrak SOS bat bidaltzen ari balira bezala sumatzen ditut.
Ulerkuntza eta sostengu-beharra adierazten dute beren portaeraz,
begiradaz, larruazalaz... Barrenean, gaurko haurraren beharrizan
nagusiak, nahiz eta intelektualki ongi jantziak izan, psikoafektiboak
dira.

aitor

aitor 2007-11-05 13:41 #2

JOLAS SINBOLIKOA...SINBOLIKOKI GURE ESKOLETAN.

Jakina da, gure ahotik hitzegiten hasi baino lehen, gure gorputzak asko esaten digula, diela, duela. Haur jaioberriak bere gorputz adarrak xurgatuz, bere gorputza, azken finean bere burua esperimentatzen du, ondoren munduaren konkistatzaile bihurtzeko. Haur Hezkuntzako ikasletxoa, bestearen presentziaz ohartzen da, konflikto ezberdinak sortzen zaizkio, frustrazioak  eta horrela ikasten du. 6-12 adin tartekoen problematika, beste era batekoa izanda ere, guztiak bezala, hau ere garrantzizkoa da. Eskoletan, etxean zein kalean, nahita edo nahigabe, umeak-gazteak sinboloz jositako informazioak bereganatzen dituzte. Eskolan ere, batez ere Soin Hezkuntzako orduetan, ikasleek izan dezaketen arazo-konflikto horiei aurre egiteko, jolas sinbolikoa dugu tresna  baliagarri eta sakona.

Gure ikasleak, landu gabeko buztin zatiak dira. Keramikazko objeturen bat sortzeko, lehenik buztin zati fresko bat behar dugu. Ibai hertzetako hezetasuna egokia izaten da, baita eguzki izpietatik urrun egotea. Baina argi dagoena zera da; gaur egun, keramikazko objetu horiek egiteko dagoen buztinaren kalitatea, asko aldatu dela. Ez da horren hezea, harri txikiz beterikoa da eta eguzki izpiek sikatu egin dutela esan dezakegu. Lehengaia, ez da orain dela 15 urte bezalakoa, baina...dagoena, dago. Buztinlari, ontzigilearen lana, konplikatzen da. Poliki-poliki, lehenik, garbiketa lanean aritu beharko da, baita hezetasun puntua berreskuratu beharko du. Buztin puxka garbi eta heze dagoenean, oduan izango da puxkari forma emateko momentua, baina ez lehenago.  Buztin puxkaren eraldaketarako, buztingileak tresna asko eta ezberdinak erabili beharko ditu. Horiek izango dira Hezkuntzan erabiltzen ditugun jolas-joko sinbolikoak, hau da, helburu bat izanik eta hau lortzeko asmoz erabiltzen diren “jolas eraldatzaileak”.

Hezkuntza Departamentuak, buztinaren kalitatea kaltetzeko mugimendu desegokiak egin ditu. Gu (irakasle, guraso, mediku, hezitzaile...), buztingile bezala, mugimendu hauen aurka egin beharrean aurkitzen gara. Guztiok batera, ibai hertzeko kategoriazko buztina lortuko dugu eta puxka horiekin, objetu bikainak landuko ditugu.

aitor

aitor 2007-11-06 13:10 #3

"Nola da posible? soinketa gutxiago izango dugula? Ez dut sinesten, ez da egia. Ni ez nago ados. Zer egin behar da lege hori aldatzeko? Nik ere sinatuko dut. Non sinatu behar da? Birritan sinatu dezaket? Ba...nire familiakoei eta lagun guztiei esango diet sinatzeko. Eta...zer jarriko dute soinketaren ordez? Eta...zenbat denborarekin gelditzen garela esan duzu?"
Honelakoak edo oso antzerakoak entzuten omen dira momentu honetan gure eskoletan. Ez al dute gure ikasleek ezer esateko aukerarik? Beraien iritzia azaltzeko biderik? Era batera edo bestera, beraien sentimenduak kontutan hartzekoak ere badira. Askotan nagusiok, inkoherentzian murgiltzen garela aitortu beharra daukagu. Adibidez, irakurri berri dudan iritzi batetan zioenez; oposaketetako gaitegi guztian zehar, gorputz hezkuntzaren garrantziaz aritzen zaigu. Ez bakarrik oposaketetako gaitegian, baizik eta urte guzti hauetan egin ditugun ikasketa, ikastaro, ikastarotxo eta ikas... guztietan.
Guk, argi daukagu. Beste ikasgai guztiak errespetatuz, geurea Gorputz Hezkuntza, Gorputz Heziketa, Soinketa, Gimnasia, kotxonetak, jolastera edo nahi den bezala esatea da. Guztiak baitira guk sinesten dugun gauza bera, osasunarekin erlazionatuta dagoen ikasgaia, elkar erlazioekin erlazionatuta dagoen saioa.
Gure eskola, ikastola, ikastetxe edo  colegioetako ikasleek zerbait berezia somatzen eta sentitzen dute ikasgai honekin. Gu, hezkuntzako profesional bezala eta baita askoren kasuan, guraso bezala, aprobetxa dezagun ikasle, seme-alaben nahia. Nahi hauekin gauza ederrak lortzen, sortzen, eraldatzen, elkar banatzen direlako. Eta hori baita, gaur egunean nabaritzen hasia den gabezia; gazteen nahiak, gazteen "bizinahitasuna".

aitor

aitor 2007-11-06 14:48 #4

BEHOBIA-DONOSTIAKO MAREA "IGOTZEAR" DAGO

Igande honetan, azaroak 11, Euskal Herrian urtero egiten den kirol ekitaldi garrantzitsua dugu; Behobia-Donostia. Hainbat kirol zale, korrikolari, "osasunzale" eta apostularik hartzen dute parte, horren famatua egin den lasterketa honetan. Lasterketa oso garrantzitsua izango da sinesten duguna lortu
ahal izateko. Eta guk, SOHAT-arrok, zein sinesmen dugu? Ba...seguraski...oraintsu aipatu ditudan partehartzaile horien sinesmen bera, kirolaren eta gorputz osasuntsuaren bermea izatea gure eskoletan.
Ez da soilik 200 metroko korrikaldia izango, baizik eta  geure
geroaren, ondorengoentzako beroketa. Eta guztiok dakigun bezala,
beroketaren garrantzia izugarrizkoa da lasterketa on bat egin ahal
izateko. Beraz, GUZTIOK
joan gaitezen Donostiara beroketa hori gauzatzera eta bide batez, gure "norbaiten" burua ere berotuko dugu. Pankarta hatzean, itsaso edo hobe
esanda, gure urdin-berde koloredun ozeano erraldoia lortuko dugula seguru
nago eta bertan , "norbait", "socorro, socorro"-ka arituko da ozeano
zabal horretan. Marrazoen horzkadatxo batez ibiliko da minduta datorren astean.

Utzi iruzkina: