Patentea edo bizia

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-03-03 11:09

Berandu nabil, atzoko berriak gaur irakurtzen...

Idatzi honen izenburua madri+d web orritik atera dut, konkretuki bertan argitaratu den artikulu baten izenburutik (espero dot plagio egiteagatik ez salatzea...;-)

Gure gaiaren ildotik, interesgarria oso iruditu zait Txetxu Ausín bilbotar filosofoak madri+d web orrian idatzitako artikulua.

Behin eta berriz aurkitu dezakegu zientziak eta teknologiak mantentzen duten inkoherentzia. Badirudi ikerketen emaitzak eta ezagupen berriak denon onerako izan beharko liratekela, baina nire ustez, baieztapen honen lehen kontraesana osasun, medikuntza edo farmaziaren ikerketan daukagu.

Askatasun hitzak badu esanahi berezi bat guretzako, baina aske izateko... bizi egin behar! Eta patenteek, ez aske izateko eskubidea bakarrik, bizi izateko eskubidea ere zapuzten dute. Ze sistema arraio sortu dugu, non 20 urteren buruan milaka bizitza babesteko ahalmena izan eta altxor preziatu moduan gure kutxa blindatuan formula bat gordetzen dugun? Ez hori bakarrik, gainera, deskuidatuz gero, ikerketa hori denon diruari esker atera da aurrera.

Ezin dezaket ukatu patenteek, nolabait, ikerketa eta ezagupen berrien bilatzea bultzatzen dutela (oharra: hemendik patenteen alde izatera mundu bat dago). Esfortzu bat egin eta bueltan edonork (handia izanez gero errazago gainera) onura bat ateratzerik izanez gero, are gutxiagok ikertuko luke. Baina badira hainbat gauza patentatu ezin direnak, batez ere milaka pertsonen bizia jokoan dagoenean.

Zientzia eta... askatasuna? Azkenengo hitza barru barruan gordetzen dut, batez ere zientziak bizitzen lagatzen ez dituenen aurrean.


Utzi iruzkina: