2009ko kartela

sanjuandegi 1456152634466 Sanjuandegiko Festa Batzordea | 2009-05-22 16:34

Ekainaren lehen astean izango dira Sanjuandegiko jaiak

 

Ekitaldiz betetako kartela aurkeztu dute SFBko kideek. Aurreko urtean berreskuratutako ohiturak mantenduko dituzte. Zenbait aldaketa ere sartu dituzte kartelean. Berrikuntza gehienak igandean izango dira.

 

<SFB> Urtero legez eta udaberriarekin batera Sanjuandegiko jaiak antolatu dira. Sanjuandegiko Festa Batzordeak (SFB) Ekainaren 1etik ekainaren 7ra antolatu ditu aurten. Ekitaldi anitz eta ugari izango dira auzoan.

Aurtengoa ez da urterik onena izan diru sarrerari dagokionez. Laguntzak jaitsi dira Festa Batzordearentzat. Zenbait enpresa eta laguntzaileek aurtengo egoerari erreparatuz diru gutxiago eman dute festak antolatzeko. Hesi guzti horien gainetik ekintzaz jositako kartela osatu dute batzordekoek.

 

Astean zehar tabernaz taberna

Ekainaren 1ean,astelehenean, irekiko dute jaien aurretik egiten diren ekintzen programa. Bizkaiko monologista sariak jasotakoak izango dira Sanjuandegin beraien istorioak kontatuz.

Musika eskolako ikasleen txanda izango da asteartean. Hollywoodeko pelikula ezagunen soinu bandak interpretatuko dituzte Izaro tabernako atarian. Asteazkenean berriz, ekainaren 3an, ohiturei eutsiz Idiazabalgo txiste-kontalariak umoreari ekingo diote. Barrez jarriko dute Erreka tabernara hurbiltzen den oro.

Ostegunean mus txapelketa azkarra izango da. 30€ko kostua izango du inskripzioa eta ONGI-ETORRI erretegian jokatuko da. Egun honetan ere barraken salneurria euro batekoa izango da.

 

Txupinazoa

Ostirala izango da Festei hasiera ofiziala egingo zaienean. Txupinazoa, buruhandiak, erraldoiak eta bertsoekin arratsaldea pasatuko da. Gau partean Jose Mari Orbegozoren taldearekin Saloiko Dantzen erakustaldia izango da (23,00tan) eta ondoren Kupelarekin ongi pasatzeko unea.

 

Larunbatean goiz esnatuko da auzoa. Aurten lehen aldiz Izarraitz Txistularien eskutik diana izango da, igandean ere. Aurreko urtean berreskuratutako ekintzei jarraipena emango zaie. Judo Erakustaldia izango da Igerilekuan eta umeentzat jokoak antolatuko dira Jose Antonio Agirre plazan. Bertsolariekin poteoan egon ondoren, auzo bazkari ezin hobea izango da, Haurrek ere beraien tartea izango dute: puzgarriak, txokolatada, ipuin kontalaria, erraldoiak eta buruhandiak.

Bertso saio paregabea izango da larunbateko 22,30tan. Jarraian The Row (BCN), Kasik (Azp.) eta talde sorpresa baten emanaldia.

 

Igandearekin aldaketak

Sokamuturra izan da aurten SFBkoek egingo duten aldaketarik handiena. Segurtasun arazoak medio, zezena ez da Jose Antonio Aguirre plazan irtengo. Kokapena aldatzea ezinbestekoa izan da.

Salda, pintxoak, txokolatea eta luncha banatuko dira igandean. Azpeitiko musika bandarekin hurbilduko da jendea auzoko enparantzara. Bertan Dantzari txikiak beraien emanaldia eskainiko dute.

Arratsaldean poney, zezenak eta herri kirolak izango dira auzoan. Sanjuandegi ez da atzean geldituko, eta festei amaiera emateko Kapoeira erakustaldia eta amaierako traka izango dute.

 

Aurtengoan ezinezkoa izan da festen egitarauan sartzea haurren krossa, baina SFBk adierazi duenez, ekainaren 14an izango da.

 

Festak dagoeneko antolatuta daude, baian Batzordekoei ez zaie gaizki etorriko laguntza. Edozein laguntza emateko prest badago 679695737 telefonoan, cfb.sanjuandegi@yahoo.es posta elektronikoan edo www.blogak.com/sanjuandegi www.uztarria.com/blogak/sanjuandegi blogen bidez jartzea kontaktuan batzordekoekin.


Utzi iruzkina: