JavaScript oinarrizko gida

No profile photo programatzen | 2007-02-08 15:40
1

Egilea: Gorka Alustiza

SARRERA


JavaScript web garapenaren munduan asko erabiltzen den programazio lenguaia bat da, bai lan txikiak egiteko bai aplikazio komplexuak kudeatzeko. JavaScript lenguaia, sistema operatzailean exekutatzen diren gainerako lenguaiak ez bezala, web orriak ikusteko erabiltzen dugun nabigatzaileak exekutatzen du. Adibidez, HTML kodean txertaturik, erabiltzaileak eragindako ebentuen edo formularioen kudeaketa eraman dezakegu, lehio ezberdinetako web oirrien hartean informazioa elkarbanatu, grafikoak edo textua manipulatu, Flash, Shockwave, etab... plug-inekin komunikatu...

Javascriptek beste goi mailako hizkuntzekin ezaugarri asko ditu amankomunean. Bai formatuan bai sintaxian C, Java edo PHPren antza handia du.

Bere aurkari nagusia Visual Basic Script da. Microsoftek garatuta eta Basic lenguaiean oinarrituta, Internet Explorer nabigatzailearekin soilik erabil daiteke. Horregatik, JavaScript da dudarik gabe gure horri dinamikoentzat.

ALDAGAIAK


JavaScripteko aldagaiek letrak, zenbakiak eta balore logikoak (true/false) gorde ditzazkete. Horrela definitzen dira:

    var aldagai1 = 123;
    var aldagai2 = 12.3:
    var aldagai3 = "kaixo mundua";
    var aldagai4 = true;


OBJETUAK


Objetuak bere barnean propietate eta metodo sorta bat dituzten egiturak dira. Propietatea aldagaiak dira (objetuak izan daitezkeenak baita) eta metodoak funtziak. Javascriptek aurrez definitutako objetu asko ditu, erabiltzaileak beste hainbeste defini ditzazkelarik. Objetu baten propietatera akzeditzeko "Objetua.Propietatea" sintaxia erabili behar da. Adibidez, "auto" objetua badugu, "kolore" eta "matrikula" propietateak asignatu ditzakegu:

    auto.kolore = "Gorria";
    auto.matrikula = 2202;


Metodo bat objetuari atxikituta doan funtzio bat da soilik, eta funtzio bat lan jakin bat egiten duen expresio multzo bat, deituak izaten direnak. Funtzio baten egitura berriz honakoa da:

    function nereFuntzioa(string)
    {
        document.write("kaixo mundua");
    }


Objetu bat sortzeko bi pausu eman beharra daude, lehenik funtzio baten bidez objetuaren tipoa definitu eta gero objetu horren instantzia bat sortu "new" hitz erreserbatuarekin. Adibidez, "auto" tipoko objetu bat sortu nahi bada, lehenik funtzio generiko bat definitu beharko da:

    function auto(kolore,matrikula,marka)
    {
        this.kolore = kolore;
        this.matrikula = matrikula;
        this.marka = marka;
    }


Ondoren, "auto1" objetua sortu beharko da:

    auto1 = new auto("gorria",2202,"opel");

INSTRUKZIOAK


JavaScriptek, beste lenguaiek bezala, sintaxi ezberdineko hainbat hitz gako ditu erregistraturik. Adb.:

Aldagaien deklarazioa:
    
    var aldagaiIzena = izena;

Komentarioak:

    //Kontuz hemen
    /*Hau asko
    kosta zitzaidan*/


Funtzioak:

    function izena(parametro1, parametro2,...)
    {
        JavaScript kodea
    }


Baldintzazko instrukzioak:

    if(baldintza)
    {
        Baldintza betetzen bada exekutatu beharreko instrukzioak
    }
    else
    {
        Baldintza betetzen ez bada exekutatu beharreko instrukzioak
    }


    switc(aldagaia)
    {
        case 1: instrukzioak
            break;
        case 2: instrukzioak
            break;
        default: instrukzioak
    }


Bukleak:

    for(hasierako balioa; baldintza; aktualizazioa)
    {
        Bukle bakoitzean exekutatu beharrekoa
    }

    while(baldintza)
    {
        Bukle bakoitzean exekutatu beharrekoa
    }


JAVASCRIPT HTML KODEAN TXERTATZEN


Bi modu daude HTML dokumentu batean JavaScript script bat txertatzeko: SCRIPT markaren bidez, zeinak funtzioak definitzea ahalbidetzen du; edota gertaeren (events) kudeaketa ahalbidetzen duten HTML marka batzuen atributuen bidez. Lehen metodoarekin, scripta SCRIPT marken artean idazten da, gehienetan HTML komentario bat bailitzan (<!-- ... -->). Horrela SCRIPT marka interpretatzen ez duten nabigatzaileetan idatzi dugun JavaScript kodea ikustea eragozten dugu. Ikus ondorengo adibidea:

    <HTML>
    <HEAD>
    <SCRIPT Language="JavaScript">
    <!--
    function mezua()
    {
        document.write("Kaixo mundua!");
    }
    -->
    </SCRIPT>

    </HEAD>    
    <BODY onLoad="mezua()">
          JavaScript proba
    </BODY>
    </HTML>


HTML dokumentuaren buruan "mezua()" izeneko JavaScript funtzio bat definitu da SCRIPT etiketen artean. Funtzio honi orria kargatzean deituko zaio, eta horretarako BODY etiketan "onLoad" gertaera ipini dugu.

GERTAERAK KUDEATZEN


JavaScripten ezaugarri erakargarriena detektatutako gertaerak modu lokalean kudeatzeko aukera da. Gertaerak erabintzailearen ekintzen emaitza dira, adibidez, botoi bat sakatzea edo formulario bateko eremu bat aukeratzea. Gertaera hauen kudeaketa marka jakin batzuetan adierazten da eta bakoitzari atxikituta doakion ekintza espezifikatzen du. Honakoa du sintaxia:

    <marka gertaera="JavaScript kodea">

Adibide garbiago bat:

    <INPUT TYPE="button" onClick="funtzioa();">

Botoi bat adierazten duen marka honetan "onClick" gertaera gertatzen denean (hau da, erabiltzaileak botoia zapaltzen duenean"), berari atxikituta doan funtzioari deituko dio. Kakotsen ("") hartean JavaScript kodea zuzenean idaztea dagoen arren, gomendagarrien aurreragotik definitutako funtzioei deitzea da.

Hona hemen gertaeren eta berau atxikituta duten HTML marken zerrenda bat:

Gertaera Erabiltzailearen ekintza
HTML marka
onBlur Edizio eremu bat uztean
INPUT
onClick Formulario elementu batean klik egitean
FORM, A
onChange Eremu bateko balio aldatzean
INPUT, SELECT
onFocus Edizio eremu bat aktibatzean
INPUT
onLoad HTML dokumentua kargatzean
BODY
onMouseOver Xaguaren kurtsorea gainetik pasatzean
A, IMG
onSelect Edizio eremua aukeratzean
INPUT
onSubmit Formularioa bidaltzean
FORM
onReset Formularioa garbitzean
FORM
onUnload HTML dokumentua uztean
BODY
onMouseOut Xaguaren kurtsorea gainetik kentzean
A, IMG






TaMaX

TaMaX 2007-10-22 10:20 #1

Iepa Alus !<br />Dokumentazio polita bilduta daukazu, oso gomendagarria hasi berrientzat ! Zorionak egindako lan onagatik ;)<br /><br /><br />


Utzi iruzkina: