Plaza Berria - 2026ko egutegia
"Plaza Berria" izena berriro zabaltzeko asmoz egutegi bat atera dugu 2026rako.
1723ko Donostiako mapa batean ondo ikus daiteke orduan bi plaza zeudela:
- "Plaza vieja" gaur egungo bulevarrean egongo zena
- eta "Plaza Nueva" gaur egungo "Plaza Berria"
Egutegian 24 egun markatu ditugu, Plaza berrian modu berezian ospatzen direnak: Danborrada, ihauteriak San Juan sua, Aste Nagusia, Euskal Jaiak, eta San Tomas azoka.
Informazio gehiago lortzeko egutegiko behealdean Interneteko bi helbide jarri ditugu:
- Blog honen helbidea (https://blogak.eus/plaza-berria)
- Euskal Wikipediako artikuluarena (https://eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Plaza_Berria).
Informazio asko aurkituko duzu hor: Historian zehar hartu dituen lau izenak, ospakizunak urtean zehar, Euskal Herriko beste 'Plaza Berri' batzuk, Donostiako Plaza Berriko bertsoak (1817)...
NON IKUSI? NON EROSI?
- Plaza Berriko "Plaza Berria" taberna
- Egiako Ipar fotokonposaketa
Prezioa: 2 €


Iruzkinak
Utzi iruzkina: