Time capsule
Yahoo konpainiak proiektu berri bat jarri du martxan, non gorde nahi den gaur egungo gizartearen ikuspegi bat. Azaroaren 8 arte, yahoo timecapsulen bildutako iritzi, argazki eta bideo guztiak "kapsula" antzeko batean bilduko dira eta Londreseko historia museoan geratuko da betiko. Etorkizunean kapsula hori irekitzen duenak gaur egungo gizartearen kezkak, esperantzak, iritziak etab ikusi ahal izango ditu. Inoiz egingo den dokumentu historikorik handiena izango da. Beraz parte hartzeko animatzen zaituztet, Euskal Herriaren hitza bertan ere gera dadin, gu ere baitgara historiaren parte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: