MSTren erronka

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-11-10 11:29

          MSTri buruzko bideo bat ikusi genuen pasa den asteartean klasean. Talde honetako kide batzuk hartu ditugu HUHEZIn aste batzuetarako, kooperatibaren mundua azal azaletik ezagutu dezaten.

         Bideo hau ikusi aurretik ideiarik ez neukan MSTren inguruan. Ikusi ondoren, ordea, talde honek globalizazioaren aurkako erreferentzia bihurtu dela esan nezake. Brasilen latifundistek herriari kendutako lur puska hori modu baketsuan berreskuratzeko borrokatzen duen gobernuz kanpoko erakunde antzekoa da. Herriaren arima, kultura eta izaera berreskuratu nahi duen herritar multzoak osatutakoa, alegia.

        Horrelako erakundeak munduan zehar hedatzea ezinbestekoa da beste mundu ezberdin bat eraikitzeko.

-Oharra: MSTri buruz gehiago jakin nahi baduzu egin klick hemen.


Utzi iruzkina: