...harremana hobetuZ

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-12-14 00:37

   Hurrengo esaldia aurten egindako lan batean idatzi nuen:

        ...Egindako elkarrizketan, bere iritzia zuzen eta argi plazaratu zuen, horrek bera eta ikuslearen arteko harremana hobetuz. (...)

    Zuzenketa:

         ...Egingako elkarrizketan, bere iritzia zuzen eta argi plazaratu zuen eta horrek beraren eta ikuslearen arteko harremana hobetu zuen. (...)

       Hasteko esan beharra daukat zuzenketarekin bere osotasunen ados nagoela eta eskerrak eman nahi dizkiot aurtengo irakasleari arau hain garrantzisua irakasteagatik.

       Baina ez dut ulertzen zergatik urte akademiko guztietan zehar ez dizkidaten zuzendu horrelako akatsak. Are gehiago, ez dut ulertzen zergatik irakatsi didaten, adibidez, (hobetuz or goiko esaldian) ondo idatzita dagoela. Atzo lehengoz ikasi nuen -z eta kasu batzuetan -larik atzizkiekin amaitutako esaldiak okerrak direla. Lotsagarria iruditzen zait izan ditudan euskarazko irakasle guztiek arau hori ez jakitea. Nire idazteko estiloa horrelakoa betidanik izan da eta orain ikaragarri zaila egingo zait aldatzea. Tamalgarria deritzot unibertsitatean honelako arau bat ikasi behar izana, eta ez BDHtik batxilergorako igarotako kurtso guztietan zehar.  


Utzi iruzkina: