Bushen tropak Iranen?
George W. Bush-ek atzo esandakoa larria iruditzen zait. Estatu Batuetako presidenteak Iran zuzenki akusatzen du bere soldaduen heriotzen errudun. Gauza da ezin duela frogatu Iraneko agintarien inplikazioa bere akusazioetan, ze arraro ezta? Egoera hau Iraken inbasioaren aurreko hilabeteetan eman zenaren antza hartzen doa, oso kezkagarria iruditzen zaidana.
Ez ahal da Bush Iranen guda bat egiteko gezurrak zabaltzen? Beldurraren taktika ondo funtzionatu zuen Irakeko gudarekin eta badirudi oraingoan bide berbera hartuko duela. Nola azalduko genuke bestela Ipar Korearekin orain dela bi egun sinatutako paktua non AEBk bere herrialde terroristen zerrendatik kenduko duen herrialde asiatikoa. Horren truk erregimen komunistak bere programa nuklearra bertan behera utziko du, laguntza energetikoaren truk. Orain dela asko ez dudala Bush hain eskuzabal ikusi. Iranen kontra ekintza militar posible baten aurrean, Bushek etsaiak erditik kendu nahi ahal ditu?
Nire ustetan Bushek ez daki non sartzen duen bere sudurra oraingoan, batez ere Iraken egunero jasotzen hari den zaplaztekoekin. Gogoratu Iranen fundamentalista islamiarren gunea dela, hori amerikarrentzat bai izango litzatekeela benetako infernua, Irakekin konparatuta.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: