Biloba maiteok:
“Askotan, bakarrik nagoenean negar egiten dut. Triste jartzen naiz nire bilobek ezingo dutelako gure munduan bizi. Guztiok hilda izango gara beraiek adina izaterakoan. Esan nahi nieke gizakiak gaitz humanitarioak, gaixotasunak eta gosez egunero hiltzen diren milaka pertsonentzat irtenbidea bilatu ahal izan zuela, lurra suntsiketatik salbatu ahal izan zuela. (...) Baina oraindik batak besteari hiltzen lanpetuta ginela, milaka urte lehenago gure arbasoek egiten zuten bezala. Ni bizitako mendean, aurrerapen teknologikoa egon zela kontatu nahi nioke, ezbehar asko konpontzeko balio ahal zuena. Zoritxarrez, suntsitzeko besterik ez zela asmatu esan nahi nieke, munduan zeuden milaka injustizien konponbiderako erabili beharrean. Zergatik?... Zergatik? Ene jainkoa... Biloba maiteok: gizakia historian lehen aldiz bere burua suntsitzeko gai izan zen garaian bizi nintzen”
Lagun batek yahoo timecapsulen aurkitu zuen eta pasatu zidan emakume estatubatuar batek esandakoa. Itzultzea merezi duela pentsatu dut..
Iruzkinak
Josu 2006-12-01 08:16 #1
Jende xehe asko, toki xume askotan, gauza asko eginez, mundua aldatzen ari da.
(Tandanacui)

Segi zure pentsamenduei oihartzun ematen. Agian zure blogak uste duzuna baino gehiagorako balio dezake...

Utzi iruzkina: