Agirre Asteasukoa

orainbai 1456152005132 orainbai | 2008-07-07 09:30
1

EMAKUMEA ETA JANTZIA

“... Zu, emakume ezkondua, jantzi zaitez zure adinari eta Jaunak eman dizun mailari dagokion eran, baina modestiarekin; bestela ez da zugan ezkonduei dagokien ongi nahi eta amodio egiazkorik izango. Hiru gisatara huts egin dezake emakume ezkonduak gai honetan. Huts egin dezakeBalloon "Errepikapena"¶, behinik behin, apaintzen dela duen adinari ez dagokion eran. Nork ez du barre egingo, adinean aurreratu den emakume bat ikusten badu hemezortzi urteetako neskatxa baten eran apaindua? Huts egin dezakeBalloon "Errepikapena"¶ hurrena, gehiegi apaintzen dela kanpora, eta bere gizona gabe doanean. Badoaz txango larunbatez, edo beste denboraren batean inguruko herriren batera emakumeak, hala ezkonduak, nola ezkongaiak; begiratzen diezu, eta ezin igarri duzu, ezkonduak, edo ezkongaiak diren, eta are gutxiago goi mailakoak, bitartekoak, edo behekoak diren, edo ez. Gaizki dirudien gauza da hau, batez ere emakume ezkonduetan; aditzera ematen dute alabaina, hego haizez beteak dauzkatela goiak, eta ez direla kontentu beren gizonari bakarrik agradatzearekin. S. Francisco Salesek dio apaindu daitekeela emakume ezkondua senarrak nahi duen eran, eta berarekin denean. Baina senarrarekin ez denean, aldare nagusia bezala apaindurik badoa kanpora, zer esango du ikusten duenak? Noren begiari, esango dute, noren begiari atsegin eman nahi ote die urlia honek honenbeste apaindurarekin? Horra zer dion S. Francisco Salesek. Atzenean huts egin dezakeBalloon "Errepikapena"¶ gai honetan emakume ezkonduak, baldin etxean, eta etxe inguruan badabil baldana, enasaBalloon "Sinonimoen erabilera,|ulermena ziurtatzeko."¶, eta goragalea emateko eran. Zoazte zenbait etxetara: ikusiko duzue, kanpoan hain eder, eta harro agertzen den urlia zango hutsean, buruko zapirik gabe, kolkoa salgai duela, eta aste guzian aurpegirik garbitu gabe. Zer atsegin eta gustu izan dezake gizonak honelako andre enasari begira egotean?  Eta gizona bestegana joaten bada, noren kulpa izango da? Horregatik emakume ezkonduak izan behar dute jantzian garbiak, txukunak, ez harroak; modestia da alabaina emakume baten apaindurarik ederrena....”

jose ramon oses

jose ramon oses 2009-08-13 09:15 #1

Kaixo

poco sé más en euskera,

estoy haciendo un video y os pido permiso para que pueda ponerlo con las imágenes la canción es esta

iria en un video trata de un pequeño viaje de dos personas en bici y algunos acompañentes en vehiculos a Frías su música acompañarís las imágenes del pueblo y del castillo.

geskerrik asko por su tiempo

mi sitio en youtube es este donde incluiría el video

Utzi iruzkina: