Daniel Inerarityren hitzaldia Huhezin

onki_xin 1456151991155 onki_xin | 2008-02-27 19:01
1

Daniel Inenarity filosofoa da eta gainera Zaragozako Unibertsitatean Irakasle lana egiten du. Irabazi dituen sarien artean, Miguel de Unamuno saria irabazi du.

Daniel Inenarityk gaur egungo komunikabideek gure gizarterengan zer nolako eragina izan duten eta yada egiten ari diren aztertu zuen Ostegunean eman zuen hitzaldian Huheziko areto nagusian.

Gaur egun teknologia berriek izugarrizko garrantzia dute gure egunero bizitzan. Geroz eta gehiago erabiltzen ditugu informazioa erabiltzerako garaian adibidez, eta informazio anitza izatean, desinformazioa sortzen da.

Aurreko osteguneko hitzaldian adierazitako hainbat alderdi aipatzea pena merezi duela uste dut. Alde batetik, teknologi berrien erabiltzaileen artean bi mota bereizteak atentzioa deitu zidan. Erabiltzaile ezezaguna eta erabiltzaile nahasia. Bakoitzari tekonologien munduan aurrerapausuak emateko aipatu zituen tresnak egokiak iruditu zitzaizkidan.

Gehien arritu ninduena hitzaldian, "erabiltzaileen borondatezko exklabitatea" aipatu zuenean. Hau da, teknologia berriak ez ditugula ondo ezagutzen, gainetik ezagutzen ditugula alegia. Baina hala ere gu fidatu egiten gara esaten digutenaz edota ikusi edo entzuten dugunaz. Adierazpena ematean, nahiko identifikatuta sentitu nintzen erabiltzaile rol mota horrekin.

Azkenik informazio masibotaz defendatzeko eman zituen bost pauta ondo apuntatu nitun eta espero dut pixkanaka prakikan jartzen hastea informazioaren globalizazio honetan ez erortzeko, edota ateratzen saiatzeko.

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-25 09:01 #1

Eta nork eman zuen hitzaldia? Non hitz egin zuen? Kazetaritzan elementu horiek ezinbesteakoak dira: Who? Where? Zuk bakarrik pista bat ematen duzu: "aurreko ostegunean". Bestetik, artikulu honi loturak falta zaizkio.<br>


Utzi iruzkina: