ou iea!

Zuregatik Iosu!

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-05-06 20:31

Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora b...


Iragarki graciosua

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-05-05 17:40

Youtube-tik hartutako iragarkixa da hurrengua. Aurreko baten klasian iragarki mota ezberdinak ikusteko aukera izan gauen eta gehien gustau jatena behian ikusiliketzuena da. Bastante graciosua ta kreatibua pentsau jaten. Lehenengo aldiz ikustian, nik behintzat, ez nauen jakingo zein produkto promozionau bizan, ea zueik asmatzen dozuen...  __________________________________________  


THE 5TWISTERS

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-04-22 14:49

The 5 twisters   Musikaz gozatu nahi baduzu, entzun The5 twister taldeko "Mi pesadilla" abestia. Duela urtebete Arrasateko 360 aretoan jotako kontzertua da. Bikaina benetan!!!!


Daniel Innerarity

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-04-22 14:26

DANIEL INNERARITY   Otsailaren 21an zehatz mehatz, izan genuen Daniel Innerarity gure artean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.   Innerarity bilbotarra da eta filsofia ikasketak egin zituen. Egun, hortan dabil lanean. Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da eta horrez gain, politika eta filosofia gai nagusitzat hartuta, hainbat liburu idatzi ditu.  Sari ugari jaso ditu urteetan zehar egindako lanagatik.   Filosofoak argi utzi zuen behin eta berriz, egun informazioz beteriko gizarte baten bizi garela. Baina nola kontrolatu dezakegu gizakiok jasotzen dugun infor...


HUHEZINEMA

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-04-22 14:25

HUHEZINEMA     HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailako ikasleok, fikziozko laburmetraien eta dokumentalen lehiaketa antolatu dute eta dagoeneko amaitu da lanak aurkezteko epea. Arrakasta handia izan dute, guztira 41 film labur jaso baitituzte, fikziozko 35 film labur eta 6 dokumental.   Huhezinema jaialdia Maiatzaren 6.7 eta 9an ospatuko da eta egun hauetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte antolatzaileek.   Beraz, giro paregabea egongo delakoan, animatu eta etorri gure artean jaia ospatzera!!!   http://www.blogak.com/huhezinema    


ZINEMA   Blog honetan filmen estreinaldiak, kritikak eta trailerrak ikusi ditzakegu. Eta horrez gain, aktore ospetsuen inguruko informazioa eskaintzen du. Atal ezberdinez osatuta dago; zine espainola eta europearra, estreinuak, dokumentalak, laburmetraiak...   Kritika asko egiten dira filmen inguruan eta iritzi ezberdin ugari aurkitu dezakegu bertan. Norberak, film, aktore... inguruko kritika egin dezake, baita beste batzuekin informazioa konpartitu ere.   SASKIBALOIA   Estás en campo atrás,saskibaloiaren inguruko bloga da. Blogak, kirol honen lehenaldia, orainaldia eta ...


FIREFOX ETA EXPLORER   Firefox eta Explorer nabegatzaileen inguruko gogoeta egiteko eskatu digu oraingoan irakasleak. Egia da ez dakidala asko bi esploratzaile hauen inguruan. Firefoxek Explorer-ek baino abantaila gehiago dituela soilik esan dezaket; adibidez ezberdintasun nabarienak; testuaren tamainan, letra tipoa, pestaña berriak zabaltzea… dira.   Horregatik, labur labur dakidana azaldu eta gero, hauen inguruko informazio jaso nahi baduzue, webgune honetara jo egin dezakezue.


ASTE SANTUAK

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-04-22 14:15

                                        ASTE SANTUAK   Aste Santuetako oporrak aprobetxatuz, Asturias aldera joatea erabaki genuen hainbat lagunen artean. Klaseak alde batera utzita eta praktikak une batez ahaztuz, maleta egin eta Asturiasera jo genuen 5 egun pasatzera.   Bertan hainbat herrialde ezberdinetan izan ginen; estatua LLanesen hartu genuen. Herri txikia den arren giro polita dag...


Patxi Iraeta

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-04-22 14:12

Blogzale sutsua dugu Patxi Iraeta. Ofizioz udaltzaina den arren, mundu berri hau asko atsegin duela errepikatzen du behin eta berriz Berria egunkariak egindako elkarrizketa batean. Patxik, egunero dozena erdi blog kudeatzen ditu eta egun 6 blog ezberdin ditu.   Elkarrizketako hurrengo esaldia azpimarratzea gustatuko litzaidake: “Gauean zer idatzi pentsatzen ari zaren bitartean, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen"   Ezizenez “Trapero” bezala ezagutzen dugun blogzale honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu hurrengo web guneetara jo dezakezu.   ht...


Roy Loney&Sr No

ojamenx 1456151969944 ou iea! | 2008-02-28 14:34

Hemen duzue Roy Loney Flamin groovies talde mitikoaren abeslaria Donostiako Sr. No taldearekin Arrasateko 360 aretoan. Kontzertu bikaina hura!