¿Por que no te callas?
XVII. gailur Iberoamerikarrean, han Zapatero eta Espainiako Erregea Juan Carlos zeudela, Hugo Chavez Venezuelako presidentea, zenbait alditan eta Zapatero moztuz, Espainia eta lehen Espainiako presidente izandako Aznarren kontrako hitzak bota zituen “faxista” deituz.
Honen aurrean, erregea bere paperetik atera zen eta oso haserre esan zion isiltzeko.
Gertakizun hau, egun nagusi da jendearen hitzetan, nahiz eta erreakzioak oso ezberdinak izan batez ere Espainian eta Venezuelan.
Venezuelan, Chavezen aldekoek Espainiako Erregearen irudiaz barre egin dute eta bere figura irrigarri utzi dute. Espainian ordea, gehiengoaren ustetan Erregeak ondo egin zuen eta bere irudia gogortu dela diote.
Azkenik esateko arratsaldean bertan Espainiako presidentea izan zena, Jose Maria Aznar, Zapatero eta Erregearekin hitz egin zuen beraien lana eta babesa eskertuz.
Beti bezala bakoitzak nahi duena egiten du eta beti bezala bakoitza bere etxerantz tiratzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: