Hilketa eragotzi dute Alemaniako Ikastetxe batean
Alemaniako ikastetxe batetako bi ikaslek "sarraskia" eragin nahi zuten bihar Kolonian. Poliziaren operazioaren ondoren, haietako batek bere buruaz beste egin du eta bestea atxilotu egin dute.
Alemaniako Poliziak jakinarazi
duenez, Kolonian Georg Büchner Gymnasium ikastetxean "hilketa
eragotzi" du asteburu honetan.Berak dioenez, ikastetxeko bi ikaslek
"sarraskia" eragin nahi zuten bihar han bertan.
17 eta 18 urteko bi ikasle aipatu ditu Poliziak, eta, esan du haietako batek
bere buruaz beste egin zuela ostiralean Kolonian, poliziak atzetik zeuzkala
igartzean. Barikuan bertan atzeman zuten beste laguna. Armak topatu zizkieten
biei.
Orain gobernuak eta prentsa normala denez, errua bideojokoei eta pelikula
biolentoei eragotziko diote. Ez ditu inork bere akatsak aitortzen. Arazoa ez
dago telebistan, ez interneten ez edozein lekutan. Arazoa guztiok gara, arazoa
gizartea da.
Baina errazena besteei errua botatzea da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: