16 urteko gazte bat hil dute Madrilen

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-11-12 21:48

Igande goizean Madrilgo talde faxista bat “Democracia Nacional” izenekoa, inmigrazioaren kontrako manifestaldi bat konbokatuta zuen.

Honen kontra joatearren Madrileko antifaxistak, manifestaldi horren kontramanifestaldia konbokatuta zuten, arrazakeriaren kontra eta inmigrazioaren alde.

Gatazka bi taldeak treneko geltokian topatzean gertatu zen. Gertatutakoa ikusi zutenek diotenez, hasiera batean oihuka hazi ziren bi taldeak eta azkenean faxistak labankadak ematen hasi ziren. Gatazkaren amaieran, 16 urtetako mutil bat hilda agertu zen eta 19 urtetako beste bat larri. Hau tentsio momentu handiak ekarri zituen Madrilgo kapitalera, goiz guztian zehar eta berria jaso zenean, hau da mutilaren heriotza istiluak egon ziren kapitalean.

Ikertu denez mutilaren hiltzailea 24 urteko soldadu izandako gazte bat da, ideologia faxistakoa.

Hildako gazteari gaur egingo diote autopsia. Hilketa salatzeko elkarreratzea antolatu du Madrilgo Foro Sozialak, Bakean bizitzeko eskubidearen alde lelopean. Atzo arratsean beste bat egin zuen mugimendu antifaxistak, eta, ondoren, istiluak izan zituzten Poliziarekin. Goizaldea arte luzatu dira.

Zenbat min egin dio faxismoak munduari...


Utzi iruzkina: