---

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-08-24 10:44
2

Barnean dut mina, eta denbora agortzen zaidala iruditzen
Hor dut denak bere horretan jarrai dezalakoaren beldurra
Mesedez ez izan makurra; elurra  baitut nire sakontasunaren babesgarri, baina urtzean ezin atzera jo. Atea jo; galdu dut.
Ni enaiz ni. Jada alai bihurtu naiz, baina triste nago.
Edertasuna dut ikusi eta eder naiz senttu, baina zenbaitek bizi osoa iluntzen dute
aurrera egitea gogoz kontrako ere bihurtuz.
Zenbait hitz pollit nahi ditut esan; ezin ditut bakarrik dizkizut.
Zenduak baitira bakartasun lasaiak, halaber egoismo lauso eta errexak
Niago naizen honetan, gaur ezin txikiago naiz,
behartsuarena dut azala, eta behartsu gosetiarena begirada. Inoiz behar dudana emango didazula amestuz...
Amestuz bizi naiz
behartsu
lauso
kontrako
triste
galdu
makurra
agortzen
Barnean mina
...Ezin bizi nire zatirik ederrena akabatuz...

Sugoi

Sugoi 2007-08-24 12:53 #1

Hau asko gustatu zait! ;)

ozly

ozly 2007-08-24 16:56 #2

Pozten naiz, lehen esan nuen bezala, norbaiti gustatzen bazaizkio pena merezi du sarean jartzeak. Era askotakoak ditut, eta piskanaka joango naiz berauek jartzen. Agur!<br />


Utzi iruzkina: