Por si cuela

neu 1456151794697 neu | 2006-09-23 18:05

Dagoeneko egon beharko ginen ohituta ertzaintzaren muntai polizialetara...baina ondiñoko sorprendidu etxen gara.

Atzanian nor eta Garzon izan da Ertzaintzak Oreretan atxilotu ebazan gaztiak askatu dabena. Lakuaren hasikerako bertsioaren arabera gaztiak erasoa gertatu eta bost minutura atxilotu ebezen, tren geltokitik hurbil, soinean gasolina poteak eukelarik. Gezurra. Berriak diñoenez "Ertzaintzaren txostena izan du oinarri epaileak erabakia hartzeko. Bertan dio erasoa 22:10ean izan zela eta 22:40ak aldera atxilotu zituztela bi lagunak, geltokitik ehun metrora. Erasoa egin dutenak ordu erdira eta ehun metrora kartelak jartzen aritzea ez dela zentzuzkoa ondorioztatu du epaileak. Hala, Ertzaintzaren txostena ez du sinesgarritzat jo, eta atxilotuei ez die erasoaren egiletza egotzi".

Erasoa gertatu eta ordu erdira atxilotu ebezen, inolako gasolina pote barik, arropetan gasolina arrasto barik eta soinean, kartel batzuk eukelarik.

Ertzaintzak baekian hasikera batetik hoiek gaztiak errugabeak zirela, baina halan da be lege antiterrorista ezarri eta terrorismo delitu bat egotzita, hainbat egun inkomunikaturik eukin da gero, Entzutegi nazionalera bialdu dabez terrorismoa egotzita. Aurkeztu eben txoztena ez eukan nondik hartun. Baina halan da be mantendu egin eben akusazioa, por si colaba. Holan, sorte apur bategaz, beste bi borroka bialduko ebezen kartzelara.

Andoni Beroizen kasuan moduan. Andoni 2002an atxilotu eben, kale borroka eraso batean parte hartzea egotzita. Lehenengo momentutik gazteak komenta eutsen ertzaineei horrek ez eukala zentzurik, erasoa gertatu zen momentuan bera dozenaka kilometrotara egoalako. Eta horren frogak eukazan. Gaba horretan kotxe istripu bat euki eban Araban, Ertzaintza beraren atestado batek azaltzen eban moduan. Ertzaintzak berak baeukan bere errugabetasunaren froga. Halan da be, antza, kosta jaken topatia, zeren 2005 urtera arte ez eben atestado hori aurkeztu epaitegian...Andoni bi urte baino gehiago kartzelan pasa eta gero.

Pasa dan egunian, euskaldun guztijjon Lehendakaria, Ibarretxe Jaun Txit Agurgarriak esan eban Ertzaintza bake prozesuko parte izan bihar dala...ia egijja dan.


Utzi iruzkina: