Markiñar neska bat zaurituta Bilboko martxan
Berriaren edizio digitalean esaten dabenaren arabera herriaren salbatzaileek markinar neska bat zauritu dabe Bilbon gaur arratsaldean.
"Estebe Gandiaga Markinako 19 urteko gaztearen irudia zen, hala ere, gogorrena. Ertzainek jaurtitako pilota batek aurpegia lehertu zion. Pilotakadaren ondorioz lurrera erori zenean, gainera, ostikoz eta kolpez josi zutela kontatu dute lekukoek. Berak ez du gertatutakoa gogoratzen. Konortea galdu zuen. Lagunek atari batean sartu, eta handik eraman zuten ospitalera anbulantzian. Hortzak hautsita ditu. Sudurra ere bai. Bekaina eta ezpainak josi egin behar izan dizkiote".
Horrez gain, ta askoren artean, preso baten 81 urteko amari pelbisa apurtu dotze.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: