Lea Artibain telebista lokalik?

neu 1456151794697 neu | 2006-09-21 00:00

Atzo Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen sorreraren berri izan genuen. Neure ustetan azkenengo urteotan euskalgintzan izan dogun berri onenetako bat da zalantza barik. Ikus-entzunezkoen arloan euskararen presentzia indartzearen beharraz zalantzarik bez dago neure iritziz, batez be EITB ereduaren gabeziak ikusita (umientzako eta kirolzaleentzako katea baino ez da gaur egun).

Neuk dakitenaren arabera lizentziak banatzeko zonaldeak ezarriko dira, euretako bat Lea Artibai-Urdaibai izanez. Antza zonalde bakotzari 4 lizentzia tokako jako. Horrek nahi dau esan Lea Artibai mailan herri telebista digital bat (gitxienez) sortzeko aukera egongo dala. Baina galdera da: eta hau zelan etxen da? nok emoten dau lehenengo pausua holako proiektu bat sortzeko?

Hamaika akordiaren sinatzeileen artean Berria egunkariaren EKT enpresa dago, eta EKT da hain zuzen Lea Artibaiko Hitza kaleratzen daben Bertako Hedabideak enpresako partaideetako bat. Pasa dan abenduko Hitzako ale baten komentaten eben Hitza gai aztertzen ari zala, zer egin erabakitzeko. Ez dakit ze ondoriora aiako zirien baina, nik neuk, animatu nahi doraz ein pausu hori emoteko. Benetan pentzaten dot Lea Artibain potentzial nahiku dagoela holako proeiktu bat aurrera atarateko, eta gainera behar beharrezkoa da nere ustetan. Hitza egunkaria bera horren arrakastatsua izan bada, holako ekimenerako benetako oinarri bat dagoelako da.

Halan da be, argi daukat Hitzak bakarrik ezin izango ebala holako proeiktu bat aurrera eroan, besteon laguntza beharko dabe: udalak eta instituziƱuak, erakundeak, enpresak, herri mugimenduak eta, batez be, herritarrok. Kontua da, kapazak izango ginian geu holako proeiktu batean sartzeko? badago borondaterik? nik baietz pentzaten dot.


Utzi iruzkina: