Iñaki, guda bahitua
Iñaki de Juana hil arte nahi dabe mantendu kartzelan...nik neuk behintzat ez neban kontrakorik espero...espainiarrengandik ezebez dotelako espero. Iñaki bizi behar bada gugaittik izan behar da, kalean gaozenok etxen dogunagaittik eta ez Madrilgo areto ilun batean erabakitzen dabenagaittik...eta hiltzen bada be gugaittik izango da, gure erruagaittik, ezebez dogulako egin bere alde Madrilera begiratzeaz aparte. Zentzu horretan sorprendidu ein nabe zenbait bozeramaile abertzaleren adierazpenak...Pernando Barrenak esan dau Iñaki hiltzen badabe "prozesurako baldintzak sortzea zaildu egingo" zirela. Baldintzak zaildu? hombre, hori badakigu...baina, honako egoera batean, hori da bururatzen jakon bakarra? neure ustetan ezker abertzaleak, azken finean presoen alde zeozer etxen daben bakarra, izugarrizko ahulezia demostra dau Iñakiren gose grebarekin...denpora guztian Madrilera begira, eske, indarra erakutsi barik...talanteak hipnotizata? ba tori talantea...taza y media...
Argi dago Iñaki hiltzen badabe herri honentzako bake irteera bat topatzea askoz zailduko dala, baina horrez gain, argi dago ezker abertzalearen barruan azterketa sakon bat egin beharko dala zer gertatu dan argitzeko...azkanengo hileotan, Iñaki gosez hiltzen dagoen bitartean, zeri begira edo zeri itxoiten gauzen argitu beharko da. Eta erantzunkizunak eskatu be.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: