Iñaki de Juana eta putasemeak
Preso bati injustiziari aurre etxeko gelditzen jakon azkanengo bitartekoa, gose greba alegia, biolentzia da be bai. Edo horixe da behintzat zipaio putaseme honek Iñaki de Juanaren gose grebaz diñuena. Horregaittik ezin dau protesta hau errespetatu... |
Ibon Usandizaga. Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia |
Erantzukizun historikoari buruz hitzegiten ari garen une honetan, euskal herritar gisa hitzegiten dut. Guztiz neurrigabekoak iruditzen zaizkit espainiar botere judizialaren sektore batek burutzen dituen maniobrak egungo egoera berezi honetan. De Juanari Auzitegi Nazionalak ezarri dion zigorra astakeria hutsa da, iritzi delituak ezin onar ditzakegu XXI. mendean. Baina De Juana konsziente al da bere jarrerarekin sor dezakeen egoera larriaz? Nire iritzi apalean pertsona bakoitzak bere bizia zein bidetik daraman erabaki-tzeko eskubidea dauka. Baina ez beti, ez herri baten bakerako eta normalizazio politikorako nahian bere erabakiekin oztopo bihurtu daitekenean. Independentista eta ezkertiarra izanda, helburu politikoak lortzeko bide gisa indarkeria erabiltzea ezin uler dezaket. Ez besteenganako indarkeria ez norberaren buruaren kontra zuzendutakoa, are gehiago herri oso bati egin dakioken kaltea hortxe dagoenean, gose greba amaigabearen erabaki horrek bere pertsonaren eta bere bizitzaren esparrua gaindi-tzen duenean alegia. Horrexegaitik De Juanaren erabakia ezin errespeta dezaket. Nahi gabe PPri prozesua oztopatzearen estrategian jokoa egiten ari zaionean. Norberaren askatasuna besteena hasten den puntuan bukatzen baita. Onena, hausnar-tzea. Ez da muturreko erabakiak hartzeko unea. Historiak bakoitza bere tokian jartzen du. |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: