Hipokresiaren kontuaz
Orain pare bat egun jakin genuen Eusko Legebiltzarreko Mahaiak atzeratu egin dabela Ezker Abertzalea taldeak Iñaki de Juanaren presoaren egoera tratateko aurkeztu eban urgentziazko mozioaren eztabaida. Mahaiaren arabera kontu hau ez da urgentziazkoa, beraz hiruzpalau aste pasa beharko diraz gai jorratu baino lehen. Hau da, Iñakik bere gose grebaren 66. eguna beteten duenean, gitxienez. Zer izango da orduan urgentziazkoa? euren soldatak igotea akaso?
Gaur jakin izan dogu Donostiako udaleko talde politikoek ezetz esan dotzela Etxeratek presoaren inguruan aurkeztu nahi eban mozioa tratateari. Ez da, ez, mozioaren aurka bozkatu nahi dabela. Ez. Ez dabe ezta gaia tratatu nahi bez. Ojos que no ven...
Eta gero entzun beharko dogu zenbat etxen daben presoen alde PNVk, EAk eta abarrek, gizajuek ezker abertzalearen kritika zentzugabeak jasaten daben bitartean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: