Herriaren salbatzaileak
Pasa dizen gabonetako oporretan nire lagun baten aittagaz berba etxeko aukera euki neban. Oso solasaldi interesantia izan zan...komentatu eustan zelan transizioaren garaian pertsona bat gero ta euskaldunagoa ta abertzaleagoa izatean gero eta begi hobeekin ikusten ebala ertzaintza, gero ta babes gehijjo emoten eutsola...eta kontrakua; gero ta espainolagoa ta fatxagoa, gero ta ertzaintzari buruzko iritzi txarragoa. Gaur egun egoera hau erabat kontrakoa da...betiko fatxak diraz ertzaintzaren jarrera errepresiboak gehien txalotzen dabezenak, eta Lekitto moduko herri euskaldunetako gazte abertzaleek gehien gorrotaten dabezenak...ni neu, lehenengo promoziƱoetako ertzain hoietako bat izango banintz serio eta sakon aztertuko neban zer gertatu dan...
Bien bitartean, Herriaren salbatzaileak lanpetuta segiduten dabe, euren jabea Josu Jon Imazek, Balzaren bitartez, ezker abertzalearen usaina duen dana (gehiago) egurtzeko agindua emon eutsenetik. Pasa dan zapatuan Lea Artibaitik ibili zirien demokrazia eta bakea pelotazoka hedatzen. Baina hau ez da kasu bakarra izan...azken egunotan E.A.E. osotik ibili dira heroizidadeak etxen. Bideo honetan, adibidez, Askatasunaren Anoetako ekitaldian sortu ebezen istiluak ikus leikez. Bederatzi minutu inguruko bideoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: