Barijjaku gabako telebisiñoia eta neoliberalismoa

neu 1456151794697 neu | 2006-09-22 00:00

Gaur gabaz etxian gelditzen naz. Funerala euki dogu eta gero Peru eta Unairen aldeko manifa. Eta kantzata nago...zahartzen edo. Kasu apur bat eingotzat blogari, eta gero tele ikustera. Programaziñua leidu dot: ETBn Stalloneren Cobra emoten dabe. Aixa ilusiñua!! ezin dot galdu!! Iñoiz ETBkoen filmen programaziñoaz idatzi bihot. Badirudi Iurretako baten bat Stallone edota Steven Seagal-en fan clubekoa dala. La cultura de la violencia ote?

Zorijjonez La 2en "La pesadilla de Darwin" emoten dabe. Ikusita daukat baina ostera be ikusikot, benetan merezi dau ta. Gogoratzen dot, Bilbon, zinera ikusten joan aurretik lagun batek gomendatu eustala. "Es sobre el neoliberalismo", bota eustan. Neoliberalismoa? inoiz zeozer leidu dot neoliberalismoaz, baina dana oso abstraktua, oso akademikua...neoliberalismoari buruzko dokumental bat, orduan, kriston txapoia izan bihar da. Baina ez da. Bai, neoliberalismoari buruzko dokumental bat da, baina benetako neoliberalismoari buruzkoa, pertzonok hurbiletik, hezurretan, sufriduten dogun neoliberalismoaz. Adibidez hamen berton, Lea Artibain, sufriduten dogun neoliberalismoaren modukoa. Ze, bai, hamen be bai, neoliberalismoa a sus anchas ibiltzen da...galdetu bestela Lea Artibaiko mankomunitatetik azkenean bota dabezen behargineei. Batzuk biharren hamar urte pasa ta gero...kalera! eta gelditu dizenak, por supuesto, kontratu ebentualekin. Antza PNVk pribatizatu nahi dittuz ein bertako zerbitzu gehienak. Lehengo turismo bulegoko langileak, kalera, eta konzesioa enpresa pribatu bati emon. Nona izango ote da hori enpresia? karamelo bat asmatzen dabenari!

Ez zaittuet konbenzidu? orduan galdetu Lekitxoko alkateari, Kazaliz jaun txit agurgarriari, ia zemat kobraten daben. Ia zemat kobraten daben azkanengo hogei urteotan 400 lanpostu galdu dittuzen 6000 biztanleko herri bateko alkatiak. Edo galdetu bestela nor ari dan aberasten Euskal herri honetan ladrillazoaren politikaz, gaztiak bankuekin bizitza osorako esklabizaten dizen bitartian. Edo galdetu bestela ze ostia gertatu zan atzanian Gasteizeko Boulevard zentro komertzial famatuaren pelotazuaz. Edo galdetu nor aberastu dan Baionako lur industrialen rekalifikazioaz. Edo galdetu...


Utzi iruzkina: