Arrain sopan be topa bihar...
Gauza bitxia gerta jat. Googlera sartu naz lehen aurreko mezurako Elkarri, Lokarri eta Baketik elkarteen logoak eskuratzeko. Baketik berba sartun dot, elkarte honen logotipoa edota instalazioen irudiak urtengo zirelakuan...ba ez, ez da holakorik agertu. Lehenengo hogeita bat emaitzetatik, hamaika Ibarretxeren argazkiak izan dira!
Ni neu Baketik zentrokoa banintz, eta neure neutraltasun itxura mantendu nahiko baneban, sakonki hausnartuko neban ia neure gaur egungo irudi politika egokiena dan...ia noonok ez ote daben atarako ondorio okerra.
Iruzkinak
Josu 2006-11-29 19:18 #1
Egixa esan bai da pixkat zebaua. Hala be Lehendakariak instituziño bat ordezkatzen dau, ez partidu bat, eta prentsandako argazki golosoagoa da Ibarretxerena Jonan Fernandez-ena baño. Bestalde jakin nahi nuke Baketik-ek prentsan eukiko zeban reperkisiñua Ibarretxeren babes barik. Hausnarketa batzuk diraz zurien aurka juan barik: kontua da Baketik-ekuek aztertu bihar dutela Ibarretxeren figura azaltzeak zer suposatzen dien eta ez azaltzeak non uzten duen elkartea.

neu 2006-11-30 17:04 #2

Aupa Josu,

bai, hortxe dago gakoa: neutraltasuna mantendu nahi daben erakunde bati ze punturarte komeni jakon Ibarretxeren omnipresencia hau. Ibarretxe eta Cia.k nahi izan dabe lehendakariaren irudi neutrala edota objetibua emon...ezta arbitro bat izango balitz be. Baina ez da. Ibarretxek, nahiz ta instituziño baten ordezkaria izan, proeiktu politiko zehatz bat be ordezkatzen dau. Esaten dan modura: "no se puede ser juez y parte al mismo tiempo", eta Ibarretxe aspalditik da "parte". Bera eta bere gobernu osoa. Eurak, Lakuakoak, moeta hontako ekimenetara hurbiltzen diraz benetako neutraltasun horren usainaz kutsatu nahian, baina hori etxerakuan, eurek be kontagiaten dabez hauek erakundiak euren programa politikuaz. Mercadoteknian esaten da edozein publizitate dala ona, baita norberen kontrakua dana be, baina ez dakit nik ia, benetan, Baketik moduko erakunde hauei komeni jaken hori propaganda. Nire ustetan hori izan zan Elkarrigaz pasa zana Ikusi Makusi famatuaren kontuaz geroztik, gehiegi hurbildu ziren Lakuarengana eta, ondorioz, PNVren planteamenduetara. Ondorioz, neutzako, kriston potentziala eukan Elkarriren moduko elkarte batek bere sinesgarritasun osoa galdu eban. Espero dot, benetan, hau barriro ez gertatzea orain sortzen ari dizen erakunde barri hauekin, Bakearen aldeko enegarren erakundea, gorrotxategiren berbetan.

Josu 2007-01-18 00:26 #3
Esaidazu ba, erakunde baten izena, bere helburuak politikarekin hain lotura estua duena bakea bezela... eta ospea lortu duena politikaz, zeuk diñozun moduan, kutsatu barik.

A todo esto, hilabete eta erdi pasau da post hau idatzi zenuenetik. Ez dakit irakurriko zuten, baina orain Ibarretxeren argazkiak ez dagoz bilaketan.

neu 2007-01-20 23:01 #4

Aupa Josu,

bueno, ein aprobia...sartu amnistia internacional eta ez dozu politikariren argazkiren arrastorik pez ikusiko...sartu hirugarren mundua ta bakea, eta ezebez...sartu SOS racismo, mugarik gabe, gernika gogoratuz...eta politikaririk ez.

Argi dago erabateko neutraltasuna ez dala existiduten, baina formak be gorde behar diraz. Esaten dan modura, la mujer del Cesar no sólo tiene que ser fiel, tambíen tiene que aparentarlo. Edozelan be, pozten naz Ibarretxeren argazki hoiek aurrerantzian ez agertzeaz baketik sartzerakuan.

Azkenik, pentzamendu bat: neuk be pentzaten dot lotura estua dagoela bakea eta politikaren artian, baina kuriosu da zelan erakunde hauek esaten daben lehenengo gauza dala eurak apolitikuak dizela.

Utzi iruzkina: