Natxituko Bertso Eskola

Natxitu Ie, Ie Natxitu...Tontorretik zuloa baietz gainditu, baietz gainditu!!

   


Afaria

9
natxitu-bertsotan 1456151763215 Natxituko Bertso Eskola | 2010-10-19 00:12

Ona!   Nor hil zendun? Ondo geratu ginen behintzet!


Barikuko klasea preparatu ordez Lagan olatuak hartzen egoteagaitik. Datorren asteko klasea berak prestatu behar dau eta 3 €ko multa. Normala gero txapelketan horrela ibiltzea... Etxeko lanetarako gaia: Apurka apurka atzokoa gogoratzen hasi zara. Galdera: Afaria zer? nork?      


Urriak 1

4
natxitu-bertsotan 1456151763215 Natxituko Bertso Eskola | 2010-09-27 17:54

Barikurako etxeko lanetarako gaia: Irakaslea zara eta ikasleen %99 a suspenditu behar izan duzu Gogoratu afaria dekogula. Sukaldariak: Katxa eta Gurutz   Bizirik amaituko dogu?


Aurton be hasi gara! Urtero legez konprometidu gara etxeko lanak zintzo zintzo eingo doguzela astero astero... Hamen aste honetako gaia:    


Plazatik Gaztetxerako azken saioa bariku honetan izango da, Elgoibarko Gaztetxean. Afaria 20:30etan hasiko da eta saioa, berriz, 22:30etan.  Honako bertsolari hauek ariko dira bertan: Xabat Galletebeitia "Toko" Mikel Artola Mikel Olaizola Ane Labaka Izar Mendiguren   Nahi dauenak jun Tokok esan dau beran furgonetan lekue sobran dauela!   Gogoratu Eguen honetan ETB3an Tokoren bizitzari buruz arituko direla Hitzetik Hortzera saioan. Nabari da bai, Natxitun sortutako bertsolari lekeitiarra elitetik gero eta hurbilago dagoela!


Badira aste batzuk gure bertso eskolako "txispa" Italiara joan zanetik. Ez dakigu oraindik zein dan bidaia luze honen helburua, baina mozkortzea balitz lortu du. Eta ia egunero. Hasiera museoak eta bisitatzen zituen. Entzuna zuen neska italiar politenak museoetan zeudela, baina laster aspertu zen. Jakina da ahuntzak beti mendirantz joateko joera duela eta Gurutzen kasuan taberna da bere habitat naturala. Taberna asko eta asko atera omen dira krisialditik gure artistaren mozkorraldiei esker. Interneteko zenbait forotan irakurri ahal izan dugunez, neska ugari maitemindu omen ditu. Normala,...



Toko seigarren postuan geratu zan, baina pozik egoteko moduko saioa egin zuen.   Hauxe izan zan sailkapena: 1 Joseba Artza             4072 Gorka Ostolaza        243,53 Eneko Arrate             231,54 Xabat Galletebeitia  231,55 Lander Ibarluzea     2316 Aitor Arrizubieta        206,5 Saioko lanik biziena eta puntu gehien jaso zituena:   Amaieran honela geratu zi...


Barikuan, Maiatzaren 14an, Plazatik Gaztetxerako bigarren kanporaketa jokatuko da Soraluzeko Gaztetxean. Bertan Natxituko Bertso Eskolako Ander Elortegi arituko da kantuan. Beragaz batera Ander Lizarralde, Eneko Beretxinaga, Ekhi Erramundegi, Patxi Iriart eta Aitor Urbieta igoko dira taula ganera.   Lehenengo kanporaketaren berri : http://www.bertsozale.com/agenda//berria_10006.pdf Uste dut Anderrek eskertuko dauela bertso eskolako nonor badoa beragaz batera, kotxea eroateko prest ei dago!


natxitu-bertsotan 1456151763215

Bariku hontan bolatokira joango gara astero lez. Bertsotan beti,batzutan ondo beste batzutan, aldrebez. Lehenengo eguna, "nork botako dau?" "Ez naz ausartzen" "Ta neu bez!" Baina gerora, giro onean danok ondotxo ta errez. Zuk nahi badozu, ez lotsatu ta gurekin etorri zaitez.