Natxituko Bertso Eskola

Natxitu Ie, Ie Natxitu...Tontorretik zuloa baietz gainditu, baietz gainditu!!

Badatoz eskualdeko txapelketak. Domeka honetan Natxituko bertso eskolako Tokok Lea-Artibaiko finalean kantatuko dau.  


Kupel artean berriz bueltaka guretzat ezta arraro komodinak be emon eban zeresana oparo baten egongo neskekin jaio ta Ander azaldu klaro gure artean be traidore ta putaseme asko dago!!  


Larunbatean Hernani aldean bazegoen ambienterik bazkari ordez afaria zan Markinarrek hautaturik sekula eztot parrandarik ein gastu handiagokorik hurrengo uretan igual akaso ezta egongo antzekorik hura pasa zan, bihar beste bat ez galdu ilusiñorik!     Bertso eguna daukagu bihar Abadiñon dago zita bostgarren aldiz han egongo da bertsozaleen meskita bertso egarriz mozkortzea urtez urteko tonika egonezinez daukat gorputza festarako dot irrika goiko zeruan, inbidi gosez han egongo da Txirrita!


Larunbatean Hernani aldean Akerra ebilen usu Ta gidari lez Toko hautatu Ligoteoaren maisu Iratxe ere hurbildu jakon Luzatuaz hiru muxu Pixua ere laster batetan estreinatu behar aizu! Neskalaguntzat hartu eskero Laster ordainduko duzu!



Badakizue zer den "Notimeforlove" ekimena ezta? Ez dakienak bila dezala. Ba hara ze harribitxi topatu dudan bertan egiten diren komentarioen artean. Bertsoa omen da eta horregatik ekartzen dot hona:ABESTU NAHI DIZUET DUDALAKO MINGAÑAEUSKALDUN NAIZELAKOMAITATZEN DUT ESPAÑA"ESPAÑOL" IZATEANIRETZAT EZ DA IRAIÑAGORA EUSKADI! VIVA ESPAÑA!HALAJAIÑA!GARZON ETA AUZITEGI GORENA EUTSI GOIARI!! 14an DENOK LANERA!!Abesteko doinu egokia....ummmm, proposamenak onartzen dira




Neska politak erakartzekohonek balio, apika.Utikan Iker, kanpora Alex,joan dadila Enbeita.Eta horrela pilo bat neskaagertuko da korrika.Gelditu nadin ni eta erehemengo jende polita.Tokok errurik ez dauka etahorrelaxe jaio baitzen.Maskararekin etorri zaitez,aurpegia estali, arren.Eta horrela pilo bat neskahasiko da gerturatzenta bertsoa be, eta esan dut be,hasiko da gora egiten.                               Dani


Zer zabiltza hor brometanmusturra okertu gabebeste jente indezente askotxarto edo ondo pasatzen gaude.Ni txarto ez baina buenoez nago ez guztiz bareapunte erdirik ez nunapunteak nun osti daude.Gaixotasun bat badaukat betirako Ima nerabenaizela ikasle kaxkarranaiz kaxkarrenaren pare.Alde esateko bakarranaizela buru jabe.                                 Imanol


natxitu-bertsotan 1456151763215

Bariku hontan bolatokira joango gara astero lez. Bertsotan beti,batzutan ondo beste batzutan, aldrebez. Lehenengo eguna, "nork botako dau?" "Ez naz ausartzen" "Ta neu bez!" Baina gerora, giro onean danok ondotxo ta errez. Zuk nahi badozu, ez lotsatu ta gurekin etorri zaitez.