Gaia: Pailazo bat zara
Pailazoena nire ustetan
ez da bape lan makala
umeekin barre, gora ta behera
ezin zara izan epela.
Xabi bera da, tipo egokia
portaera du itzela,
arpi gorria, balantzadaka
zapatuetan bezala.
Dani
Pailazo batzuk omen garela
dabil esaten Enbeita,
Porrotx ta Pirritx eta Takolo
gara kuadrilla polita.
Grazia egiten dit, ta esango dizut,
belarria gertu artista,
bertso maisua zeu zarelako
Txirri eta ez Txirrita.
Dani
Takolo, Pirritx ta Porrotx gara
pailazoen elitea
umetxoeri irri bat sortu
hori gure egitea
ta bide batzez ama gazteak
a zer nolako flirtea
Porrotx salduta ama batekin
egin beharko trukea
pailazo gara baina hortarako
geuk be badogu artea (bis).
Alex
Bertsolariek gu imitatzen
gaituzte sarri ta errez
bertsoa ere modu bat baita
barrea sortzeko berez
lurretik ere inoiz badabiz
gabe erdian tatarrez
jende aurrean kantatzen dabe
nahiko itxura xelebres
pailazoek baino pailazokeri
gehiago egiten dabez!(bis).
Alex
Iruzkinak
Ander 2007-12-03 23:14 #1
joan zuen etxekolanak sartzen. Nik astion be ez dodaz ein... jejeje
arano 2007-12-04 18:37 #2
nik uste dot oingo astien be eurue jarri bierko dotela.<br />
Alex 2007-12-11 09:26 #3
<p>Egunon kuadrila! Nonok azaldu al doste zelan sartzen diren bertsuek?</p>
<p>Zeozer nunun idatzi dot baina gero ezta agertzen.</p>
<p>Alex</p>
Utzi iruzkina: