Aste Santua hurbiltzen ari denez (eskerrak!!!), batek baino gehiagok izango du bidaiaren bat bere buruan; beste askok, ordea, etxean geratu behar izango dute. Izan ere, gaur egun bidai-agentzia batera hurbiltzen garen bakoitzean erakustokiari erreparatu eta, sartu baino lehen, etxerako bidea hartzen ohi dugu berriz. Hala ere, batzuok gure maletak hartuko ditugu atseden hartzeko asmoz, uda heldu arte falta zaigun denbora hobeto jasateko eta indarrak berritzeko, baina zoritxarrez guk pentsatutakoa, gure nahia, alegia, behin baino gehiagotan ez da betetzen.
Ez al zaizue gertatu antolatutako bidaia batean oso urrun joatea ezagunik ez topatzeko, eta hara non zuen auzokide batekin bidaia osoa egitea? Edo zuen ametsetako hotelera heldu bezain laster eltxoz beterik zegoela konturatzea? Edo urte osoan oporrak izan ez, eta joateko eguna heldu bezain laster besoa haustea? Edo pasaportea erakusterakoan iraungita zegoela konturatzea aireportuan bertan?
Anima zaitezte eta kontaizkiguzue zuen asmoak aurtengo Aste Santurako, etxean geratzea edo kanpora joatea nahiago duzuen. Horrez gain, zeuei edo ezagunen bati oporretan edo oporrak prestatzerakoan pasadizoren bat gertatu bazaizue jakin nahi izango genuke, ea besteok zerbait ikasten dugun eta hurrengo batean kontuan hartzen dugun.
Iruzkinak
merche 2008-03-17 11:11 #1
<P>Orain, horrelako pasadizorik ez datorkit burura, baina nire oporretako lehenengo egunean nagoenez, burua asmo onaz beteta daukat: liburua irakurtzea, denbora behar duten etxeko gauzak egitea, kanpoan bizi diren senideekin elkartzea, txangoren bat egitea, "zapping"-ez denbora galtzea... baina, batez ere, arnasa hartzea geratzen zaigun ahalegindua, uda heldu arte, jasateko.</P>
<P>Ematen du igerilekura sartu baino lehen nagoela. Ez zaizue gauza bera gertatzen?</P>
Utzi iruzkina: