Santa Maria katedrala, Gasteiz. 4.a

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-11-13 10:08
4

4. argazkia

Laura

Laura 2007-11-19 09:43 #1

Santa María Katedrala. Deskribapena.

Santa María eliza oso lotuta dago Gasteiz hiria sortzearekin. Erdi Aroan, 1181. urtean, alegia,  Nafarroako Sancho VI.ak Nueva Victoria sortu zuen. Ordurako bazegoen harresitutako herrixka bat muino batean kokatuta, Gasteiz izenekoa, han zuzen ere. Santa María Katedrala harresi honetako parte bat zen jatorriz, nahiz eta orain ezagutzen dugun eran ez izan.

1200. urtean Alfonso VIII.ak, Gaztelako Erregeak,  Nueva Victoria menderatu zuenean, eliza bat eraikitzeko agindu zuen. Egitasmoa ez zen eliza txiki bat egitea, ezta gutxiagorik ere!. Bi jomuga zituen asmo handiko proiektua zen: batetik, biztanleei etsaien erasoetatik babesten laguntzea; bestetik hiriari boterea ematea.  Jatorrizko eliza txikia  zegoen leku berean, orain ezagutzen dugun Santa María Katedral eraikitzen hasi ziren. Izan ere, eliza txiki hori sute batek suntsitu zuen, eta zimenduak besterik ez zegoen.

Nahiz eta eraikitzeko lanak XIII. mendearen hasieran hasi, eliza ez zen bukatu XIV. mende arte. Denbora luzaera honek eragin zuzena izan zuen estilo arkitektonikoan; izan ere, estilo gotikoan burututa egon arren, honen teknika eta apainketa ezberdinak jasotzen ditu.

Gaur ezagutzen dugun eran, Santa María Katedrala garai ezberdinetan jasotako eraikin multzo bat da. Hauetariko nagusia eta zaharrena Santa María eliza da. Gurutze latino erako oinplanoa du. Aretoaren espazioan hiru nabe daude, burualdean badauzka deanbulatorioa eta kapela erradialak. Honetaz gain, Santa Maria elizaren hegoaldean Santiago Kapera, izan zena, eraiki zuten, gaur egun Santa María parrokia izenez ezagutzen duguna. Katedralpearen gainean, hegoalderantz, 60 metroko altuera duen xapiteldun kanpandorrea dago. Santa María elizaren eta Santiago kapelaren ekialdean hainbat zerbitzu-eraikin daude, Sakristia besteak beste.

Hiria hazi ahala, Katedrala ere handitzen joan zen; edo hobeto esanda, Katedrala handitu ahala hiria ere hazten joan zen. Izan ere, 1498. urtean, Santa María eliza izan zena ordura arte, Kolegiata izendatu zuten eta horrek eragin handia izan zuen, bai hirian, bai eliza eraikinean. Antzekoa gertatu zen 1861. urtean, noiz Gasteiz gotzain-hiri izendatu baitzuten, eta Kolegiata Katedral bihurtu zuten. Izendapen honi esker, XIX. eta XX. mendeetan Katedralaren inguruan administrazio guneak, biltegiak eta bestelako zerbitzuak eraiki zituzten.

1994. urtean, erabateko berrikuntzaren premia onartu ondoren, Santa María Katedrala itxi egin zen publikoarentzat. Ikerketa batzuk egin ondoren, 2000. urtean hasi zen gaur egiten ari den berrikuntza, eta 2010. urterako bukatuta izatea espero da.

Santa Maria Katedralaren berrikuntza honi esker Vitoria-Gasteiz oso ezaguna egiten ari da; izan ere, kanpotik jende asko etortzen da lanak ikustera. Beraz, esan dezakegu gaur egungo Santa María Katedralak, eliza txiki bat izan zenak, betidanik Gasteiz hiriarekin lotura estua izan duela, eta elkarrekin ibili direla mende hauetan zehar, hiriaren arima bihurtuz.

Laura

Laura 2007-11-19 09:44 #2

Santa María Katedrala. Bisita gidatua.

Ahotan zeuden Katedral Zaharraren berrikuntza lanak, eta ni, Gasteizen bizi arren, joan gabe. Hain zen ospetsua ezen jendea kanpotik baitzetorren. Baina nik ezagutzen nuen, nik ikusita neukan, behin baino gehiagotan egona nintzen eliza hartan. Batez ere txikitan eta gaztetan. Eskolarekin Udaberrian joaten nintzen San María Katedral Zaharra bisitatzera eta Arkupeetara Ama Zuriari abestera.

Hala ere, eskolarekin joateaz gain bakarrik ere joaten nintzen, bai katedral Zaharrera, bai San Pedro Elizara. Gaztetan halako leku isilak eta ilunak gustuko nituen. Izan ere, beldur atsegina sortarazten zidan giroa liluragarria eta misteriotsua zelako ustean nengoen.

Katedral Zaharraren barruan ez zegoen, ez denborarik, ez espaziorik; sentsazioa oso bitxia zen, non burua hutsik uztea oso aproposa baitzen. Isiltasuna, iluntasuna eta handitasuna espazio horien jabeak ziren, eta haiei esker, neuk ere lasaitasuna eta barruko bakea lortzen nituen. Ezertan ez pentsatzen laguntzen zidan, eta horrek lasaitu egiten ninduen.

Hogei bat urte pasa ondoren, eta urte batzuk itxita egon eta gero, berrikuntza lanak hasi dira. Gasteizen Katedral Zaharraren erreforma puri-purian dago. Ez dakit zergatik, baina niri mesfidantza sorrarazten dit; nerabezaroan eta gaztaroan niretzat leku berezienetariko baten ardura hartuko dutelako adituek, agian.

Batetik ez neukan joateko gogorik, ez zitzaidan erakargarria iruditzen eta. Bestetik ahoz aho zebilenez, jakin-mina nuen. Egun batean Santa María Katedrala Fundazioaren web orrira sartu, eta bisita gidatuaren erreserba egin nuen.

Aiztogileen kaletik sartu ginen, eraman gintuzten lehenengo gela ezezaguna zen niretzat. Polita zirudien, argitsua, berria. Han, kaskoak banatzen zizkiguten bitartean, jakinarazi ziguten bisita ez zela eliza ulertzeko azalpena izango,  berrikuntza lanak azaltzeko baizik;  eta leloa gogorarazi ziguten, “...irekita eta obratan”, alegia. Orduan, kaskoa buruan, Katedralaren barruraino eraman gintuzten. Hau samindura sentitu nuena! Dena hankaz gora zegoen, apurtuta, aldamioz beteta, hautsa eta zarata edonon, handiegiak ziren fokuz josita, ....Zer zen hori? Isiltasuna, handitasuna, iluntasuna, lasaitasuna, non zeuden? Inon ere ez. Apurtuta. Jakitunak nire oroitzapen guztiak suntsitzen  ari ziren.

Eliza erdian bisita gidatzeaz arduratzen zenak nahas-mahas horren zergatia azaldu zigun: ez dakit zein zutabe okertuta zegoela, erortzeko arriskua egon zela, ormak sendotuko zituztela, eta nik entzun nahi ez nituen beste hainbeste  azalpen eman zizkigun. Bisita madarikatu horretatik buru makur atera nintzen, zerbait lapurtu balidate bezala.

Santa María enparantzara atera gintuzten, eta bisita gidatuari azken xarma kutsua kentzeko, honako egoera hau nozitu behar izan genuen: bisitaz arduratzen zen bat, oihuka, Santa María enparantzan aurkitu berriak ziren hilobien gainean, txiza egiten ari zen agure bati errieta egiten ari zitzaion.

Agian, berrikuntza lanak bukatzen dituztenean itzuliko naiz, ea hortik zer sortzen den ikus dezadan. Hala ere, niretzat ez da berriro Gasteizko bazter hunkigarri bat izango, jendez gainezka dagoen bisitatzeko beste leku bat baino. Magia, xarma eta misteriorik gabea.

Idoia

Idoia 2007-11-19 15:51 #3

SANTA MARIA KATEDRALA

Santa Maria Katedrala, edo Gasteizko katedral zaharra, Gasteizko muinoaren goialdean dago kokatuta. XIII mendearen bukaeran hasi ziren eraikitzen Alfonso VIII.aren aginduz. Hasieran defentsa funtzioa betetzeko eraiki nahi izan zuten, baina urte batzuk beranduago Alfonso X.ak guztiz aldatu zuen hasierako proiektua eta estilo gotikoko eliza izatera pasatu zen. Hala ere, hurrengo mendeetan eliza honen inguruan beste eraikin batzuk eraiki ziren eta honen ondorioz beste estilo batzuk ere bereizi daitezke.

Kolejiata izan zen 1496tik 1861era, eta, urte horretan, katedral izendapena eman zioten.

Santa Maria Katedralaren eraikin nagusia eta zaharrena Santa Maria eliza da. Santa Maria elizaren oinplanoak gurutze latindarraren itxura du. Hiru nabe,buru aldean deanbulatorioa eta kapera erradialak bereizi daitezke.

Gurutzaduraren hegoaldeko muturrean Santiagoren kapera dago kokatuta. XIV. mendearen bigarren erdian eraiki zuten.

XV. mendean mendebaldeko elizpea eraiki zuten Katedralaren oinetan. Elizpeko lehen atalaren gainean kanpandorre handi bat ikus daiteke. Kanpandorrea XVI. eta XVIII. mendeen bitartean eraiki zuten.

XVI. mendean egindako lanek arazo handiak sortu dituzte eraikuntza honetan. Hori dela eta, handik aurrera, arazo hauek konpontzen saiatu dira, baina katedralaren estruktura sendotzeko egin ziren ahaleginak ez zuten emaitza onik eman, gehienetan okerrerako izan ziren. 1993an katedrala itxi behar izan zuten erortzeko arriskuan zegoela ikusi zutelako. 1996an eraikuntza zaharberritzeko plana jarri zuten martxan. Zaharberritze lanek dirauten bitartean jendeak Katedrala ikusteko aukera du bisita gidatuen bidez.

Ainhoa

Ainhoa 2008-01-10 13:20 #4

santa maria hau lana ematen ditena eskolan!!! jajaja!!!!

Utzi iruzkina: