OSTIRAL!

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2006-11-30 18:15
7

Hemen duzue Amagoia Ibanek Uhartean igarotako oporren gaineko gutuna. Idatzi hemen bidali diozuen erantzuna, agian Amagoiak berak ere irakurriko du.

Jira -  Amagoia Iban  Berria.info 2006-07-26

Ostiral

Uhartean egon gaitun, bai. Bidaia agentziako gajo hark esaten zigun uharte ziztrin horretan ez ordea, baizik eta Uhartean. Elkarren ondoan zeuden, badakin, baina a zer aldea! Zoragarri ibili gaitun, benetan. Ez hunake sinetsiko norainoko lasaitasuna dagoen han! Lapurren eta arloteen beldurrik gabe ibil haiteke, giro esklusiboa dun nagusi. Edozeinek ezin dituelako bi aste egin han familiarekin, bai. Hoteleko igerilekuaren edertasuna, zerbitzarien prestutasuna, itsasoaren edertasuna... zer nahi dun esatea? Pena ere eman zidan hona itzultzeak, hain ondo geundenan hantxe, eguzkipean beratzen... Eta hotzak akabatzen dauden beltzez betetako ontzi errariak ikusi beharrik ez, gainera. Hori bai pagotxa! Ni ez naun arrazista, badakin, baina Robinsonek bezatu behar izan zuen Ostiralik gabe askoz hobeto igarotzen ditun oporrak, neska, hori argi zegon. Hura bai Uhartea! Hango jatorduak eta jolasak! Hoteletik irten beharrik ere ez... Eta hi, non ibili haiz hi oporretan? (...) Aldameneko uharte horretan, e? (...) Ondo, ezta? Bidaia agentziakoak esan zigunan, bai, hango hotelak gurea bezain onak zirela, baina erdi prezioan zeudela. (...) Eta Ostiralik ezagutu al duzue? Astelehen hau pasatzeko bada ere, kontaidan, faborez...

Dartagnan, Athos, Porthos eta Aramis

Dartagnan, Athos, Porthos eta Aramis 2006-12-02 09:40 #1

Gasteizen, 2006ko azaroaren 30ean

Amagoia maitia :

Hire eskutitza irakurri heinean nire azken oporraldietako oroitzapenak etorri zaizkidan burura. Ni ez nindunan izan uharte batean, baina Ostiral aurkitu ninan. Ai, ene ! Horiek bai oporrak! Hi ez hintzen atera Uhartetik, ni ez naun atera Logelatik. Lanzarotera ailegatu lehen gauean hoteleko kafetegira sartu nindunan eta han zeudenan Afrikako zapore guztiak: garratza, mingotsa, gazia eta goxoa, bakoitza bere lekuan. Hitz batean esanda hamar egun eta batez ere bostehun gau pasa genitinan elkarrekin. Beraz, dena barnearena nik ere disfrutatu dinat: jakia, edaria, itsasoa, zerua, mendiak, sumendiak, oihanaq eta animalia basatiak.... eta unibertso hori guztiori zazpi kilometro karratutan, neska!

Muxu handia bat eta segi ondo, kuttuna.

Rosa, Maite, Lorena, Maribel

Rosa, Maite, Lorena, Maribel 2006-12-03 10:51 #2

Aupa Amagoia!

Zelan?. Gu uharte ziztrin honetatik itzuli gaitun eta Ostiral bat baino gehiago ezagutu ditinagu.... zelako mutil katxarroak zitunan!. Egon ginen hotelean ez zunan bost izarretakoa, baina etxeko tratua ematen zigutenan; egunero gosaria ekartzen zigutenen ehera eta ateratzen ginenean txoferra atarian egoten zunan gure zain. hik ere, horrelako tratua jaso hunan egon hintzen uharte horretan?

Gainera, gure uhartea ezezaguna zunanez, eskaintza berezi bat zitenan. Hori dela eta, heuk ordaindu huena baino mila aldiz merkeagoa atera zitzaigunan.

Beraz, ez dinagu inbidiarik zer kontatzen digunan hire bidaiaz!

Dena den, luzeago hitz egingo dinagu eta elkarri trukatuko ditinagu egindako argazkiak eta esperientziak.

Besarkada bat, hire lagunak.

Ainhoa, Esther, Inma

Ainhoa, Esther, Inma 2006-12-04 11:47 #3

kaixo Amagoia:

Pozten naun hik ere oporretan ondo igaro izana. Ni Kuba ezagutzera jona naun, gu ere ezin hobeto egon gaitun, baina ez gintunan hoteletan geratu baizik eta kalean parrandan.

Dakinan moduan oso aspergarria iruditzen zaidan hotel barruko bizitza bakarrik ezagutzea. Behin hoteletik irten ondoren ez dun itzuli nahi izaten, askoz erakargarrioagoa delako kanpoko giroa eta hondartzak bakarrik ikusteko gure Euskal Herriko hondartzetan  geratuko gintunan.

Oso esperientzia ona izan dinagu bertakoekin, beraien ohiturak erakutsi zizkigutenan. Hori bizimodua, zoragarria!. Gu baino lasaiago bizi ditun. Eta gainera erdi prezioan hilabete osoan egin dinagu.

Dena den zergatik ez gaitun gelditzen bakoitzaren argarzkiak elkarri erakusteko?. Datorren larunbatean ondo?. Betiko tabernan.

Musutxuak.

Idoia, Inma, Loli, Esti,Txaro eta Izaskun

Idoia, Inma, Loli, Esti,Txaro eta Izaskun 2006-12-04 17:52 #4

Zer moduz hago Amagoia?

Hemen nagon bulegoan zer egin jakin gabe, horrexegatik entretenitzeko hire gutuna erantzutea erabaki dinat. Kontatuko dinat zer gertatu zitzaidan New Yorken oporretan. Gure hotela Broxen geneukanan, oso leku bitxia izateaz gain arriskutsua ere zunan. Heltzerakoan, gazte talde bat hurbildu ziitzaigunan eta labanaz mehatxatu gintinan, orduan diru guztia kendu zigutenan. Horren ondorioz, gure oporrak ia-ia hasi baino lehen bukatu zitunan.

Beste Uharte batean elkar ikusiko dinagu.

Agur bero bat.

Gian Carlo

Gian Carlo 2006-12-06 18:14 #5

Amagoia maitea:

Hori dun neska! Pozten nain oporrak Uhartean ederto pasatu hituen ikusteak. Imaginatzen haut egun osoz eguzkitan hoteleko igeritokiaren ertzean. Erosotasun osoan, azal zurizko lagunez inguratuta, beltz bat ere ez ikusi barik. Hau poza!

Nik, hala ere, uharte txikian eman nizkian oporrak, ederki dakinanez.

Hango jendearekin topo egiteko aukera izan ninan. Ia guztiak beltzak zitunan. Pentsa ezan!, hagoen tokian hagoela egun osoa gaua dela ematen din. "Ostiralez" inguratuta egongo bahintz bezala.

Hain beldurrak gintunan ze hango jendea gurekin urrikaldu zunan.

Haien etxeetara joateko gonbidatu gintiztenan. Haien jakiak eman zizkigutenan eta beraien etxeetan lo egiteko aukera eduki geninan. Hori guztia musu truk! Pentsa ezan; beldurtzeko modukoa!.

Hondartza luze haiek erakutsi zizkidatenan. Inoiz ikusi ez ditudanak hain zuzen. Eta gauez, argikuntza gutxi dutenez gero, inoiz ez dinadan, baita hau ere, izarrez beteriko zerua erakutsi zidatenan.

Beno ba. Ausartzen bahaiz, "pairakuntza" hauek guztiak gozatu ahal izango ditun uharte "ziztrin" honetan, baina har itzan kontuan "Ostiralez" inguratuta egongo haizela. ( Badaezpada esaten dinat ).

Hire lagun maitea.

Miren, Isabel, Cristina, Estitxu, ,Rosa

Miren, Isabel, Cristina, Estitxu, ,Rosa 2006-12-12 12:07 #6

Kaixo Amagoia!

Oso ondo pasatu duzuela ikusten dun mezuan… Guk ere oso ondo pasatu dinagu uhartean. Nahiz eta luxu handirik ez egon primeran egon gaitun, eta uhartea izugarri gustatu zaigun. Pobrezia zegonan bai, baina jendea oso atsegina zunan eta ez dinagu ostiralik ezagutu, jende ona eta atsegina baizik.

Pasaia izugarriak ikusi ditinagu, non gizakiez ez duten eskua sartu eta ziur asko gure hondartzak zuen Uhartekoak baino hobeak zitunan. Txangoak egin ditinagu, eta azken finean, beste gizarte bat eta beste leku batzuetako jendea ezagutzea ondo zagon.

Beno, ez dinat denbora gehiagorik, nagusia zetorren

Ondo izan!

Conchi, Susana, Seila

Conchi, Susana, Seila 2006-12-14 12:11 #7

Amagoia maitea,

Hemen negon Pascua hartean. Pasa den astean hire gutuna jaso ninan. Hemengo hotelak ez ditun hik aipatutakoak bezalakoak. Aterpeak besterik ez ditun, baina oso gustora gauden. Gainera oso merkea dun, gomendagarria ere. Ostiral, zeri buruzari haiz hi? Ez din ostiralik ezagutzen, komentatuko dinagu elkarrekin itxulitakoan.

Hemengo jendea bahiz eta nahiko basatia izan, ondo portatu dun gurekin. Egunen batean pentsatu geninan gizakijaleak zirela, jainkoari esker okertu gintunan.

Beste gauza bat kontatuko dinat. Orain dela bi egun joan gintunan irudiak ikustera. Izugarriak zitunan. Haiek esaten diten extralutarrek egin zituztela. Zer pentsatzen hun horri buruz?

Beno neska hurrengo astea elakr ikusiko dinagu. Ondo pasa bidaian.

Agur!

Utzi iruzkina: