Miarritze

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-11-13 11:58
2

2. argazkia

Itziar Fdez

Itziar Fdez 2007-11-21 21:29 #1

MIARRITZE 1 – Estilo periodistikoa (albiste bat).

GLAMOURRAREKIN ZITA

Turismo gala Miarritzeko Kasinoan.

Bart bildu ziren, Hotel du Palaisen Miarritze eta inguruko jende ospetsuena, bertako ezaugarriak goraipatzeko eta turismoa bultzatzeko aitzakiaz antolatutako ekitaldian.

Bertan izan ziren gonbidatuek, luxua, elegantzia, paristar moda, dirua eta glamourra paseatu zuten, Napoleon III.naren eta Eugenia Enperatrizarena izandako egoitzan (1854. urtean eraikia).

Baina Miarritzen protagonista berezi bat aukeratu beharko bagenu, hura kasinotik kanpo bilatu beharko genuke. Izan ere, Miarritzi ospea batik bat bere itsasoko uretatik datorkio, haren ahalmen terapeutikoetatik (iodoz betea eta itsasbelar ugari dituelako).

Ezin ahaztu itsasargia, Miarritzen gertatukoaren lekuko, atzo eta beti. Itsasotik begiratuta lehen planoan kokatzen dena. Handik gertu, ura eta lurra batzen dituen hondartza, oso hondar xehearekin, segur aski Miarritzera turismoa erakartzen duen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa. Baina haiek ez ziren izan atzoko festan.

MIARRITZE 2 – Estilo literarioa.

Eguna amaitzean ni esnatzen naiz. Ordura arte, egunean zehar, gertatutako gauzen berri dut, horren lekuko naiz, baina isilean… beti mutu.

Gaua heltzean begiak irekitzen ditut eta nire zereginetan hasten naiz. Gau osoan dihardut lanean, beti erne, beti prest.

Baina giroa bare dagoenean, batzuetan nire gogoetan murgiltzen naiz, ur epelean murgilduko banintz bezala. Orduan burura datozkit egunean zehar ikusitako irudiak: umeak itsas bazterrean jolasten, surf-lariak olatuak harrapatzen, maiteminduak hondartzatik paseatzen eskutik helduta edota hemengo edo atzerriko edozein biztanle bat izozkia edo txokolateren bat pixkanaka-pixkanaka dastatzen…Milaka irudi bat-batean.

Batzuetan iraganeko oroimenak ere badatozkit burura. Jende panpoxa zebilenean kaleetan zehar… Haiek bai urte ederrak! Neska zaharra nauzue eta  nagusiek dioten bezala: iragana oraina baino hobea izan zen. Aurreko mendeetan Miarritzek bazeukan aristokrazia kutsu bat, gaur egun ia galdu duena; bai, badira oraindik urte haietako eraikinak (Kasinoa adibidez), baina giroa pixka bat galdu dela esatera ausartuko nintzateke. Edo behintzat aldatu, bai.

Hala eta guztiz ere, atzera egin ahal bagenu, ni atzerago joango nintzateke; orain dela ehunaka urte atzerago. XIX. mendearen erdialdera joko nuke. Orduan bertako itsasoa berbera zen, baina ez hiria; zeharo aldatu da. Miarritze hasiera baten herri arrantzale bat besterik ez zen. Baleak ehizatzen zituzten arrantzaleen herri euskalduna. Garaia hartan bizitza gogorragoa zen, baina apalagoa ere bazen.

Garai hartan zoriontsuagoa nintzen… baliteke baita orduan gazteagoa nintzelako izatea ere! 1650.urteaz geroztik nauzue Miarritzeko zaindari. Bertako itsasargia naiz.

2007-11-28 20:32 #2

MIARRITZ. Deskribapen objetiboa

Herri hau kostaldean dago, Bizkaiko Golkoaren bazterrean; Baionatik eta Angelutik hurbil eta Gipuzkoako mugatik 20 km.ra. Atlantikoko Pirineoko Departamentuan dago, Akitania herrialdean. 11,66 km2-ko zabalera du eta 30.055 biztanle bizi dira. Baiona eta Angelurekin batera, Lapurdi herrialdeko hiri-barruko garrantzitsuenak dira. Martin Deuna Lur muturrak muga egiten du arez betetako iparraldeko kostaldearen eta  labarez osatutakoa hegoaldearen, artean.

1854. urtean, izugarrizko arrakasta lortu zuen Miarritzek: Napoleoi III.ren emazteak Hotel du Palais jauregia eraikinarazi zuelako. Bretaniako Errege eta Erreginaren ahaideek ere han pasa zituzten urte-sasoi batzuk. Halere, XI. Mendetik ezaguna zen bale-portua. Garai hartan bi kokalekuz osatuta zegoen: alde batean Martin deuna elizako auzoa eta beste batean portu zaharra, Belai edo Ferragus gazteluren menpe. Herriaren jatorria nabarmentzen da armarrian, baleak harrapatzeko erabiltzen zuten trainera ikus daitekelako. Bale-Arrantzaleen herri hau Victor Hugo idazleak ezagutu zuen 1843 urtean. Mende horretan jadanik hainbat sendagilek gomendatzen zuten bertako itsasoan bainatzea urak ezaugarri terapeutikoak zituelako. Horrek arrakasta handia eman zien Miarritzeko hondartzei.

1901ean  Miarritzko Kasinoa inauguratu zuten. Gaur egun, horretaz aparte herri honek surfa egiteko aukera paregabea eskaintzen du.

MIARRITZ. Deskribapen subjetiboa

Bizkaiko Golkoaren uhinek indarrez jotzen dute Miarritzeko kostaldea, batez ere labarrez osatutako hegoaldean; Martin Deuna lur muturretik iparraldera hareatza bihurtu dute, aspalditik. Sinesgaitza da XI. mendetik itsaso horretan baleak ibiltzea eta arrantzaleek hainbat hiltzea, trainera txikiak erabiliz.

Portu zaharrean ez da ikusten gaur egun horrelako trainerarik, beste arrantza mota bat egiteko itsasontziek bete dutelako haien hutsunea.

Ez dago jadanik baleen arrastorik. Baina zorionez, baleek eduki zuten garrantzia udaletxearen aurreko horman dagoen armarrian nabarmentzen da. Farregus gaztelua portu zaharrean nagusitzen da orain lehen bezala.

Beste aldean, Martin Deuna elizako auzoa ikus daiteke. Ikuspegi honek errealitatera bueltaraztea gaitu. Auzo horrek aukera zabala eskaintzen digu dendaz denda joateko zein jateko. Jende andana doa gora eta behera erakusleihoei erreparatuz, multzoak sortuz eta marmarka. Jendetza hori ikustea ez da harritzekoa, kontuan hartzen baldin badugu zenbat aukera eskaintzen dien hiri txiki honek herritarrei zein kanpotarrei: liburudendak, kirol mota ezberdinetako dendak, etab.

Kirolzaleei ere, batez ere surflariei, ezinbesteko aukera eskaintzen die Miarritzeko hondartzek kirol hori praktikatzeko eta, horregatik, izugarrizko ospea lortu du hiriak. Gainera, garai batean  kanpotar asko etortzen ziren, Erregi-erreginaren ahaideak barne, sendagile batzuen gomendioak betetzera, bertako itsasoan bainatzera hain zuzen ere, urak ezaugarri terapeutikoak omen zituelako.

1845. urtean Napoleoi III.aren emazteak sustatutako Hotel du Palais-ek, eta XX. mendearen hasieran eraikitako Casinoak beste aukera batzuk eskaintzen dizkiete dirua barra-barra gehiago gastatu ahal dutenei.

Utzi iruzkina: