INAUTERIAK

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-01-15 17:41
3

Inauteriak badatoz…

Dakizuenez aurten inauteriak oso hurbil ditugu! Otsailaren lehenengo asteburuan, hain zuzen ere. Euskal herrian ohitura handiko jaiak dira, baina badakigu benetan nondik datorzen inauteriak?

Inauteriak aitzakiatzat hartu dezakegu normalean ezin ditugun gauzak egiteko; hala lotsa galtzeko mozorroekin, nola jendea ezagutu. Gainera, ez daude gaizki asteburu on bat pasatzeko, lagunekin egoteko, jende berria ezagutzeko, eta barre batzuk botatzeko.

Hori dela eta, atseginak dituzue jai hauek? Nola igarotuko dituzue? Badaukazue mozorroa prestatuta, ala oraindik ez daukazue ideiarik zer mozorro jantziko duzuen? Zuek egindakoak ala erositakoak? Ausartak zarate hotzari aurre egiteko mozorro beroekin, ala gustukoa duzue oihal gutxi dauzkaten mozorroak? Mozorratuta gaudenean atseginagoak gara pertsonekin? Edo jarrera ezberdina izaten dugu? Zergatik?

Laster ditugu hemen, beraz lasaitasunez hartuz gero, inauteriak harrapatuko gaituzte…

bertxo

bertxo 2008-01-15 17:56 #1

Batzuk ez gara amozorrotzeko gai (ni neu), beste batzuk berriz izugarrizko izaera aldaketa izaten dute mozorroa gainean dutela, gustura ibiltzen dira, alai, betiko martxarekin apurtzeko gai dira eta egun ahaztezinak (ajea barne) bizitzeko parada dute....Bejondeiala!!!

Aurten agian mozorrotuko naiz, baina dudarik gabe Tolosara joatekotan. Nor animatuko da? Autobusa alokatzen hasiko al gara?

Cristina

Cristina 2008-01-16 10:25 #2

Niri beti lotsa handia eman dit mozorratzeak baina urte batean Cadizera joan nintzen eta han jende guztia mozorratuta zegoenez lotsa eman zidana izan zen mozorratuta ez joateak.

Umeak jaio zirenetik haiek bai mozorratzen direla baina ni oraindik ez.

Bego

Bego 2008-01-28 19:34 #3

Inauteriak ikaragarriak dira, lotsa kentzea eta ondo pasatzea lortzen baitira . Beti mozorratzen gara, umeak aurten saguzaharraz, txerriaz eta tximeletaz  mozorrotuko dira, hurrenez hurren. Hori dela medio hemen natorkizue mozorroak eskuz prestatzen, hori da lana! . Eta gu, helduak direnok? auskalo, ez daukak astirik denontzako mozorroa egiteko, baina zerbait jantziko dugu eta   Zalduondora joango gara Markitos ikustera. Gonbidatuta zaudete!

Utzi iruzkina: