Hemen dugu azkena,...

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-11-13 10:05
2

6. argazkia

amaia

amaia 2007-11-17 23:59 #1

GUGGENHEIM MUSEOA

Bilboko Guggenheim museoa gaur egungo artekoa da. Euskal Herrian dago, Bilbon , hain zuzen ere.

Museoan erakusketa batzuk egiten dira, baina sarritan aldatzen dira. XX. mendeko margolanak aurki ditzakegu. Egia da azken urteotan garai bateko arteak ere leku bat izan duela. Bestalde, ez dugu ahaztu behar museoak bilduma propioa ere baduela.

Hasieran, museoak kritika batzuk jaso zituen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak ordaindu zuen eta askok ez zeuden ados horrekin. Azkenean 1997.urtean ateak ireki zituen. Museoaren diseinuak Frank Gehryen estiloa jarraitzen du. Bera izan zen proiektua egin zuena, hain zuzen ere.

Arkitekturari dagokionez, museoak ez dauka gainazal laurik bere egituran. Handiko zubi bat zeharkatzen du eraikuntzaren alde batek eta kanpoaldea titaniozko eta kareharrizko plakekin estalita dago. Eraikuntza ibaitik ikusten bada itsasontzi bat dirudi. Hala ere, goitik ikusita lore-itxura dauka. Bolumenak elkarrekin lotuta daude. Batzuk oktogonalak dira eta beste batzuk, berriz, makurrak eta bihurriak. Aldi berean, kristalezko horma-gortinekin nahasten dira. Alde batetik, horma hauek gardentasuna ematen diote erakuntzari eta bestetik, horma hauek tratatuak izan dira argi naturalak obrei ez kalte egiteko.

Barrukoa, berriz, ez da hain konplikatua , baina hemen ere baditu elementu kurboak. Sarreratik zuzenean  hallera sartzen da eta halletik pasatu ondoren atrioa ikus dezakegu. Atrioaren inguruan, pasaguneak, biguruneak, igogailuak eta eskailerako torreek heremetzi aretoak lotzen dituzte . Hamar oktogonalak dira eta itxura klasikoa dute eta besteak irregularrak dira,baina, titanioaz estalita daude.

Museoko galeriarik handiena “sala fish” izenekoa da. Hor bertan ez dago zutaberik. Museoan , aretoak izateaz gain, auditorio bat, jatetxe bat eta kafetegi bat ere aurkitu ahalko ditugu eta ezin dugu liburu-denda ahaztu.

Nork: amaia.2007/11/17 23:51:00.877 GMT+1

GUGGENHEIM MUSEOA

Bilbon beste museo bat eraikitzea erabaki zenean inork ez zuen pentsatu museo berria , Guggenheim izenekoa, hain zuzen ere, Bilboko ikur bihurtuko zela. Orain, mundu osoan museoari  esker da ezaguna Bilbo. Askorentzat eraikuntza hori artelana da. Museoaren proiektua Frank O.Gehryk egina izan zen. Arkitektoak eraikuntza hiriarekin bat egitea lortu zuen. Guggenheim museoa itsasontzi handi bat burdinbideetako biltegi zahar bat gainean berdindu nahi izaten du. Lanaren helburua Bilboko portuko iragana erakustea izan da.

Museoaren kokapenari dagokionez, oso ondo pentsatuta dagoela azpimarratu behar dugu. Sarrera nagusia Iparragirre kalean dago eta kale honek hiria diagonalean zeharkatzen du, horrela, hiriaren erdigunea museoarekin elkartzen da.

Dena den , sartu baino lehen bisitatzaileek ikusiko duten lehenengo gauza Puppy izeneko txakurraren eskultura izango da. Hamabi metrokoa da. Gainera, bitxia  da bere gorputza loreek osatzen baitute.

Jarraian, altzairuzko eraikuntza ikus daiteke. Altzairuaz gain, harria, titanioa eta ura erabili ziren. Eraikuntzan, kurba okertsuak eta bolumenak nahasten dira kristalezko horma-gortinekin.

Barruan, hemeretzi areto daude. Hamar forma oktogonalekoak dira eta gainerakoak irregularrak dira. Bestalde, galeria nagusia ere bada.

Hura gutxi balitz bezala, museoak ehun obratako bilduma propioa du. Galerietan beste obra batzuk ere ikus daitezke, margolari europarrek eta amerikarrek eginak. Euskal herriko arteak ere badauka bere lekua museoan.

Zer esanik ez, Gehryen eraikuntzak iragarpen guztiak gainditu ditu. Dagoeneko, hiru milioi lagunek bisitatu dute museoa eta hogei bat sari lortu ditu. Benetan, bisitatzea merezi du.

Teresa

Teresa 2007-11-26 23:20 #2

Guggenheim museoa – diseinoko aldizkari batean agertzeko

Museo hau Bilbon dago eta 1977an bere ateak ireki zituen. Frank O. Gehry arkitektoak egina da. Badirudi Bilboko portualdeari omenaldi bat egin nahi izan ziola eta horretarako Nerbioiko itsasadarrean kokatu zuela itsasontzi itxurako museo hau.

Eraikina bolumen sail batzuek osatzen dute. Batzuk, ortogonalak kareharriz estaliak daude eta beste batzuk, kurbatuak, titanioz estaliak, ordea. Hauek elkartzen dira, beira-errezelen bidez. Gainera beira hauek bereziak dira, argia pasatzen uzten ez baitute. Horrela, barruko obrak ez hondatzea lortzen da.

Gehrik, museoa leku berezian kokatu zuen hiriko puntu estrategikoetatik ikusteko. Ildo beretik Guggenheimek itxura desberdina eskaintzen du, begiratzen den lekuaren arabera. Hala, ekialdetik paralelogramo kurbatuak ikus ditzakegu, “arrain-aretoa” izeneko gela osatzen duela. Egitura hau itsasadarra zeharkatzen den zubira hurbiltzen da (hau museoa egin baino lehen kokatuta zegoen). Iparraldean, berriz, bloke sail zuzen batzuk dauzka eta alde hau hiriaren erdialdera hurbiltzen da. Baina museoaren alde ospetsuena mendebaldekoa da bere diseinu makurragatik.

Azkenik goitik begiratzen bada lore bat dirudi.

Utzi iruzkina: