Galdeontzien tartea (6)
Aste honetan atsegingarria izan dezazuen, honako asmakizun hauek proposatzen dizkizuegu.
Ea nork asmatzen dituen hirurak lehenengo! Badakizue, saria ospea, mirespena...
1.
Arma badu ere
ez da hiltzaile;
sarea badu ere
ez da arrantzale.
Zer ote da, igarle?
2.
Alde biak ditu,
ona eta ona ez dena:
ona da eztia,
ona ez dena...
3.
Kotxea erosi bai,
baina ez zuk;
kotxea erosi bai,
baina ez nik;
eroslearen izena
jakin nahi baduzu,
iragarkizun honetan
aurkituko duzu.
Auxkalo! Xabier Olasoren liburutik hartuak.
Ea asmatzen dituzuen!
Iruzkinak
Idoia 2007-11-29 12:12 #1
Lehenengo asmakizunaren erantzuna ARMIARMA izan daiteke, beste biak ideiarik ez.
2007-11-29 16:36 #2

Lehenengo asmakizunarekin asmatu ezinda ibili naiz, Idoiak emandako erantzunak zentzuzkoa dirudi. Oraintxe bertan okurritu zait bigarrenarena izan daitekeena, erlea agian, eta ona ez den alde hori ziztada? Hirugarren asmakizuna, hirugarren batentzat.

Zuzen al gabiltza?

esti 2007-11-29 17:15 #3

lehenengoa ARMIARMA

bigarrena EZTENA

hirugarrena ANA

SUSANA 2007-12-03 15:09 #4

Argi daukat lehengo biak baina hirugarrena ez dut ideiarik:

1-. Armiarma.

2-. Eztena edo ziztada. Lehengoa izango da rimagatik.

Baina hirugarrenean ez dut ikusten ezta Estik eman duen erantzuna irakurri eta gero.

2007-12-04 13:47 #5

Nire lankide batek esan dit hirugarren erantzuna IBAI dela, eta ondo deritzot. Baliteke?

Merche

2007-12-10 15:51 #6
Ibai izena Hik bai-tik etor daiteke? Hori da aurkitzen diodan azalpe bakarra,bestela nondik jaso duzu Ibai izena?
Utzi iruzkina: