Donostiako argazkia. 5.ena

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-11-13 10:07
2

5. argazkia

Alfredo F

Alfredo F 2007-11-17 11:00 #1

Donostia (turismoa)

Donostia derrigorrez bisitatu
behar diren hiriburu horietakoa da. Kokapenak hiriari ematen dion abantailatik
izugarrizko atarramendu ateratzen du Donostia hiriak.

Kantauri itsasoak laztantzen ditu
hiriaren hiru hondartzak, eta bere eragina dela medio, batez besteko
tenperatura, gainontzeko Euskal Herriko hiriburuenena baino epelagoa da. Horrek
beste argudio bat eskaintzen dio turistari. Eguraldia, ordea, ez da hiriaren
xarma bakarra.

Izan ere, Donostiako eskaintza
gastronomikoa munduko ezagunetarikoen artean dago. Mundu osoan zehar ospe
handiko sukaldariek (M. Berasategik, J.M. Arzakek eta abarrek) Donostian bertan
dituzte beren jatetxeak. Hala ere, haratago heldu barik, alde zaharreko kaleak
tabernez josita daude, sukaldaritzaren preziatuenetariko bitxikeriak eskaintzen
dituztenak, pintxoak alegia.

Aldi berean, Donostiaren
eskaintza kulturala ere estimatzekoa da. Ez dago donostiako zinemaldia,
jazzaldia, edota musika hamabostaldia ezagutzen ez duenik. Alabaina, aipatu
ditudan ikuskizun guztien ondoan, beste jarduera asko agertzen dira hiriko
eskaintza kulturala osatzen dutenak.

Beraz, irakurle maitagarri,
hurrengo oporretarako har ezazu aintzakotzat Donostia zure helburuen artean,
bera zu noiz etorriko zain dago eta. Ez zara damutuko.

Donostia (itsasoa)

Donostia
itsasoari begira bizi da. Hiriak itsasoarekiko dituen hartu-emanak izugarriak
izan dira betidanik.

Hasiera
batean, XVI. mendean, arrantzaleen lanak hiriaren eguneroko ekonomian parte
hartu zuen. Izan ere, Donostiako alde zaharrak arrantzaleko herrixka baten
egitura du, kale estuak eta porturantz bideratuak. Balearen arrantza izan zen
Erdi Aroko mende horretako oinarria. Egun, ordea, itsasbazterreko arrantza da
nagusi, eta txiki-txikiak diren itsasontziak baino ez dira ikusten Donostiako
kaian.

Itsasoak
badu bere garrantzia Donostiako turismoan ere. Joan den mendean zehar, goiko
gizarte-mailek Donostia aukeratzen zuten haien oporrak igarotzeko. Ondorioz,
espainako monarkia edota Franco bera ere Donostiara etorri ziren, hondartzetara
hain zuzen.

Halaber,
itsasoak Donostiako kirola ere bideratzen du. Udaro egiten diren estropadak
euskal herriko ekintzen ezagunetarikoen artean daude. Hala ere, traineru estropadetan
kirola eta jaia nahasten dira. Antzinean arrantzaleek erabiltzen zituzten
txalupak dira egungo traineruak. Aldi berean, estropaden alboan agertzen diren apustuek,
garai bateko arrantzaleen arteko erronketan dituzte oinarria. Gaur, estropadek
itzelezko dirutza mugitzen dute, eta egiten diren asteburuetan, jai giro
izugarria sortzen da Donostian.

Hau dena
kontuan hartuta, itsasoak Donostiako bizitzan duen eragina ukaezina da, eta
ulergarria da donostiarrei itsasoaren faltak eragiten dien malenkonia.

Laura G.

Laura G. 2007-11-21 12:49 #2

DONOSTIA

1)

Donostia Urgull menditik ikusita honen toki ezagun asko ikus ditzakegu, Igeldo mendia eta Santa Klara uhartea esate baterako.

Donostia Gipuzkoako hiriburua eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko laugarren hiririk populatuena da. Hiru mendik osatzen dute bere muga barruka alderantz: Igeldo, Urgull eta Uliak hain zuzen ere, eta hiru hondartzek itsaso aldekoa: Ondarreta, Kontxa eta Zurriolak. Beraz, hiru mendi eta hiru hondartza dira bere muga naturalak.Honi lotuta, bere funtsezko ekonomi jarduerak turismoa eta merkataritza direla esan daiteke.

Donostia entzutetsua bihurtu dela esan daiteke, alde batetik, Euskal Sukaldaritza Berriaren sorburu izan delako. Azpimarratzekoa da, sukaldari ezagun askok, batik bat Arzak-ek, Donostia gastronomiaren munduan ohorezko tokian kokatu dutela bere ospea zabalduz. Beste alde batetik, Donostiaren ikur diren pintxoek ere bere ospearen gorena jo dute.

Gastronomia alde batera utziz, Donostiak hainbat jai eta jaialdi antolatzen ditu urtean zehar, hala nola, Zinemaldia. Jaialdi hauek, pintxoek bezala, bere ospea zabaltzea eta munduko leku askotan ezaguna izatea lortu dute.

2)

Euskal Herriko hiri politenetako bat dugu Donostia. Gipuzkoako hiriburua den hiri honek oso ospetsua da, alde batetik bere gastronomiagatik eta beste alde batetik eskaintzen dituen ikuskizun turistikoak direla eta. Horrez gain, interes arkeologikoa edo artistikoa duten eraikinak aurki ditzakegu, hala nola, udaletxea.

Donostia hiru mendiz inguratuta dago, gorde behar den altxor bat izango balitz bezala.

Hiriaren luzerari dagokionez, ez da ez txikia ez handia, hiri batean bizitzeko luzera egokia duela esan daiteke ez baita beharrezkoa leku batetik bestera kotxez edo autobusez joatea.

Eraikinei buruz, hiriaren erdialdean auki daitezke eraikin politenak eta garrantzitsuenak, ikuspegi arkeologikotik.

Jendeak erabiltzeko espazio publiko asko ditu Donostiak. Alde Zaharreko kaleak estuak diren arren, hiri guztian zehar dauden kale gehienak zabalak dira, hiri garrantzitsu bati dagokion bezala.

Utzi iruzkina: