Baietz amaitu istorioa
Eskaintza berezi bat atera dute, urrirako. Bi pertsonarentzako baten prezioan. Animatzen?
Hemen duzue artikulua, eman amaiera:
Bidai agentzia
Julenek uztailean eta abuztuan ezin du oporrik hartu, debekatua dauka. Uda sasoian, bikoiztu egiten da Juleneren lana. Jende gehiena oporretara doanean, leihorik gabeko bulegoan sartuta egoten da Julene, aire girotua bere potentzia maximoan jarrita. Julenek bidaia agentzia batean egiten du lan, berak egiteko aukerarik ez duen bidaiak saltzen. Uda sasoitik kanpo ez du norekin bidaiatu aurkitzen eta ez du bakarrik egitea atsegin.
Zazpi urte dira herritik irten ez dela, agentzian lanean daraman denbora osoa. Dagoeneko buruz dakizki inoiz egon ez den hotelen izenak, hondartzatik zenbat metrora dauden, ondo ematen al duten jaten... katalogoetako mundu bat ezagutzen du Julenek.
Eztei bidaiak direla, hirugarren adinekoentzakoak direla... bezeroek oporretatik bueltan kontatuko diotenaren zain gelditzen da. Handik edo hemendik bidaltzen dioten postalen bat ere jasotzen du inoiz. Hala ere, aurten nonbaitera joan behar duela agindu dio bere buruari.
Ismaelek, hiru urte daramatza herrian. CDak, DVDak edo Senegaletik ekarritako bitxiak saltzen ditu kalean. Aurten hilabeterako sorterrira bueltatzea erabaki du. Eta hirugarrenez sartu da bidaia agentziara, hegazkin txartela ahalik eta merkeen bilatzeko asmoz.
Julenek ezagutzen du Ismael, DVDak erosten dizkio astebururo. Zapatu gauetan bakarka ikusiko dituen DVDak. Eskaintza berezi bat bilatzen dionean abisatzekotan gelditu zen Julene eta atea zabalduaz batera jesartzeko keinu egin dio Ismaeli.
-Eskaintza berezi bat atera dute, urrirako. Bi pertsonarentzako baten prezioan. Animatzen?
Leire Bilbao © berria.info 2006-07-05
Iruzkinak
Maite, Goio, Maribel 2006-11-17 08:08 #1

Eskaintza entzun bezain laster Ismaelek onartu egin zuen. Baina, berak balditzak ere jarri nahi izan zituen. Alde batetik, "cicerone" lana Ismaelek Senegalen egingo zuen eta bestetik, hilabete oso bat egon behar zuen Julenek bere jaioterrian, Senegalen, hau da 15 egun bidaia antolatua egiten eta beste 15 egun Ismaelekin. Hasieran Julenei ez zaio ondo iruditu, denbora asko delako, baina.... bere bizitza, bere rutina apurtu behar zuelakoan dagoenez eta egian esan Senegaleko hondartzek hain itxura ona zeukatenez, baietz esan zion.

Egun batzuk pasa ondoren, biddaia egiteko eguna heltzen da eta aireportuan elkar ikusterakoan agur handia ematen diote elkarri, honekin batera haiek inoiz pentsatu ez duten abentura hasten da. Jakin nahi noraiono hel daitekeen Senegaleko abentura? Anima zaitez eta idatzi!!

Enrique, Arantza, Ana 2006-11-17 14:00 #2

Asko pentsatu gabe elkar ikusi dute hegazkinean. Denbora luzerako bidaia denez hitz egiten hasi dira. Ismaelek aprobetxatu du bere senideaz hitz egiteko herrimina duelako. Julenek azaltzen dio oso bakarti sentitzen dela bere buruarekin, orduan Ismaelek proposatu dio bere senidearen etxera berarekin joatea. Ismaelek behin eta berriro esan ondoren Julenek amore eman du, beraz hoteleko erreserba kanzelatzea erabaki du. Hori sorpresa hartu zuena Ismaelen etxea txabola bat zela ikusi zuenean.

Oscar, Edurne, Sara eta Marian 2006-11-20 12:40 #3

Ismaelek esaten dio Juleneri bere etxean gera dadila, dirua ez gastatzeko. Julenek ez daki Senegalera zenbait emakume joaten direla turismo sexualaren bila.

Gauzak horrela, Julenek Ismaelen proposamena onartzen du, baina Ismaelen etxera ailegatzean, gurasoek pentsatzen dute bere semea emakume horrekin diruaren truke dagoela. Haientzat, gauza arrunta denez, esaten diote Ismaelen gelan oheratzeko, eta Julene, gelara sartu bezain pronto, konturatzen da ohe bat baino ez dagoela, eta horren ondorioz, susmo txarra sortzen zaio. Ismaeli hurbiltzen zaio eta esaten dio beste toki batean lo egiteko.

Hori pasa eta gero, dena konpondu zen eta oso ondo pasatu zuten; herri osoa ezagutu zuten, hondartzak, herriak,... eta normala denez, azkenean, amodioa bien artean sortu zen eta den-dena oso polita zen.

Nolakoak diren Senegaleko gizonak¡¡¡¡¡

Belen, Arantzazu 2006-11-20 14:42 #4

Senegalera elkarrekin joatea erabakitzen dute, eskaintza bereziaren bitartez. Hegazkinean zeudela, Ismaelek azaltzen dio Juleneri, herrira bueltatzen dela emastegaiarekin eskontzeko. Herri hontako biztanleek lege bereziak dituzte, hoien artean, eskontzarako bete behar dituzten baldintzak. Gizona, emakumearekin eskondu ahal izateko, gizonak oihaneko lehoi bat hil behar du, neskaren gurasoei eskaintzeko.

Dakar-reko aireportura heltzean, Ismaelek Julene gonbidatzen du bere herrira, herriko jende guztia eskerrak eman nahi baitizkio Ismael herrira itxultzen laguntzeagatik.

Harrera hunkigarria izan ondoren, Ismaelek Julene erameten du berarekin lehoia ehiztatzera. Baina oihana barrenean sartzen direnean, biak galdu egiten dira, aspaldi ez zegon Ismael lurralde haitan eta. Halako batean lehoia agertzen da, eta Ismael hiltzen du atzaparkada batez, Julene pentsatu gabe eskopetari tiro egin eta lehoia akatu egiten du.

Herrira abiatutzen da gure neska lehoiaren gorpuzkirekin, Ismaelen emastegaiaren familiari gertatutako azaldutakoan, hauek herriko ohiturekin jarraitzea erabakitzen dute. Tradizioak dioenez, orain Julenek da lehoia hil duena,beraz, bera izan behar da Ismaelen emaztegaiarekin eskondu behar dena.

Esti, Ana, Juanan eta Patricia 2006-11-21 16:55 #5

julenek esaten dio bidai berezi bat aurkitu duela eta ea zer iruditzen zaion biok elkarrekin joatea. Prezioa merkea da eta biek batera joatea erabakitzen badute bidaia merkeagoa aterako zaie.

Ismaeli ondo iruditzen zaio merkea izateagatik eta lagun batekin joateagatik. Bata bere jaioterrira joateko eta bestea nazio berri bat ezagutzeko. juleneri senegal ezagutzea gustatuko litzaioke, betiko bida bat ez delako eta toki exotiko bat delako.

Julenek beti dago besteei bidaiak antolatzen eta oraingo honetan Ismaelek erakutsiko dio bere herria, ohiturak, kultura, etab.

Guzti hau ikusita biak ados jarri dira bidai hau egiteko.

Panpina, Nerea eta Ainhoa 2006-11-22 11:18 #6

- Eskaintza berezi bat atera dute, urrirako. Bi pertsonarentzako baten prezioan. Animatzen?

- Jakina! Zu prest bazaude, ezin dugu holako aukerarik galdu.

Ismaelek ez dakiena, eskaintzaren kontu hori Julenek asmatutakoa dela. Oporrak ditu urrian baina ez du norekin joan. Ismael gutxi ezagutu arren mutil jatorra delakoan dago.

- Bileteak erosiko ditut eta Dakaren hotel batean erretserbatuko dut.

- Ezta pentsatu ere! Nire gonbidatua izango zara eta nire etxean egingo duzu lo. Nire herria eta familia ezagutuko dituzu. Emaztea eta hiru seme alaba ditut, gogoz hartuko zaituzte etxean.

Urriaren 5a heldu da. Julene urduri dago. Bihar izango da bidaiatzeko eguna. Jende ezezagunez betetako leku ezezagun bat ezagutzera doa. Inoiz ez da holako batean egon. Bera, bere bizitza zehatz-mehatz planifikatuta izaten duen pertsona izanda, nola aterako da kinka honetatik?

Arantza, Txaro, Naiara eta Merche 2006-11-22 21:40 #7
Elkarrekin joan ziren Senegalera eta han haien artean amodio handia sortu zen. Julene bere bizitzarekin pozik ez zegoenez han geratzea erabaki zuen. Bidaia agentzia sortu zuten Europan bizi ziren Senegalekoak etxera itzul zitezen. Negozioak arrakasta handia izan zuenez erabaki zuten frankizia bat antolatzea eta horrela mundu osoan zehar senegaleko guztiei laguntzea lortu zuten. Eta, bide batez, Julenek ez zuen berriro bere oporrekin arazorik izango
ganbarakoa 2006-11-23 00:26 #8

Bai, halaxe izan zen. Bidaia agentzian bertan hasi zen Senegaleko abentura. Hasieratik Julene konturatu zen bidaia turistikoetan, dena ez dela katalogoetan agertzen den bezalakoa izaten. Berak, arazorik gabe igaro zituen aireportuko segurtasun neurri osoak, baina Ismaelek, kostata, ia-ia hegalaldia galdu arte. Parper guztiak, fardelak eta soinean zeramatzan jantziak, zapatak barne, susmopean zeuden eta hori guztia ondo miatzeko, behar zuten baino denbora gehiago hartu zuten. Ez da esan beharrik, ez zutela aurkitu akats bat bera ere.

Lehendabiziko oztopoa gainditu eta gero, oso bidaia atsegina egin zuten hizketan; haien bizitzako bitxikeriak trukatzen, haien ametsak, nahiak eta itxaropenak kontatzen, oso ondo moldatzen ari ziren konturatu arte. Senegalen daude etorkizunari begira, nonbait.

Juan Carlos 2006-11-23 00:44 #9

Julenek eta Ismaelek hegazkin txartelaren salneurria erdibanatuko dute eta Senegalera bidaiatuko dira.

Han, Ismaelek, familia, sorterria, eta ingurualdeak erakutsiko dizkio Juleneri.

Dakarrera heltzen direnean, Jon Maiaren aitaren jaioterriko mutil bat ezagutuko du Julenek.

Mutilarekin maiteminduko da eta baliteke berarekin ezkontzea.

Bi edo hiru urte geroago, Sidneyra joango dira mutilaren lanagatik behartuta ( Rugby jokalaria da eta ).

Australian bidai agentzia bat sortuko du Julenek. Honen ondorioz, uztailean eta abuztuan oporrak hartu ezinik jarraituko du.

Hau bizitza borobil-petrala!

Utzi iruzkina: