AZTERKETARIK GABEKO EUSKARA IRAKASKUNTZA!

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-03-17 10:44
1

Hona hemen Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleok azterketei buruz dugun iritzia.

 

Aurten beste urte batzuetan bezalaxe, ekainean kurtso bukaerako azterketa bakarra izango dugu, non urte osoan egindako lana eta ahaleginak eskualdi bakar batean jokatuko ditugun. GAIA ala EZ GAI.

 

Hiru ordu eta hamabost minutu ditugu idatzizko froga egiteko eta berrogeita bost ahozkoa egiteko, lau ordutan frogatu behar izaten dugu dakigun guztia, gainera, kasu gehienetan emaitza erabakigarria denez,  urduritasuna eta estresa sortzen dira eta ondorioz, egoerak gure kontra egiten du, izan ere, askotan ezer gogoratzen ez dugula geratzen gara, ez aurrera ez atzera, eta ez gara ezer egiteko gai izaten.

 

Bestalde, ikasleok ezin dugu hain denbora gutxian eta naturaren kontrako egoera horretan gure maila behar bezala azaldu.

 

Hori dela eta, aurten oker hori saihesteko asmoz, gure euskara jakite-maila neurtzeko ohiko azterketa erabili ordez, ebaluazio etengabea erabil dadila proposatzen dugu.

 

Gure eskaera indartzeko 3.000 sinadura bilduko ditugu eta manifestu honekin batera eskolako zuzendariari emango dizkiogu.

 

 

            SINATZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU          

 

AZTERKETARIK GABEKO ESKOLA    BATEN ALDE!  

2008-04-03 00:02 #1

<P>Anonimatutik hitz egingo dut, eta uler daiteke badaezpadako neurria bezala, oraingo honetan azterketen alde egingo dut eta. Jakina da,&nbsp;azterketak ez direla oso atseginak&nbsp;baina nire ustez eginez gero, aukera ematen digu barneratutako ezaguerak azaleratzeko. Gainera, batak ez du bestea kentzen, etengabeko ebaluazioa berdin-berdin egin daiteke eta egun txar bateko emaitzek ez dute zertan azken emaitza baldintzatu. Dena den, agian gehiago egin beharko lituzke horien inguruko giroa pixka bat&nbsp;desdramatizatzeko.</P>
<P>Badakit ez dela gai erraza eta hausnarketarako bide gehiegi emango digula baina, azterketarik gabeko ebaluazioa askoz zailagoa, ilunagoa nahi baduzue, &nbsp;ikusten dut.</P>


Utzi iruzkina: