musikaria

piperrak

musikariak 1456151700489 musikaria | 2008-11-18 15:22

Piperrak Erriberako punk musika taldea da. 90. hamarkadan bi disko kaleratu zituzten. Haien kantetan koro asko eta melodia errepikakorrak sartzen dituzte. Erreibindikazioak jai doinuan bildurik, taldea desegin ostean ere (1999) maiz entzuten ziren haien kantak herriko jaietan. 2007ko urtarrilaren 13an eszenatokietara itzuli ziren, lehen kontzertua Hatortxu Rock-en eginez. Lehengo taldetik mantendu ez zen bakarra gitarrajolea izan zen.


el canto del loco

musikariak 1456151700489 musikaria | 2008-11-18 15:14

El Canto del Loco Espainiako pop-rock estiloko musika-taldea da. 2000 urtean osatu zen Alcobendasen. Taldearen lau kideak Dani Martin (ahotsa), David Otero (kitarra, koroak), Chema Ruiz (baxua) eta Jandro Velázquez (bateria) dira. Gaztedi espainiarraren artean oso arrakastatsuak dira.


el canto del loco

musikariak 1456151700489 musikaria | 2008-11-14 10:22


i lika rock and roll

musikariak 1456151700489 musikaria | 2008-11-07 10:23

Rock and Rolla XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. Teklatuak eta sintetizatzaileak ohikokak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu. Soul edo funk generoak ere batzutan lotzen zaizkio rockari. Rock and Roll hitza genero honen hasierako musikari bakarrik deitzen zaio, Rock hitzarekin genero musikalaren historia guztiari deitzen zaiolarik...