piperrak

musikariak 1456151700489 musikaria | 2008-11-18 15:22

Piperrak Erriberako punk musika taldea da. 90. hamarkadan bi disko kaleratu zituzten. Haien kantetan koro asko eta melodia errepikakorrak sartzen dituzte. Erreibindikazioak jai doinuan bildurik, taldea desegin ostean ere (1999) maiz entzuten ziren haien kantak herriko jaietan. 2007ko urtarrilaren 13an eszenatokietara itzuli ziren, lehen kontzertua Hatortxu Rock-en eginez. Lehengo taldetik mantendu ez zen bakarra gitarrajolea izan zen.


Utzi iruzkina: