Zelanda Berria (Ipar Irla)
Kia Ora!
Agindu bezela hemen gaoz denbora larregi pasau aurretik!
Zelan juan dia zuen oporrak? Oin ezin esan kontatzeko ezer ez dakazuenik eh? Hemen faltan botatzen ditxugu zuek hor dakazuezenak! Lagunak, sagardotegixak, eskirako planak...
Oin Wellingtonetik idazten detzuegu. Wellington, Zelanda Berriko ipar irlaren hegoaldian dago. Aucklanden lur hartu gendun hilan 16xan ta lagun bat ein genduan bertan. 20 urte dakaz ta Kiwixa da, jatorri Japonesa euki arren... berakin bidaiatu dogu harzgeroztik!!!
Hona hemen Txime:
(Poz pozik, gure adkizizino berrixakin)
(Ezkerretik gidatzen, ta leihotik beiratzeko astixakin....)
AUCKLAND
Hiri exotiko hontara San Patrick egunian llegau ginan, baina festa hontan parte hartu beharrean, Herri Palestinarraren aldeko manifestazinuan bukatu genduan!
(Skyline politxa)
Hasieran ez igotzia erabaki genduan Sky Towerrera be igo ginan.. ta.... altuerekin lehen harremana euki genduan...
(Honek kristalok eutxiko detze pisuariiii...)
Museo parke ta kale politxak ikusi genduazen baina Auckland en denbora gehixena gure laguna bilatzen pasau genduan!
(Espero Untzagako uxuak honenbeste ez haunditzia!)
(Magnum topau genduan handik, ta egarri omen zebilen gainera)
BAY OF ISLANDS
Behi laguna topauta, hanka ein genduan Aucklandetik iparralderuntz, itsasalde politxak, eta zuhaitz gigantiak topatzera.
(Cathedral Cove)
(Ederra harrixa hondartza erdixan)
(Plaiatik plaiara, tunel naturala.)
(Kolore politxa daka hemengo itsasuak)
(Songokuren herriko hondartza izango?)
(Maorixen elkartetxia. Kontuz, sartzerakuan zapatak kendu, bestela arpegi txarra jartzen detzue ta!)

(Enbor amaigabia)
(Maiteminduta ala?)
COROMANDEL
Peninsula polit hontan, pijo ugari, ta danak bere traktore eta kuatroporkuatruakin barkuak gora ta bera eruaten zitxuen garajetik uretaraino.
(Guk ez zekagun ez kutroporkuatro ta ez barkurik, baina gure furgoneta uretan sartu ta baietz horrek baino hobeto ibili)
MATAMATA - "HOBBITON"
Hobbitonera jun eta beitu ze kiwitzar topau genduan! Bere etxera gonbidau gintuan ta han eon ginan bere ama, anai, hiloba eta familixa guztixakin! Han jakin genduan zeba deitze detzen Zelanda Berrikueri "Kiwi". Inglesez, ahuan kiwi bat dakela eitxen dabelako berba. Eurak jo ta fuego berbetan, ta guk danari baietz! jejejej
Oso mutil majua Martin. Backpacker guztixak eurenera konbidatzeko esan zezkuan, asieske konbidauta zaozie.
(Edarra tipua gure Martin)
ROTORUA
Arraultz ustelaren herrixa da hau. Aktibidade bolkaniko asko, ta geyser, lokatzezko potzu etab. ak daude Maroixendako sakratua dan leku honetan.
Asko ikasi genduan Maorixeri buruz.
(Zu izan zara ez?)
(Geyser txaparradia!)
(Lurra bizirik)
(Txime, Rotoruako bainu etxe ohian)
(Zapatak kentzia ahaztu jakun, ta arpegi horrekin beiratu zezkuen. Ongietorri Maorixa!
TAUPO
Skydiving eda erorketa libriaren munduko hiriburua. Ta gu han. Ta ze eingo?
Ba........... Saltoooooooooooooooooooo!
("Ondiokan estomagua txikitzen jata argazkixa ikustian" Hiart)
("Lelengo 2 segunduak akojonauta, baina gero hegan neuala kriston sobradia. Se sale!" Iker)
Ze pasada!!! Bisperan furgonetako atetik ensaiuak eitxen.....hori bai izan zala espektakulua.
(Hori da hori bizirik egotian poza!)
(Eguna ondo amaitzeko, merezitxako afarixa)
TONGARIRO - "MORDOR"
Mordor izan zan gure hurrengo destinua. Bolkanez betetako parke naturala.
(Frodo sumendiruntz)
(Samek bidia ez zekan oso argi)
(Ta Gollum, goixan eraztunan zain)
(lainuen gainetik egualdi ona beti)
(Sumendixa surfeatzen)
(Errezaua da askoz berunzkua, gorunzkua baino)
(8 orduko kaminatia ta gero oinguan be afari ederra)
WELLINGTON
Zelanda Berriko kapitala. Hiri txikitxo ta lasaixa.
Hemendik hartuko dogu Ferryxa hain famatua dan hegoaldeko irlara juteko.
(Eguna triste, baina gu pozik ia noiz ferryxa hartuko)
(Herriko plazan)
Honaino NZko Ipar irlako abenturia. Gero ta beherao, hotz gehixao nabari dou. Hemen udazkena da,guretako 2garren udazkena. Zuek aprobetxau gure partez udaberrixa, guk aurten ez baitogu udaberririk eukiko...
Eskerrik asko zuen erantzunengaitxik!
Muxu haundi bat dan danori!!
Lasterarte!
Iruzkinak
oier 2008-04-05 11:37 #1
Edarto zabizie eeeeeh!!!!!
Saltuana potentia izan bihar da. Niri be tokau jata salto txiki bat nere urtebetetzian, aber noiz jausten naizen...
Bay of Islands-ek edarra ematen dau, eta Rotorua barriz kuriosuaaa, yellowstonen tankera hartu detzat.
Segi hola disfrutatzen eta guri enbidixia ematen!
Besarkada bat,
oier.

leire toulouse 2008-04-05 11:45 #2
ei!
y yo pensando que ya iban a tocar las fotos con canguros, que pena, jeje.... A ver que tal os va por la otra isla (y por el frio, menos quejas, que despues del veranito de sudamerica, habra que sufrir un poco!).
por aqui, pues ya ha llegado (por fin) el sol, asi que hemos salido todos como caracoles, y venga, a meter horas en la dorada y alrededores, con el paisaje habitual de guitarras, timbales y colgaos (los de este año vienen muuuuuy zumbaos, estamos casi hasta asustaos, jeje!).
y eso, que se os ve muy bien, asi que seguid asi, va? que seguis dando envidia, perretes (sobretodo para los que no hemos tenido semana santa....). Cuidaos mucho, y esperamos el proximo capitulo! saludos cordiales pareja!

PD:Y tranquilos, que no toco ninguno de vuestros aviones, desconfiaos, jeje! (por ahora....)

ekhi 2008-04-05 13:57 #3
aupa pareja!!
hilabete frikixa auki dozue orduan!!! magnum egarrixakin, songokun plaia, songokun moduan hegan eitten(gorriz jantzitxa), hobbiton, mordor, furgoneta japonesa.... menudos Geeks!!
jejejeje!! benetan, se salen parajiak!!! plaia horrek ikusgarrixak, Gran furgo, Martiñek berak kiwi bat dirudi, baina ez kiwi de kiwi new zelandes, frutia bera ematen dau! horko zuhaitzekin a juego ez?? jejejeje!!!
oso ondo segi pareja! eta segi holako post-ak ipintzen, gustua ematen dau sartzia!!!
patxo bat bixondako! (edo bat bakoitzandako, jejejeje)
Mireia 2008-04-07 11:11 #4

Oleeeee txolintxo!!! Aupi Ikeer!!

Bueno, bueno, bueno... ez noia galdetzera ia ze moduz zabizien ze tontokeri haundixa izango zan zuen mezuak irakurri ostian! Q fuerte, dana, osea, eske dana! Zuen mezuak lanetik irakutzen ditxut; imaginau al dozue, q panorama! Batzutan negarguria sartzen jata; eta askotan emoziño moduko bat tripan eta zorakeri bat eitxeko gogua!! Porkulo rutina hau! Gora bizitza!!!

Baina bueno. Ondo nabil. Lanian guai, eta lanetik kanpo askoz hobeto. Aste Santuan Almerian egon gara, Cabo de Gatan, Bimba, Bengo, Xabierto (de patas) eta ni. Akordau ginan zuetaz, zuek be egonda zaozielako, Las negras, cala San Pedroko komuna jipixa, etab. Oso oso ondo ibili gara, bueltatzeko moduko lekua da hori. Zu, ez dakit hamen argazkirik bidali al doten asike zure emailara bidalikotzut, bale?

Patxo potolo potolo bat eta besarkada haundi bat.

Zaindu salaos

Baltza 2008-04-07 16:22 #5
Iepa!!!
Ondo doakizue dana eh!!!Zelako enbidia emoten dozuen, enbidia sanua eh!!, hori bai, behatzekin klast eginez zuek lanian ta ni han egoteko aukera izango baneuke...jejej! Hemendik, eskolako garai haiek...bakoitza bere aldetik. Bagabiltza afari, juega, bazkari...zeozer prestatzen, baino badakizu...ez da erraza.
Juergan jarraitukogu, hortaz, etzaitez arduratu!!Bueltan eztogu ohitura hori galdua izango, ta botakou kristona!
Portzierto, Axik daukan Orko kriaderua topau dozue??Bestela ia topetan dozuen, ta bota argakixak!!
Oso ondo segi, ta jarraitu hola, eguna alaitzen dozue ta!!!
Aiooooooo!!!

Uxue 2008-04-09 21:52 #6

Epa!

beti bezala gozada bat izan da zuen abenturak irakurtzia!! eta zer esanik ez argazki ikaragarri horiek ikustia!!!!

Hau dana irakurri eta ikusi ostien zer kontauko dotzuet ba aste Santuan Bearnera egindako txangoaz ba??? ene!!

egixa esan ia ahaztuta be badaukat ixa. Oin beste kontu batzuekin nabil, gaur iluntzien Frantziatik (lan kontuak badakizue ...) etorri berri larunbata daukat orain buruan ... Sagardotegira!!! aber zelan urtetan daben!!!

Oraintxe jaso dot baita Onintzaren San Migel txikitarako inbitazio ofiziala (nik zurrumurruak entzun orduko baina agendan apuntatuta neukan eguna!! eta ondo errezerbatuta!!). Oraindik inor gehiago ez da animatu baina oraindik badau denboria!! zuetaz be akordauko gara!!! eta bat bittan edan bierrien bakoitzak osua erando dogu zuen partez!!!!

patxo handi handi bat zuentzako!!!! paaaaaaaaaaa

Juanete 2008-04-26 15:59 #7
Bueno pareja, enbidia asko emoten diazue jajaja.
Oso ondo doala dena espero dut eta abentura gehiago pasa dezazutela espero dut ere. Seguraski hau hasieratxo bat izan da eta ondiokan kristonak pasau beharko dozue jajaja.
Baina ikaragarri pozten naiz hain bidai polita egin dezakezutela.
Iker ikusi al zendun The last concert videoa youtuben? Lasai zuretzat urrezko diska daukat gordeta jajaja.
Beno parkatu nire euskera, inglesez baina txartuago idazten dudala konturatzen hari naiz .... ahhgg
Muxu eta bezarkada bero bat.
Ahhhg me tengo que escapar de esta isla llamada españa!!!!! xD
Utzi iruzkina: