Zelanda Berria (Hego Irla)
Kaixo danori!
Hamen gaoz hego irlan, berua zer dan ahaztuta!! Motxilan behe behian gordeta gelditxu dia praka motzak, tirantedun nikixak ta txankletak. Elurra gertu gertutik ikusteko parada euki dogu pentsa! Oin beruan bila ihes eitxeko gogua dakau, baina lelengo Txime norbaiten eskuetan laga bihar dogu. Egixa esan oso ondo portau da ta ez desku inungo arazorik emon. Oin norbait konbenzidu bihar dou gure furgonetan 'convenience and reliability'-az. Gure inglesa asko hobetu da (gehienbat kiwi bat ahuan sartzen dogunian) baina ez dakigu speech konbinzente bat eitxeko gai izango garan...
Ta bitxartian irla basati honen abenturen berri idatziko detzuegu. Zatika hasi baino lehen orokorrian irla hau zoragarrixa dala esan nahi detzuegu, inungo dudarik gelditxu ez dadin.
Ferrixa hartuta Wellington atzian laga genduan, ta Pictonera heldu aurretik gure lelengo sorpresa! Fiordo zoragarri batetik gindoiazela... zer ikusi ta... dozenaerdi delfin ongietorrixa emoten!
Tximekin kostako lehen paisaje politxak ikusi ta gero, Abel Tasman eta Golden Coast era heldu ginan.
GOLDEN COAST
Plaia izugarrixak eta munduko ur gardenenak ditxuan iturburua ikusi genitxuan! (Iturburukuentzat peregrinazino lekua izan biharko ebana.)
(Zazpi metroko sakoneria dao, zeinek esango leuke?)
Hego Irlan hain famatuak diren Sandfly edo haretako eulixekin lelengo hartuemana euki genduan... (bueno hartu emana baino hartu hartua euki genduan edarto edan eben gure odol gozotik!)
(Haixia ebilen)
( www.dantzan.com )
ABEL TASMAN
Oso famosua dan Parke Natural hontan Kayak-a da aktibidade nagusixa ta hor juan ginan gu be uretara! (iparraldian ondiokan ez zeban oingo hotzik eitxen). Guk bi kayak eukiko genitxualakuan da, itxasuan bata bestiangandik metro batzuk urrunduko ginalakuan baina.... biko kayaka ipini zezkuen ta oinguan be pegauta pasau genduan eguna!
Gure pirauiakin foka arteraino llegau ginan! han zeren ama danak umetxuekin ta aitxak enkanbio juergan juanda ei eren.
(Irrifarre politxak zekaguzen, piraguari bueltia emon baino lehen..)
WEST COAST
Oso piktureskua zala agindu zezkuen, ta hor juan ginan SandFly en erreinutik mendebaldeko kostako bidetik paisaia basatiak ikusten.
Oin basatia definitu nahi dogu. Basatia ez da bortitza, landaretza bortizki edozein lekutan hazten den arren, ez da gordina bez, nahiz eta glaziarrek mendixari kendutako harritzarrak inoiz ikusi doguzen gordinenak izan. Total, ez dogu poesiarik idazterik nahi, baina paisaia poetikoa besterik ez gendun ikusi ta horrek ondorioak ekarri deskuz.
(Ze urrun dagon Kamerun)
(Urandako eindako zubixa)
(Edarra mihi luzia dakana honek!)
(Nola hobetu momentu hau...)
(Kafesne bero batekin!)
(Reflection moment!)
(Hondartzatik glaziarrak)
(Ruben eta Sonia: Dedicao pa vosotros majetes! Vuestro blog se sale chavales! Suerte en los States!!!! y un beso al Checa!)
(Swing bridge)
FIORDLAND
Azkenian heldu ginan Zelanda Berriko altxorrera! Ta ze altxor! 'There is no valley low enough' esaten daben abestixa kantatzen pasau genduzen egun guztiak! jejejej
Hemengo bailara, mendi ta fiorduak ez dia normalak! Onatik Urbixa eukiko dau, Bilbok Pagasarri, Arrasatek Udalaitz (ondiokan ez badetze zulatu), Durangokuek Anboto ta Eibartarrok Kalamua edo Urko (ez dou konflitorik sortu nahi), baina Kiwi hauek eukitzekotan Fiordland dake! Bueno euki euki lelengo Maorixak euazen hemen baina, oin Kiwi hauen etxiak Lady Di -n kuadruek apaintzen ditxue! Ze inglesak dian la letxe!
Guk Maori kulturara hurbiltzia nahi genduan baina ez da erreza Kia Ora ulertuko daben Kiwirik aurkitzia.
Bueno nun genden?
A bai! Fiordland en! Hamen mendixa ta itsasuak bat eitxen dabe modu drastiko baten. Ta maila guztietako mendi ibilaldixen paradisua da. Mendi buelta txiki baten be goi mailako paisajiak topau leikez!
ze gehixao...Iputargixan lengusuak bizi dia Zelanda berrixan, ta koba asko topau leikez bitxo hauekin beteta! Koba ilunian gora begiratu ta izarrak ikusten dozuzela dirudi!
("There is no mountain high enough!")
(Milford track expedition)
(" There is no river deep enough")
(ZORIONAK KEZKA DANTZA TALDEARI! 50. urteurrenian! Egun hontan asko akordau nintzan zuekin!)
('There is no valley low enough')
(KEA. Ez IKEA. Lorito alpino bakarra. Hau zuretzat Magu!)
('There is no mendigoizale nice enough')
(Urazkena)
(Uraberrixa)
(Milford Sound. Fiordo ikusgarrixa!)
(Nere ametsa! Bottlenose delfinak metro gutxi batzutara!!! Ezin kamariari beiratu!)
('There is no lovers enpalagosing enough')
CATTLINS
Fiordland agurtu ta Cattlins aldera jun ginan. Hau ekialdeko kostako hegoaldean dago, ta ezagun zeban kostaz aldatu genduala, gure lagun Sandfly-ak desagertu zian ta. Ta heurekin batera gure aska eitxeko gogua! Eskerrak!
"Ondiokan, aztarnak dakaguz eskuetan. maderfakers! (Iker)"
Hau, wildlifearen santutegixetako bat da. Wildlife? Flipas, eh Hiart?
Delfinez betetako hondartza baten esnatu, eta bazkaltzeko goguak jun jatzuzen, Sea lions-ak emondako sustuakin! Eskerrak Pinguinuekin afaldu genduan, ta hauek korrikalari eskasak dian! jejejej
Asuntua explikaukou:
Bagoiazen Sea Lion-s (Itsas Lehoiak) omen zeuazen hondartza batetaruntz, duna belartxu batetik, ta belarretan, aztarna arraruak topau genduzen. 600 kiloko 100 katxarro belarretan lotan egon balira moruan, ta guk ezinezkua zalakuan, ta kaminotxo eztu batetik aurreruntz ein genduan Sea Lionsak plaian topauko genduazelakuan. Fila indian gindoiazen, Hiart aurretik txatxaran ta Iker atzetik 'entzuten'. Halako baten...tzan tzan tzan tzaaaaannnn!!!!.... Ikerrek kriston monstrua ikusi zeban, Hiarten onduan (Hiart ondioka enterau barik euan) ta, kriston orrua bota zeban: Ai ama! Orduan ikusi eban Hiartek, belarretan, beregandik 10 zentimetrotara zeuan 300 kiloko lehoitzarra. Ai ama, ai ama, ai ama. Orduan konturatu ginan dunartetik bedar altu artian edonun lehoiak agertu zeikiazela! Hori zan txarrena, plaiara heltzeko 200 metro falta zirala. Ze bildur.
National geographic-eko atal baten geuazela sinistu genduan, ta orduan ulertu genduan "Wildlife" hitzaren esanahixa!
(Behin sustua pasau ta familixan integrauta majuak dirudixe monstruuok.)
(Jolasten ala burrukan?)
Gero Albatross hegazti erraldoien momentua heldu zan. Haixia bihar
dabela hegan eitxeko, ta egun hortan sekulako haixia jaso eban. Han
ikusi genduazen Royal Northen Albatrossak! Ze bitxotzar. Hau
bokadilluan apurrak jatera etorriko bajakun, Pak'n Save-en aste
guztira eindako erosketan emango zetzaguzen.
(Albatrosan argazki onena!)
(Noizko Eroskin JoseRamon Soroiz saltsa guztietan?)
MOERAKI BOULDERS
Iparralderuntz ein genduan, Moerakiko Boulder edo harri biribil bitxixak tapau genduazen arte. Badirudi lur azpitik, borobil borobilak urtzetzen diala. (Geologoren batek explikazinua emotenbezku... aurrera!). Guk Pokeball bezela izendatu genitxun.
(Gorka eta Enekondako galdera: Ze pokemon da hau?)
("Hau pokemon de aire izango da ezta?")
KAIKOURA
Baleen erreinua! Itsasuan ura ta gatza baino zeoze gehixao dagola ikasi genduan lekua. Ze flipe.
Itsasuan barrena, metro gutxitara, plaka kontinentala bukatzen da, ta 1000ko sakoneran plaka ozeanikoa hasten da. Honez gain bi itsas korrontek bat eitxen dabe, ta horrek janari mordua ekartzen dau. Horregaitxik, orkek, delfinek, fokek, baliek, txorixek, danek maitxe dabe leku hau, ta guk bebai.
(Foka moment!)
(Siesta moment!)
(Delfin bakartia)
(Delfin hauen beste 300 lagunak enkuadretik kanpo gelditxu jakuzen!)
(Kaikourako herriko barraren aurrian...)
(Hamen esnatu ginanekua... gosaldukou?)
CHRISTCHURCH
Kristorenelizak! Hau da itzulpen zuzena. Elizak badare, baina kristonak.... bueno, Kristonak bere zentzu estriktuan izango da...
Egixa esateko topau dogun herririk politxenetakua da. Izan be Zelanda Berriko herrixak ez dia oso oso politxak... ez gure herri kontzepturako behintzat. Baina ulertu dogu zegaitxik. Barrixak dia, ta ez dake alde zaharrik, gainera etxe indibidualetan bizi dianez etxe guztiak aldenduta dagoz zentrotik, ta zentruak berak zentro komertzial itxuria hartzen dau. Tipo Centro Comercial Abierto. ("Gure Inaki" pozik legoke Zelanda Barrixan.)
(Domeka arratsaldian topau genduzen, dantza talde majua! Morris dantzariak Zelanda Barrixan.)
FROZEN FASHION & MORE
Oinguan atal espeziala zabaldu biharrian gaoz, ezin dogu gure bloga amaitutzat emon gaurkuan Zelanda Berriko modian parte emon barik! Frozen fashion!
Kontuan euki hamen 2008ko neguko modia ikusten gaozela, datorren neguan fashion juteko... jarraitxu hurrengo gomendixuak: izan Fashion!
Aurtengo konplemento inportantienen artian Frenadola topauko dou. Bai short zein txankletekin konbinatzeko oso aproposa.
Gainetik 8 niki, amamak eindako jersi luziegixa, edo plumiferua jantzi zeinke. Baina hori bai, azpirako........... TXORT-A!
Shorta da prenda zentrala aurtengo neguan, maila edo leotardo finekin erabiltzeko. Baina txupiena "only short" modelua da. (bi sobre frenadol gomendatzen dia modelo hontarako) Bestalde,
negu hontan Ikerren lankidiek kiebra egingo dute. Ortosik moda inposatu baita negu hontarako. Guk orto-sick moda deitzen detzagu, sick edo gaixo puntua emoten ei detza estiluari.
(Lotsatixa bazara, hawaianak erabili zeinkez hankazpixak tapatzeko.)
Beraz badakizue ez gorde armaixuan udako TXORT-ak! neguan biharko ditxuzue ta!
(Zenbat hobeto txankleta barik! Askoz be fashionao!
Gutxienez bufanda ta txankletak a juego daroiaz, ia zeinek esan dezakeen hori!)
Hitz egin dezagun orain gure furgonetaz...furgoneta saltzen saiatuko gara... ta saltzen dogunian bloga eguneratuko dogu. Hau da jarriko dogun anunziua:
(Zelanda Berriko mobil zenbaki ta guzti! (Oraindik ez zekigun INORK ez zigula deituko!))
Hemen gaoz berriro, lau egun beranduao!
Oin idatzi dezakegu Tximen istorioaren bukaera:
3800 izan zan lelengo prezixua, 2800ian erositxako furgonetia, eroslerik ez zeuan momentu baten saltzeko!
(Nola egin jendiak Txime onena dala ikusteko?)
Salmenta honetan Zelanda Berriko talde interesgarri bat ezagutu dogu, kotxeen salerosketako mafiak!. Alde batetik ruso batek furgonetia salduko ez genduala sinistu araztia nahi zezkun, ta berak 1200 dolar emongo zezkuzela. Guk ni por el forro! baina morala ondo jeitxita geratu ginan. Izan be bazeuazen 1500 dolar inguruan furgona batzuk salgai. Horrez gain mekanikuen mafia be badago, ta norbaitek kotxia "Mechanical check" famatua eitxera eramaten dabenian 400 dolar no te quita ni San Pedro. Hemen frenuak etab. segiduan gastatzen omen dira. Es mas, guk Auckland-en erosi genduanian, beste aberixa batzun artian holgurarenbat edo topau omen zetzan ta ezin zezkunez furgua momentuan konpondu ba aurrerao konponduko genduala pentsatu genduan ta total azkenian ez genduala konpondu. Oso ondo, ba gaur gure erosle kanadiarrak Check-a egitera eraman dabenian, ni holgura, ni leches! En fin. Hori bai beste 400 dolar, argixak, frenuak eta aurreko erroberak zabalegixak ziralako!!!!......that's ridiculous (2garren eskuko erroberak erosi dogun desguazekuak esan daben bezela!!!)
En fin. Negoziazinuak eta gero, Txime 2500tan saltzia lortu dogu ta gaur bertan poz-pozik afari goso batekin ospatu dogu.
Egixa esan atzo akojonauta egon ginan,izan be lau egunetan erosle bakar bat agertu jaku! ta atzo balitz edozeini 2000 tan salduko genioke!
Gaur gure lagun kanadiensiari edarra english speech a bota dioguna!! ez diogu aldegiten utzi!! Ta eskerrak! Pena piskat eman digu Tximeri agur esatiak baina negoziua ondo urten jakunez piskat bakarrik! jejejjje
(Saltzailiak erosliak baino irrifarra haundixaua dakala esan leike?)
Berriz motxilak hartu ta prest gaoz Australiara juateko! Hegaldixa bi egun aurreratu dogu, beraz etzi eguardixan goiaz kanguruen bila!
Honenbestez patxo haundi bat danori!
(ufff edarra txapia ez? eskerrikasko honaino heldu zarienori!)
Iruzkinak
oier 2008-04-28 15:03 #1
Buaa, mundiala oraingo kronika hau be bai!! Baina, jope, zatika-zatika emon, ez dana batera, zelako enpatxua!!!
Paisajiak pasada bat! Eta testuak gero eta hobiak dira, neuk pe bildurra pasau dot itsas leoi horrekin...
Morris dantzarixena ere oso ona! Gu laster goiaz morris-landiara (York-era).
Aber Australiako kontuak por etapas kontatzen dituzuen!!
oier.

Ekhi 2008-04-28 15:59 #2
ekhi 2008-04-28 19:16 #3
joe... lehengo komentarixua ez da agertzen.... que raro....
resumiendo:
kriston enbidixia ematen dozuela!!!!!!!
despedida ona eiñgo zetzazuen tximeri ezta'?
patxo bat bixondako!!!! mua mua!!!
2008-04-28 22:30 #4

zelan ez gara ba zuen kontakizunaren bukaerara helduko ba??

eta eskerrikasko dinozue ondio??

Eskerrikasko zuei, zuen testuen eta argazkien bitartez guri ere ametsetan bada ere bidaiatzeko aukera ematen baitiguzue!!

Patxo bana,

paaaaaaaaaaaaaa paaaaaaaaaaaaaaaaaaa

Ainhoa 2008-04-29 11:26 #5

Jolinaaaaas, zelako inbidia ematen dozueeeeeen!!!! Ze leku politxak ikusten ari zareten. Eta oraindik ikusiko dituzuenak. Momentu honetan munduko pertsona listuenak zaretela iruditzen zait. Miresten zaituztet!!!!

Jarraitu disfrutatzen orain arte bezala. Eta jarraitu idazten eta argazkiak jartzen, e???? :-)

Paaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!

magu 2008-05-06 12:42 #6

Aupa pareja!

JOe elegantia IKEA lorito alpinoa, PIWINdako pareja edarra egingo zeban.

Zetako afeitau dozu bizarra,askoz sexiaua da bizarra txurruekin... Vietnamen txurruak , jajajaja

Hemen dana berdin dao, asike ez kezkatu honetaz zeuek disfrutau ta bidali argazkixak.

Miren Mar 2008-05-13 15:41 #7

Kaixo bikote, eskerrik asko!!!!!

Gaur bertan heldu jata postala, kriston ilusiñua in dezta, lehenak zarie ni zoriontzen...3 egun aurreratu zarie!!! jejeje.

Lan pila batekin nabil, badirudi EGAZ hegan dihoala!, zuen blog-a eta jende pila bat abandonauta ditzut, baña oin bertan ikusi eta flipau in dot. Baña ze paisaje eta ze 'peazo de fotografos' zaozien inda!!! Jarrai horrela, guri bista alegratzen eta zuen komerixak kontatzen!

Ala ba majos, laga listoia altu allá donde vayais!!! Pa

urriola 2008-11-24 09:48 #8
q pasa pareja!! ze mouz?
lehenengo aldia ikusten dotela zeuen bloga eta wapu dau, asko kurrau dozue, ez neban gitxiago espero, jejej.....
badakizue ez naizela oso expresibua ta nahiago dotela zeuek kontatzea pertsonalki, horregatik espero dot laiter ikustia ta lasai kontazia abentura guztiak.
besarkada andi bat ta ikusi arte
agur

urriola 2008-11-27 22:02 #9

q pasa pareja!!

aqui estamos leiendo vuestro blog y estoi haciendo d traductor d euskera para una amiga d germany, quien me dice q tiene un viaje similar y le gustan mucho vuestras fotos.... ya sabeis y q no soi muy escritor y expersivo por eso voi a dejarla q escribe lo q quiera.

bye

hola,
no les conozco, pero los deseo todo lo mejor del mundo por su viaje!
que les vaya muy muy bien!!!
un abrazo fuerte!
Mara

ya veis q os internacionalizo el blog para q tenga un poco mas de level...

1abrazo

iker

harkaitz 2008-12-09 12:28 #10

Aupa pareja

Zeuen bidaia ikusten aritu naiz baina beti bezala arrituta gelditzen naiz zelako ondo zauzie ta ze toki ta inguru ezagutu dituzuen ikustean.Ondo jarraitu ta bezarkada bat,ikusi arte

Utzi iruzkina: