Vietnam
Xin Txao lagunok!
Zelan doiaz oporrak? Ezagun dau bai danok ofizinatik urten dozuela! Edarto ba! holan etortzen zarienian danok eukiko dozuez zuen oporrak kontatzeko!!! desiatzen gaoz entzuteko!!!
Guk bitxartian hegoalderuntz jarraitxu dou, ta Vietnam iparrian sartu ginan, Txina hegoko arrozalak eta nekazal herritxuak atzian lagata.
Red river errekak eindako bailaretatik eruan gintxuan autobusak kolorez jantzitako Sapa ko herritxoraino.
SAPA
(Black Mhum edo Mama baltzak)
Hamen turista ugari egon arren jendiak bere tradizinuari eutsiz turistak konbenzitzen ditxu beraien jendiaren artisautza erosteko, beti irrifarre zabaaal batekin aurpegixan!
(Atzaparrak urdin zekezen hainbeste josi ta tintau! Beraien gauzarenbati bi segundu baino gehixao beiratuz gero... kalian gora ta behera jarraitzen zetzun)
(Modelu hau asko gustau jakun. Gainera motorrian zoiazela kapia haixiakin atzera juaten jakuen.... efeto politxa)
Hiru egun ein genduazen, ta lelengo bidar Asian motor bat hartu genduan. Edarto ibili ginan, kolore baltzez ta gorriz janzten zian andren artian, ta kapadun gizon motoristekin. Ta umiak? horrek pe etxian laguntzen! ze ba?
(Ta gu bildurtu ein ginan bufaluakin!!)
(Ume txikixekin tontokerixarik ez dao hemen.)
(Merkatu plaza)
(Esaten zetzuegun arroza ez datorrela paketietan! Hemen 10 klase diferente daoz postu bakoitzian)
(Hau jan da gero, pipar koloria aurpegira juaten jatzu)
(Herritxuetara jarraitu genien.)
Ta handik Halong Bay-ra!
HALONG BAY
Munduko 7 Maravilletako bat duela gutxi izendatutakoa, ta egixa esan politxa da oso.
(Supermerkau flotantiak.)
Tour-eri fobia zetzegula ta gure kontura ein nahi izan genduan dana, gure eran.. baina abuztuan, Vietnamen ez dago multzo turismoari ihes egindo dionik! (ez behintzat toki turistikoenetan!). Ta edarto pasau genduan!!
Itsasontzixan, piraguan, ta irletan ibili ginan:
(Hortxe bizi dia horrek.)
(Beste batzuk hirixa nahixao dabe. Hiri flotantia.)
(Mendi puntan be ibili ginan esploradore)
Hain famatua dan Halong Bay asko gustau jakun, nahiz ta hemen igarri zetzagun Vietnamiten ekolgiaren arloan lan haundixa dakela aurretik, izan be ura nahiko zikina dago hemen (pena bat)
Ta handik Ho Chi Min edo Saigon ohira jun ginan
HCMC - SAIGON
(Saigon motorren artetik ikustia besterik ez dao)
Batzuk ezagutzen dozue Hiart en Vietnameko laguna, An!!! Ta zer dao hoberik herrialdia bertako batek erakustia baino? Gainera erarenbaten aurten ikusten doten lelengo ezaguna da!
An ek bere lagun Dung aurkeztu zezkun ta bixak edarto gidatu gintuzten HoChiMin etik!
(Salut! Voila nos amis! Â'n et D~ung ils nous ont acuelli super bien au Saigon, et nous ont montre les secrets du Saigon. On a beaucoup apris profite des tunnels avec vous! MERCI!!! )
(An, on te remerci pour nous acuellir et nous conduire dans la folie des motos au Saigon! T est le meilleur!! Bonne chance et ne soit pas trop mechant avec tes eleves!!jijijij)
Gidatu gidatu! izan be gida izatiaz gain gure gidarixak be izan zian!
Oso ondo ibili ginan bertako bazkarixak jaten ta historixia lelengo eskutik ezagutzen!
(Dragoiaren fruta. De que on a goute des fruits avec toi, on l achete tout le temps..... trop bon!!)
Amerikarrei gerria irabazi zetzen bakarrak dia! zelan? tuneletan bizizaten! ai ama! ta beste behin Asian gigantiak sentidu ginan! jajajaj
(Tunel hauek turistentzat haundituta zeuden, bere garaian Amerikarrak sar ez zitezen estu estuak ziran!)
(Les chef du Viet Cong)
Saigonen museo eta monumentu interesgarriak asko gustau jakuzen baina denbora pasa politxena, minuturo harritzen zaitxuna, motorrei begiratzia izan zan. Beti zeuan sorpresarenbat ta kamaria ezin gorde pasau genduan arratsalde guztia. Txarrixak, bentiladorak, miloika platano dorre gigantietan pilatuta..., bost pertsona motorrian...
(Eskerrak kamaria digitala dan! Bestela ze ruina!)
(Ta nundik gurutzatu? ta zer da zebra bide bat? Sekretua poliki poliki higidura zuzen eta uniformez pasatzia. Azeleratu edo dezeleratu gabe! Motorrek azkenian bere lekua topatzen dabe.)
(Vietnamita mudantzak, nik daramat dana zuk eraman galtzak!)
(Ta zuek? zer beiratzen dozue?)
(Asian postura hontan itxoiten dute. Guk nahixao tente..)
(Sekula probau barik genden, aitxari ta amari entzunda bai baina.. ta zu, gosua dau hau meriendarako! jijijiji)
MEKONG DELTA
Ta handik... munduko ibai luzienera! Mekong ibaira!
A ze ibai puska! zelako delta! Bertan lurra emankorra dala edarto frogatu genduan zaporez beteriko fruta gosuekin! uuummmm!!
Ta kolorez betetako merkatuetan edarto disfrutau genduan!
(Merkatu plazan euzkixak gogor jotzen dau, ta gorro azpixan eskutatzen dia ixa oso osorik, lurrian makurtuta)
(Hegoaldian irrifarre haundixaua ta azala ilunaua. Hona hemen gure laguntxo bat.)
(Paluari begira jakitzen da urrindik honek barkuan zer ekarri daben saltzeko.)
(Tratua ein da gero, generua errez pasatzen zetzen batak bestiari!)
(Guk pe erosi genduan txurro moruko pastela Mekong ibaixan! Ze ondo!)
(Hemen elkar ez joteko beixak ipintzetzes barkuari! )
(Sedimentu pilo bat ekartzen ditxu munduko ibai luzienak! ta holako barko mordua juaten dia harez beteta Saigoneraino eraikuntzarako. Hemengo gidak esaten zezkun moruan... Saigon bigger and bigger baina Mekong inguruko lur emankorrak smaller and smaller...)
(Mekong haundiko kanaltxuetan barrena herritxo politxak ikusi genduzen)
(Viet Cong guerrillero moment! Konprobau genduan gorro hau dala bero ta euzkixan kontrako antidoto onena!! )
(Noddles ak zelan eitxen zian be ikasi genduan.... arrozakin klaro!)
(Nora eruan bihar da ba hau?)
Ta Mekong aldian dagozen herritxuekin asko disfrutau genduan, ta baitxa flora ta fauniakin bebai....
(Hau ez da gabian jan genduana bainan lehengusua probau genduan...nahiko sikua zan honen lehengusua)
(Holakuekin bete bete einda zeuazen ur geldo guztiak)
Ikusgarrixa errekiak egunerokuan dakan inportantzia. Itsasontzixan ordu mordua ein genduazen Vietnametik Kamboiara gurutzatu nahixan Mekong haunditik ta eguneko ordu guztietan ikusi genduan jendia ta errekian arteko hartuemona. Goizian ur bila batzuk, eguardixan erropak garbitzen, umiak jolasten, arrantzan, dutxatzen, jatekua preparatzen, ganaua bainatzen...
(Etxe onduan pizinia, labanderixia, jardina, ortua, arrain freskua... ze gehixao nahi dau batek? froga euren irrifarria!)
Erreka hertzetan zeren arrozalak, ta errekan bertan arrain kriaderuak ta lehen aipatutako merkatuak. Urak bizia erregalatzen dau, ta gu atrebidu be ez gara eitxen pentsatzera Eibarren hori posible danik. Aitxitxa ta amamak bainatzen zian ezta?
Ta guk noiz hartukou bainua Ego errekan? Ze edarra erreka bizixa!
Vietnamiten inguruan danetik entzunda zekagun.. Askok hotzak ta estafadoriak zirala esaten zeben... Guk gure begixekin ikusi edo bizi nahi genduan Vietnam.
Egixa esan Txinatik sartu bezain laister listillo asko topau genduzen, hostel batera biharrian beste batera eruaten zaitxuenak, kanbixuak "deskuiduan" geizki emoten ditxustenak, taximetro erodun taxistak ta beraz lelengo inprezinua eskasa izan zan (gehixenbat iparraldian). Lelengo aldiz bidaitzia nekagarri suertatzen zitzaigun, gainditu bihar genduzen milaka tranpillagaitxik. Baina denboran aurrera juan ahala ez dakigu ohitxu ein ginalako ero jende askok dinuan moruan hegoaldia ezberdina dalako, komodo sentidu ginan Vietnamen. (Gida lokalek asko lagundu zeben!)
Herrialde hontan be, izan genduan gerriari buruz reflexionatzeko paradia. Amerikarreri irabazi detzen herrialdiak, beraien gorroto krudelena jasan zuten. Gaur egun aurrera beiratu behar dutela diote, barkatzen bai, baina ahaztu barik.
Bestalde frantsesen presentziak be laga ditxu aztarnak, ta kolonizazio ta gerrek gehien bat aztarna txarrak laga arren, Vietnamitek jakin izan dabe onenekin gelditzen...ta guretako bikainak!!! Ogi gosua gosaltzeko aukera euki genduan ta kafe zoragarrixa!!! uuuuummmmm! Zenbat botatzen genduan faltan Baguette-a.
Ta Vietnam atzian laga ta Kambodiaruntz jo dogu.
(Mekong etik gora.... korrientian kontrara... agur Vietnam...)
Lasterarte!
Iruzkinak
leire toulouse 2008-08-20 13:48 #1
y nosotros preocupados por si os habían pillado las inundaciones (o la tormenta tropical, o lo que fuera, vamos)... con el animo que llevais, os tocan inundaciones y nos mandais unas fotos haciendo rafting todo contentos... La verdad es que por asia también dais bastante envidia, a ver si seguís así por camboya; al menos, mas entretenidos que por aqui ya estareis, que esto de no tener vacaciones (y tener que escribir la memoria) es fantastico, vamos, no quepo en mí de gozo... pero bueno, así sabeis que hay alguien que sigue mirando cada poco vuestro blog, no hay mal que por bien no venga!! bueno, pues nada, que sigais igual de bien, saludos cordiales desde la fgance!
PD: la foto con la serpiente, estupenda; se nota que hiart no tiene naaaaada de tensión, jijiji

Uxue 2008-08-25 21:43 #2

Epa bikote!!

Vietnanetik be kontu politxak e!!!

Niri bukatu xataz ba ia oporrak. 4 aste euki dotez. Lehenego bixak Elorrixon igaro dotez, batien hona gero hara ...

Azken aste bixetan barriz Grezia inguruen ibili naiz. Atenasen bisitaldi laburra egin eta ondoren Creta , Santorini eta Naxos bisitatu doguz.

Bukatu da baina nire bidai laburra. Gaur ia lanean hasi naiz!!! baina oraindik uda ez da bukatu eta Elorrixoko jaixak be laster datoz beraz oraindik uda giroan jarraituko dogu nahiz eta lanera jaon beharra eduki!!!

ondo segi eta muxu handi bat,

paaaaaaaaaaaaaaaaaaa

uxue

Henry 2008-09-03 19:30 #3

Kaixo:<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>Behiñ
Pekiñeko Olinpiadak amaitxuta, jo, zelako politxak, zelako gozuak oin be
Vietnameko hainbat paraje…zera, bueno, Hiartek hori suge iguingarrixori hartu eta
saman bueltan ipiñi dabaneko hori kenduta... Zer ba, kollarra dalakuan?
Asilbestradia bai, lehen be bagenkiun apur bat basokua zarana, baiña hori
pestiori kolkuan ipintzia ez ete da zeuretako be larregitxo? Eta gero, laguna
dozu enbidixia emoten detsala esaten detsun hori :-)?<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>Neri
Halong Bay horrek Indochina pelikulia ekarri desta akordura, uretatik urtetzen
daben horren menditxuon paisajiak-eta. Egixa esan, ez dakitx oin zerena zan
pelikulia, zer pasatzen zan; lentia zala bai, baiña ikusteko edaaaaaaaarra,
haxe musikia-eta, mmm…<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>Eta
Saigon-en giiakiñ, jo, munduaren bestekaldera juanda be, Txirixo kaleko
lehengusu solterua topauko zendueke zuek!!!<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>Hala,
ondo-ondo ibili aurrera be, eta eskribidu, eta erretratuak eiñ, eta… Aguuur.
Henry.<o:p></o:p>

Utzi iruzkina: