Txina

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2008-07-09 14:09
6

NI HAO!

Ongietorri Txinara! Tokyotik Pekin-era ein gendun hegan! Ta segiduan igarri zetzaun ez gendela Japonen. Baina beste herrialde erraldoi bat zekagun aurrian! Txina!

Ta ze ari zan pasatzen Txinan? Ba Joku Olimpikuak datozela!

(One Wolrd, One Dream! Gure slogan berrixa...)

Ta zelan jakin genduan erraldoia zala? zelan nabaritu inun baino jende gehixao daola, heldu ta segiduan? Ba aeroportuan tamainan!!!!!!!!!! Bidaia hontan horrek pe asko ikusi douz,baina bapez hau bestekorik.

Gure hostelera heldu ta auzuan buelta bat ein genduan, ta Hutong berriztuz beteriko auzo baten gendela konturatu ginan. Edarto! Pekin hain haundixa izanda suertia euki genduan leku onian jausten!

(Gure Hostelian garagarduak 30 zentimo, ta ondoko taberna fashionian 3 Euro!)

Ta suertia baino gehixao euki genduan gure bidaian zihar topau genduzen lehen euskaldunak topatzen! Jesus eta Izarrak lelengo egunetik ein zezkuen ongietorrixa Pekinera. Ta hurrengo egunetan ongietorrixa baino gehixao! etxian moruan sentiduarazi gintxusten etxetik urrun hainbeste denbora egotiak pisua hartzen daben momentu hontan.

(Ez dizuegu beraien argazkirik erakutsiko bestela kalian geldituko dozuez beraien sukaldetik piskat probatzeko eskatzeko! uummmmm!!!)

ESKERRIKASKO

Pekinen gauza pilo bat dago ikusteko, baina leku guztietan bezela ikusteko baino bizitzeko!!! Dana eitxen jakun berrixa, ta ederra ta haundixa! ta bigarren egunian haundixa ta ederra bixak topau genduzen Tianamen plazan eta Debekatutako hirixan.

(Autobusa hartu ta Santiamen baten heldu ginan Tianamenera)

(Maon argzakixak ondiokan errespetua sortzen dau hemenguen artian)

(Hiri debekatuan, sarrera barik sartzea da, debekatua dagon gauza bakarra)

(Suangandik babesteko animaliak teilatu guztietan)

Aurten Joku olinpikuak dirala ta inmigrazino haundixa ei dago hirira, lana danentzat baitago! eta guk Txinuak lanian ikusteko aukera euki gendun, izan be jokuetarako lanak amaitzen zeren.

(Inguruko herrixetako andra guztiek, loraz betetzen diardute Pekin. Ojo, kontroladore ta guzti rebista pasatzen!)

(A piko y pala)

(Milaka Shaolin (Kung Fu-lariak) ikusi genduazen estadiora sartzen, inaugurazinoko espektakulua preparatzera ero...)

(Personaje Olimpikua, Ule ta tatuaje olimpikuekin)

Ikusten dozuen moruan gogor dabiz lanian Pekinen! baina ez da harritzekua hauek txinuak moruan ikustia lanian, jijij ikusi besterik ez dao beraien arbasuek ein zeben lana harresian!

(Pena bat izan zan behelainua, nahiz ta horrek mistikotasun gehiao emoten zetzan paisajiaria)

(3 ordu gora ta behera, izan be harresixa mendipuntetatik pasatzen da)

(Ointxe beheruntz. Nundik atarako zeben hainbeste harri!)

(Torre bakoitzian bi zaindari bizi ziran bere gairaixan, ta oin edari ta kamiseta zailtzailiek hartu detze relebua)

Pekineko templo eta kalietan oso gende alaia topau genduan tenplo inguru zein merkatu zein kalian, ta kantua ta dantzia zein kirola eitxen topau genduzen toki askotan!

(Sisi emperatrizen palazixua)

(Musikia ta kantuak, kalian eitxen ditxue bertakuek)

(Hiart bertakuekin jolasten)

(Pekineko errelikia zaharren merkatuan danetik topau zeinke)

(Zeruko templuan, "Zeruaren semeak" jainkoarekin egiten zuen berba)

(Arte kontenporaneo piskat be ikusi genduan)

(Welcome to Beijing...lalalalalala.... entzun dozue olinpiadetako abesti ofiziala?)

(Abenidatzarrak komunismuan ezaugarri)

(Hizkuntza internazionala, dibujua!)

(Zaharra, berrixa turista ta txinua danak nahasten dia hiri gigante hontan)

Txina aldaketa ematen hari dala gauza oso jakina da, baina ez gendun espero gure begiez astebetian hori ikusteko gai izango ginanik. Ikusten dira guretzat duela 100 urte ematen ziren situazinuak, eta gaur egunean teknologia tarteko, ematen diren momentuak. Adibide bat jartzearren; gaur egun europan oso In edo oso fashiona da lanera bizikletaz juatia, kutxatzen ez duelako, holan kotxia etxian lagatzen dozulako. Txinan jendia bizikletan dabil eta oso cool izan daiteke internet kafeak edonun dauden Pekin baten, baina aldi berean konturatu behar gara jendea bizikletan doiala kotxerik ez duelako! Txinan onena kotxe izugarri haundi bat eukitzia da!

Ta zelako nibela hartuko daben gure blogak! Famosua topau genduan Pekinen!!!

Ezagutzen dozue Judas? Guk telebistatik gutxi baina benetan tipo jatorra! Edarto pasau gendun berakin ta Vivianekin!

(Eskerrikasko eindako harreragaitxik! Segi lanian! Thank you! Xie xie!)

HONG KONG

Txinako hiriburutik Txinako beste hiri haundi batera ein genduan hegan. Inglesen eskuetan 100 urte egon zan lurraldera. Hong Kong zaharrera.

(Hong Kong-eko barko tipikua)

Hong Kong bi zatitan banatuta dago. Irlaren aldia ta zati kontinentala. Ta bixak oso ezberdinak dia. Irla oso moderno, western, garesti eta aberatsa da! aldiz alde kontinentalian kultura txinua errazao ikus daiteke.

Hona hemen kontrastia erakutsi nahi duten irudi batzuk!

(Irlako aldeko edifiziuen argixekin gauero espektakulu bat eitxen dabe.)

(Gure hostelan parian zeuan beste hotel bitxi hau!)

(Ingles kutxua ez?)

(Victoria Peak etik sekulako bistak!)

(Legarreko trenbide ondoko etxiak! Portzierto zelan juango ete dia horko obrak?)

(Lady's market. Danetik topau leike hemen baina ganorazkua... ezebe!)

(Hemen ia kamisetek integrauta dakarte palestinua!)

(Ta gu mobil barik munduan zihar!!)

(Irlako aldian Dior eta horren dendetara taxi hauetan etortzen dia aberatsak!)

(Baina hemen be dana ez da perfektua! Manifestazino hontan etorkinen lan egoera txarra salatzen zuten )

(Baina karteletan zer ipintzen daben..... ni idea!)

(Ikerren lankidiakin afaldu genduan behin. Hi Dennis! Thank you for your help!)

(Ta Bruce Lee kin burrukan ein bebai!)

(Ta bisauak eskatzen genitxun bitxartian... plaiara!)

(Iluntzia Victoria Harbour-en)

(Gogoratu logotipo hau. Japoniar jatetxe kate bat da... ta SE SALE!!!!)

(Wimbledon finala ikustera urten ginan giri zonara, Williams aizpen espektakulua ikustera.)

Hong Kong hiri interesantia iruditu jakun. Hiri honen ekonomia kontsumotik bizi dala oso argi ikusten da. Dana dago kontsumora bideratuta, ta zaila izan zan arren eutsi genion dana erostian tentazinuari! Gainera iva-rik ez dagonez, prezio erdixan topau leike nahi dan dana!
En fin hirixak interesgarrixak izan dian arren... natura egarrixakin urten ginan Hong Kong dik!

GUILIN

Txinako hegoaldian, Li ibaian inguruan kokatuta dagoz Guilin eta Yangshuo. Paisaia karstiko izugarri berezixak daoz bertan. Gogo haundixa zekagun hirixetatik ihes eitxeko, ta leku aproposera llegau ginan.

(Hiri hontara autobusian heldu ginan, 8 ordu ta gero begixak zabaldu ta paisaia zoragarri honek logura guztiak kendu zezkuzen!)

(Iker inguruneakin mimetizau zan. Ulia karstikotu jakon.)

Herri hauetan politxena bizikletia hartuta ikusten da. Benetan eguneroko nekazarien bizitza ikusteko aukera paregabia euki genduan. Turistarik bariko herri benetan autentikuak!

(Mountain Bike? zer da hori?)

Asian bada sinismen bat leku paradisiako batena. Shangri-La deitzen detzena. Guk gure Shangri-La hemen topau genduan. Bizikletiakin aurrera ein genduan bide txikixenak jarraitzen, ta jendiak seinalatzen zezkuzen bidiak hartzen geroz ta leku politxauekin topo ein genduan!

(Gure Shangri-La)

(Herritxo hauetan, halakuak daoz urandako)

(Hemengo garraio modernuena)

(Bidetxuetatik galduta)

(Nekazari txinatarra)

(Arroza ez da paketietan irtetzen!! Eguzkitan sikatu, ta iluntzian eskobau eitxen dabe, berriro biltzeko)

(Bufaluak bero haundixa zekan lan ein da gero)

(Ta guk bebai)

(Bambu baten, errekan behera eruan gintxusten etxeruntz bueltan Bombuleruek!)

Bizikleta bueltia ein ostian herriko giruan sartu ginan.Ta indarrak berreskuratzeko ta poltsikua zaintzeko onena herrikuak juaten dian restaurantera jutia da. Kaleko banketetan jarri ta no spicy esan ta dana barrura!

(Txistua zenbatetan dakazu?)

(Night Marketian minibanketetan kalian jarri ta merke merke afaldu!)

Hemengo atrakzino nagusixa Li ibaian "kruzerua" eitxia da, ta guk bertako familia batekin ein genduan buelktia.

(Ze paisaia ederrak)

(Eguraldixa be ederra tokau jakun)

(Zeren bila ibiliko da?)

(Estampa politxa eh? Hau 20 yuanetako billetietan agertzen da)

(Iluntzerarte ibili ginan)

Hemengo arrantzaliak oso alperrak dira, ta  lanik ez eitxiarren, kormoranak domestikau ditxue euren partez lan eitxeko!

(Asike hemen ez da  inor jubilatzen. Badabe 65 urteko kormoranak)

Zelan eitxen zeben jakitzeko kuriosidadiakin, arrantzale talde batekin jun ginan iluntzian. Barkuek argi haundi bi dakez aurrian, arrainak erakartzeko. Orduan kormoranak soltatzen ditxue uretan arrain hoiek harrapau ditzazten. Baina trampia dake. Kormoranek soka bat dake lepuan arrainak irentsi ez ditzaten. Behin lepua potolo ikusten detzenian, kormoranak barkura igo ta arrainak kentzen detzez! Kormoran kotxauak! Esan biharra dao, arrantzaliek gau osua emoten dabela hontan asike alper alperrak ez dia!

(Kormoran moment)

Ta Yangshuo herri polit honetan dana ikusi genduala uste genduanian, herriko 600 "aktore"k (arrantzale ta nekazari), ezsenatoki politxenian (Li errekan) kriston argi ta musika espektakulua eskeini zezkuen. Im-presionante!

(Banakako mugimendu simpliak x 600 koordinatu = espektakulo itzela)

LONGSHEN

Handik ez oso urruti, Longsheneko arroz terrazak bisitatzera jun ginan.

(Dosdemaioko terrazak baino,hauek ditugu guk nahiago!)

(Have a rice day!)

(Baserri arteko tokadoria)

(Hemen kartetan asko eitxen dabe. Oldago txikila!)

(Herri honetako emakumiek bizitzan ulia behin bakarrik mozten dabe. 18 urte dakenian. Ta buruganian batuta eruaten dabe. Andra honek daroiana ez da garai bateko traje tipikua agian, baina gaur egungo txinako niki tipikua daroia!)

(Horrek dia horrek joiak!)

Ta honekin leku polit hau agurtu genduan, Tibeteko bidena dagoen Lijian famatua ta inguruak ezagutzeko, baina hau kontau aurretik bertan topau genduazen pare bat bitxikeri:

(Ez dakigu ondiokan zertarako....Fredy Kruger-en jarraitzailia ete?)

(Ezagun dau paraolinpikuak Txinan diala!. Bidia gurutzatzia da lelengo froga.)

(Txikitxua zarala? ta mendira ezin dozuzela takoiak eruan? horra hor erremedixua, txinan oso modan daoz!)

LIJIANG

Yunnan probintzian minoria askok beraien tradizinua eguneroko bizitzan erakusten zebala ta haiek ikusteko esperantzakin juan ginan  22 ordu trenian ta 8 ordu autobusian! Lijiang eraino.

Bidaia bera be esperientzia politxa izan zan, inundik inora herrikuekin harreman politxa eukitzeko aukera paregabia da trena zein autobusa!
Bertan ikusi gendun nola hemen espazio pertsonala guria baino askoz txikixaua dan. Bagoian zein autobusian albokua ikutzen jutia ez jakue bape axola! Goizian gooooooiiiiiiizzz jaiki zian trenian be, ta begi bat zabaldu orduko karta partidia montauta zeken 8 pertsonak gure bagoiko konpartimentu minimuan!! jajajaj

Ta azkenian heldu ginan Naxi-en lurralde zaharrera:

(Halako lekuetan motxilak gutxiau pisatzen dau)

(Erreka eta kanal garbixak herri erdixan!)

(Naxien etxe tradizionala)

(Nahikua lan eindakuak dira Naxi hauek!)

Naxi minoriakuen gizartea matriarkala da. Andrak dira etxia, umia, ta ondasunen jabe. Gizonezkuak amanian bizi dia bizi guztian, ta nobixian etxian eitxen dabe lo noixian behin.
Naxiek beraien hizkuntza duela 1000 urtetatik idazten dute geroglifiko eran.,Gaur egun era hontan idazten den hizkuntza bakarra da.

(Iker saiatu zen Naxi nobia topatzen baina danok dakigu bere amak ez duela etxean nahi!)

(Benetako merkatuak aurkitzen zian goizian goiz!)

(Lurrikara dela eta kamiseta hauek saltzen dira txina guztian laguntza moruan)

(Bizikletan be edarto bisitatzen dia herrixok... kotxiak ez baitia kale estu hauetan sartzen ausartzen!)

(Emakume honek bere desiuak egurrezko txartel hauetan idatzi ditxu )

TIGER LEAPING GORGE

Lijiang etik kilometro batzutara Tiger Leaping Gorge edo Tigreak salto egin dezakeen bailara estua dago. (Ikusi gendun txinuak piskat fantasmak diala mitologian...)

Bi eguneko txangoa ein genduan, ta hamen be konpainian onian. Kanadiar eta Australiar neskekin.

(Benetan estua zan bailaria, baina pareko 5000 metroko mendixek estuaua eitxen zeben!)

(Canadian and Australian ambassadors! Thank you for sharing with us this wonderfull trek! )

(Bide erdixan ostatu paregabe baten afari ezinhobia! Arroza + nahi dozun guztia!)

(Bide erdixan deskantsua)

(Ta bukatzeko.... Dangerous ladder-etik igo bihar izan ginan!)

Behin trekking-a bukatuta herri polit baten egoteko gogoz Tibeteruntz hurbiltzen jarraitu gendun. Txinako gobernuak Shangri La izena jarri dion herrira.

SHANGRI LA (Zhongdian edo Gyeltang)

Tashi dele!!!

Hau beste gauza bat da, etxiak diferentiak dia, jendia ezberdin janzten da, ez dau berorik eitxen!!!! atara txamarria! 3200 metrotan tibet nabaritzen hasten da!

Herri hau pilo bat gustau jakun eskeini zigun ongietorrixagaitxik! Herrixan ez zan turista asko ikusten, ta bertakuek bizitza normala eitxen zebela ikusten zan... (nahiz eta argi ikusten dan Txinako gobernuan interesa toki hau destino turistiko garrantzitsu baten bihurtzia dala).

(Tibeteko ezaugarriak edonun aurkitzen dira.)

(Txinako tibetar tenplu garrantzitsuenetako bat dago bertan.)

(Turista Txinatarrek Hiartekin argazki bat ataratzia nahi zuten.)

(Monjeak eguneroko zereginetan ikusteko aukera izan gendun, tartian errezuak be entzun genduzen.)

(Ez dozue uste Euskal Herriko basarrixen antza dakela?)

(Aitxitxa ta amamakin)

(Andra hauen sasoian sekretua topau genduan heldu ginan egunian bertan. Egunero dake hemen erromerixia! Euren lana da herriko gaztieri dantzan erakustia. Erdiko borobilian jartzen dia ta herri guztiak beraieri begira eitxen dabe dantza! Gaztienek toke modernua emoten!)

(Geu be animau ginan baina.... klase batzuk bihar doguz ondiokan jendia jarraitzeko! Gainera hemen ez dabe hankekin bakarrik dantza eitxen eh? besuak gora ta behera sinkronizau bihar dia hankekin!)

DALI

Oin Dali-tik idazten dou. Dali hegoalderago dago, ta guk bide hori hartu bihar dou Vietnamera llegatzia nahi badou! Izan be tentazinua euki dou goruntz jarraitzeko baina... aurten ez da Tibetera juateko urtia. Hurrenguan izan biharko dau!

(Hona hemen gure lagun barrixa. Chen Ze Sen! Arkitekto lizenziau barri honek kriston marrazkixak eitxen ditxu, hona hemen daliko argazkirik onena! Xie Xie Sen! You know that you have a place to stay in the Basque Country if you want to visit Guggenheim museum in Bilbo.)

Bueno lagunok oinguan bai luzatu garala! Baina herri haundi batek atal haundixa merezi dau!!!

Txina hain da haundixa... hain ezberdina...hain zaharra ta berrixa aldi berian. Ta guk ez dou ezebe ikusi! Baina betiko moruan ikusitxakuan arabera zeoze esatia nahiko genduke.

Lehen aipatu dou banakako espazio eza ezta? hori izan leike bidaiari batek nabaritu dezakeen lelengo gauza, ta baitxa zarata mailaren tolerantzia ezberdintasuna, badirudi kasu batzutan ez detzela zaratak inporta.

Bestalde txistua botatzian ohitxuria ezta? Hemen goizero, arratsaldero, gabero... minuturo... ondo garbitzen dabe eztarrixa, ta txistua baino zeoze gehitxua edonun botatzen dabe. Euren ohitxura da, ta guri asko txokatzen jaku. Ta ez jaku bape agradablia eitxen.
Ta ez gara hilabetian ohitxu..

Politikiari dagokionez atzerritarrekin bakarrik ein dou berba honi buruz baina gizartian ikusi doguna esan geike guk.
Hirixetan ikasketadun jende asko topau arren herrixetan ikasketa maila bajuko jendia topau dou, baina beti alaixa ta laguntzeko prest!

Notiziak jakitzeko beti kanpotik enterau gara, bai lurrikara egon dala, edo bonba bat jarri dabela... herrikuek orokorrian ezebe ez zekixela esan deskue... igual gaia ekiditziarren...

Total, oso ezberdina da txina bere baitan bebai! Klase media bat sortu da, turista txino bezela ezagutu duguna... eta ezagun dau klase media barrixa dala. Bidaiatzeko era berezixa dake, gustatzen jakue mendi puntan coca cola bat hartzia ero souvenirsak erostia etengabe, beraien mobileko musikia topera ipintzia ta zaratia eitxia.

Aberats berri asko ikusten da erremedixo barik, kontrastez beteta aurrera doian herrialde hontan.

Oin oporretan zaoziela ta igual ez zarie bukaeraraino iritxi! normala! jajajajja

Patxo haundi bat! ta oinguan gorantziak, ez ezkondu, ez umerik euki, ez oporrik euki ez dozuenori!

Besarkada bat!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

EkhiBrother

EkhiBrother 2008-07-27 21:54 #1

JOE!!!! edarra sarreria oiñgua bebai!!!

oso gustora segitzen dozue eh??

oiñ noruntz zoiazie? asko gustau jata txinako zuen biajia!!! PATXO haundi bat bakoitzantzat!! MUA!!! (aaahhh! oiñ Judas-en programa ikusten nao!!! jejejje!!!)

oier

oier 2008-07-27 22:51 #2

Buaah, edarra hau ere bai! Paisajiak songokuren serietik ateratakuak ematen dabe!
Judas Arrieta horren barri baneukan lehendik, artista total horietako bat zala etab, baina ez nakixan Telebistan agertzen zanik oin... "Earra piezia" esango luke batek...
Egixa esan, zuen kronikak "de tiron" irakurtzia flipantiua bezain nekagarrixa suertatzen da, batez ere, pentsatzen zenbat mobitzen zabizien batetik bestera, 8 ordu atobusian, 22 ordu trenian, ezdakitzenbat bizikletan... Eta jendearekin komunikatzeko zailtasunak, edozer gauzatarako, trena hartzeko, jateko, lo egiteko, komunera joateko... Sentitu dozue tarteren batean bidaiatzearen nekerik? Deskantsua hartzeko gogorik?
Bueno, hurrengoaren zain geratzen gara... Besarkada bat!
oier.

ciri

ciri 2008-07-28 23:13 #3

Que pasa Calamaro!

Aspaldiko partez zuen pista jarraitxu gabe, ta sorpresa, me lo han cambiado! Hori bai, ikusten dot oraindik bidaiko penuriak igartzen ez diala, betiko itxura osasuntsuakin (lease con toda la coña) agertzen zaralako. Vaya envidia me estáis dando, ta gu hemen betiko zuluan.

Bueno pareja, ondo segi.

Enrike

Enrike 2008-07-30 17:55 #4

Irakortzia
bi bidar bizi izatia baldin bada, zuen
kronikak irakorri eta, Ubitxako katuenaren moldera, zazpigarren aldiraiño
igarri leikixo bizimoduari zabaaaaaaaaltzen, zabaaaaaaaaaltzen…<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

Zuen
ibilbide eta jardun osua repasau dot oiñ hiru-lau bat egunian –irakasle txarrixok, beste zeregiñik ez eta…!
- eta azkeneko Txinako herri txiki haretakuakiñ, edozeiñek esango leuke ostera
umetako urtiak datozela bueltan ordenadoriaren kabletik: hamen egunokaz
darabixen olinpiaden eta modernidadiaren zirriparriaren aldian,
txotxongillokuak emoten dabe horrek atsuok eta herrixok, jo, mendi arteko
fantasiakuak... Imajinaziñora ekartziakin bakarrik zelakua izan bihar dan Txina
hori behin bertaraiño juanda, buah, pentsatzen hasitxa gaoz: uniberso baten
barruan, baiña, beste zenbat kabitzen dira ba? Karakolaren oskola da hau
munduau.<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

Ia,
Arantzak-edo, iñok kontau deixala oin, Pekin estazion o apeadero, txistia.
Ondo-ondo
ibili zaitxie hortik zihar, eta ia zer kontatzen dozuen hurrenguan.
Arrate
egunian ez dantzarako, ez bazkaltzeko ez zaozie, ezta?        <o:p></o:p>

Arantza

Arantza 2008-07-30 18:50 #5

Ez noia txistia kontatzera...baina benetan enbidixia emoten dozue, Ikerren look berria asko gustatzen jata.

oier

oier 2008-08-04 08:58 #6

Arantzak:
> Ikerren look berria asko gustatzen jata.

Eta komentario general: Hiart gero eta guapiago agertzen zara erretratuetan!

Utzi iruzkina: