Thailandia
Thailandia
Ze herrialde famatua ezta?
Zegaitxik? oporrak, hondartzak, janaria, masajiak...Bangkok.
Guk jende asko ikusi genduan oporretan, janarixa jan bakarrik ez, eitxen be ibili ginan ta masajiak be kulturian parte ziala ta batenbat hartu genduan.. baina hondartza nahikua euki genduala ta azken hauek ez genduazen ikusi.
Laos eta Thailandia Mekong ibaixak banatzen ditxu ta holan llegau ginan Laos etik Thailandiara
Thailandia iparraldera bidian lagun talde bat juntau ginan ta, herrialde turistiko batera ongietorrixa segiduan igarri genduan, autobus pribatu bat eskeini zezkuenian. Baina holan ez da herrialdia ezagutzen! esan zeban gurekin zetorren lagun batek. Guk kaso ein gentzan, (nahiz eta oingo bi egun barkuan junda gauza gelduez piskat eskarmentauta genden) ta holan ikusi genduazen nahi baino autobus parada autentiko gehiago!!!
Chiang mai ta inguruetan beraien kultura ta jantziak mantentzen saiatzen dian talde asko daude. Honako hau hirira etorritxa euan errekaurenbat eitxera.
Iparraldian edarto ibili ginan baina Bangkok kapitalera bueltau bihar ginan, bertatik urtetzen baitzan gure hurrengo buelua. Asike, herri txikixetatik ta tradizinua bizirik dagon mendi aldetik Bangkok era trena hartu genduan. Errez, 20 bat ordutan Bangkok en genden.(Hori bai kotxekaman eh!)
Hiri haundi bat da Bangkok, ta holan poli poli politxa danik ezin leike esan . Hori bai, hiri guztietan moruan badao zer ikusi ta zer apreziau, ta modernidade zein antimoderninadiak topo eitxen dabe kapital hontan be.
Danak daka lekua, merkatu zaharrek, ta edifizio modernuek, zubi barri zein zaharrek, ta kaleko saltzailiek ta denda txiki danek!
Vegetarian food festival! Janari aspergarrixa baino, aspertzerainoko janari goxua zeuan.
Gizon honek en kanbio, Ez-Vegetarianj festival-a montau zeban bere kontu.
Kajero automatikuek be badake bere lekua, modernidadia furgonetan heldu da honaino!
Masajiak be hiriko edozein izkinetan hartu leikez.
Ta terrazendako lekurik ez dagonian, ba honendako be lekua eitxen da ezta? Total.. gasolineria gabetan itxitxa egoten da ta...
Hemengo bariantia errekan dao, ta bertatik azkarrago ibiltzen da, hiriko ataskuetatik baino.
Ta errekatik, leku zoragarri batera heldu ginan...
Palazio reala. Edarra palaziua! Jolin!
Egixa esan erregian argazkixa Thailandian gehixen errepikatzen dan argazkixa dala kontuan hartuz palaziuak inportantia izan bihar zebala ziur geuazen!
Ta aurretik esan detzueun moruan kozinan ikasten be ibili ginan, ta bateronbatek sinistu ez badau be, horra hor fotografixak.
Lelengo erosketank ein,
Ta gero morteruakin lan da lan! Paste-a eitxen. Ezinbestekua ganorazko Curryxa eitxeko.
Ta honekin, Sudeste Asiatikuari agur esan zetzaun, Ekainian Japon en sartu ginanetik berotan egon gara, ta zeoze freskuauan bila etorri gara oin...
Baina nora?
Laster eukozue erantzuna!!!
Ta honenbestez emon gorantziak gabonetako argixeri, oingo ipinitxa daozela entzun dou ta!
Ta jan parebat txistor taluakin San Andresetan!!!
GORA SAN ANDRES!!!!
Iruzkinak
oier 2008-11-18 17:22 #1
Ño, beste batzuen aldian azkar bukatu dozue Thailandiako kronikia! Edo alpertuta edo lanpetuta zabizie...
Portzierto, gasoli-terraza horretan zer edaten da, Sin Plomo 95?
Gu hamen gaoz en la era post-saria-bete-dantza. Azken astiotan besterik ez dogu euki, gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko, eta orain aber digestiñua egin eta hurrengo fasera pasatzen geran.
Talua jango dogu bai, baina zuen oraingo plan inmersion-total horrekin, hona etortzen zarienian ez dozue nahiko talorik erostia, arto-iriña erosi eta zeuek egin nahiko dozuez... Txarribodarako ez dakit, baina Axeri-bodarako (abenduak 13) allauko zarie hona? Gaztañak erretzen jarri biouz eta hator-hator afinatzen hasi??
Hala guapos, laster arte!
oier.

Irati 2008-11-20 20:04 #2
Aupa pareja!

Uste nuen jada bueltatuak izango zinetela baina badirudi ezetz. Aprobetxatu ondo azken asteak!

Ni Irati naiz, ingenieroen tribuko soziologa adoptatua (porseakaso ,
izena nahiko arrunta da ta). ta zer esan... ba ikasle bizitza bukatu
dudala, Tolosa utzi eta gurasoenera itzulii naizela, bihar Gasteizko
udalerako Técnico superior en planificación estratégika postuan
baja bat kubritzeko lehiaketara aukeztuko naizela (zelako barreak
konstituzioa ta holako gauzei buruzko galderei emango diedan erantzuna
ikusten dutenean!) ta bitartean, lan bila serio hasi ez naizenez, ba
subkontrata ilegal moduan nabilela. Baina zein lanetan? Ba Eibarko
armagintzari buruzko museoko panelak euskaratzen!! eta bai. batzutan
holako lanak tokatzen dira.

Ta hori, ba zuetaz gogoratu naizela eta... hemen nabil Unzaga dorrea,
Lambretta motozikleta eta Kastillako Karlos XI.aren foru dekretuekin.

Ea mezu hau ondo jartzea lortzen dudan behintzat, ze ni teknologia interaktibo hauetan ez naiz oso ondo moldatzen.

Besterik ez. Izan untsa eta besarkada bana.

Irati

Bueltatutakoak masaje tailandes negozioa ireki behar dezue Eibarren? :-)

Edo munduko sukaldaritza ikastaroak ematen hasiko zarete? (ni apuntatuko nintzake!)
Uxue 2008-11-22 12:05 #3

Epa bikote!!!

ondo ondo !!! zuek ikasi munduko gutiziak prestatzen gu prest egongo gara eta bueltan zatozenean gu prest egongo gara horrek danak daztatzeko!!!

ei? Getarian elkar ikusiko dugu aurten?? edo oraindik bidaietzen ibiliko zarie? Han ez dogu janari exotikorik eukiko baina seguru Jonek zeozer goxo goxua prestatzen dozkula!!!

bueno ba zuek segi zuen abenturarekin eta ni banoa Santa Zezilia ospatzera. badakizue nor dan ez? musikarien patroia!

patxo handi bana!!!!!

epi y blas 2008-11-24 16:20 #4
Hoooola! somos epi y blas, sustituyendo a coco, que se ha vuelto a su planeta "hoyosvamosaexplicarladiferencia", donde todos son peludos y azules, la separación de los ojos es de un palmo, y se mueven como si les dieran espasmos todo el día.
Hoy os vamos a explicar la diferencia entre ceeeerca y leeeejos! Leeeejos es allí donde está hiart, allí donde cuando nosotros estamos de día, ellos están de noche (para ver la diferencia entre de día y de noche, ver el capítulo anterior). Lejos es donde la gente siempre está con gafas de sol, gorra, cámara de fotos y sobretodo, siempre está de vacaciones.
Ceeeeerca es ahí donde estamos epi y blas, ahí donde cuando es de día, es de día, y cuando es de noche, es de noche. Ceeeerca es el sitio donde la gente no está continuamente viajando ni de vacaciones. Epi empieza su tesis en pijama mientras que blas lo hace en vaqueros. Epi y blas, como están cerca, comen en casa. Pero cerca, no se puede estar de vacaciones. Cuando se está cerca, se está de tesis en casa, en el curro, intentando siempre escaquearse y vaguear. Los de cerca, no van lejos, porque sino, no habría cerca. Y lejos es donde hablan raro, comen raro, viven raro.... pero no son raros, son... distintos. A los de lejos, los vemos en foto, sin embargo a los de cerca, como epi y blas, nos veis en persona (o por la tele, que en realidad es lo mismo). Los de lejos, están contentos porque están todo el dia con las gafas de sol y los pantalones cortos. Pero como los de cerca somos muy majos (cuanto más cerca, mas majos! más cerca... de vitoria, se sobreentiende) pues nos echan en falta, y al final, los de lejos, volverán con los de cerca para que los de cerca también estemos contentos. Asi que al final, cerca y lejos, no es una cuestion de espacio, sino de paciencia.
Hasta la próxima!

Henry 2008-11-27 22:58 #5
Kaixo:
Gabeko 22:30ak dira, eguena, eta asteko momenturik onena ez bada be -bixar ondiokan biharrera, baiña ordu gitxi eta ganora gitxiago- hortxe-hortxe ibiliko da, yupiii...!
Jo, gaur ez naiz ensaiora juan (Hiart, Zuberoko dantzak preparatzen hasi dira, glub!, asike ama ezkondu zaneko trajiakiñ ikusten zaitxut atzera be, ulia luze eta solte-solte, komo la de Raíces y putas), sanandresak datoz oingo astian, eta pintxuen konkursua zan illuntzian. Arantza U., Iñaki Z. eta hirurok ibili gara batetik bestera, eta lau lekutan sartu gara, Txaltxa, Kozkor, Kultu eta Su beroa-n. Zuek Su beroa igual ezagutu be ez dozue eingo, ezta? Ala? Lehengo Vista Alegre da: hantxe, Portale pareko azeran, kantoia eitxen dabana behiñ parrokixarutz bajatzeko hartzen dozunian. Lauretatik fiñena eta gozuena Kozkor-ekua begitxandu jaku, baiña oin pentsatzen-pentsatzen, zera, datorren urtian hor Tailandia inguruan ikasitxako zeozer preparau eta igual zeuok presentau zeinkie taberna baten izenian...eta igual biajiori amortizatzen lagundu.
Kezka-n asteburu latza dakagu ostera be: barixaku gabian afarixa, pase. Baiña domeka goizian, zapatu gabeko askoren parrandiaren ostian, Plazara Dantzara dago, eta baten batzuei ha amaitxu eta Iruñara juatia tokatzen jakue, ondiokan, antxitxiketa baten, Axeri-boda dago eta.Oierrek esan detsue, bazatozie 13rako? 13an Eibarren dago Axeri-boda eta!
En fin. Ama "Cuéntame" ikusten dago, ze, ah, gurasuak etorri jataz, okupa, etxera. Eurenian obretan dihardue, eta "zuk badakazuz ohiak sobra Ubitxan, ezta...?" Haaaaaaala ba! Ia suertia dakagun eta igeltseruen kuadrillakuak-eta ez ditxuen bi-hiru obra baiño asko gehixago hartzen batera, je! Aurten badakat zer eskatu Olentzerori!
Bueno, berandutxo eta banoia lotara. Politxa Tailandia, politxak masajiok eta palazio realori, baiña politxenak zeuok agertzen zarien erretratuak, bai jauna!
En Markina, de esibision a esibision! Zatozienian akordau eraiñ diabetikuarena kontatzia...
Ondo-ondo ibili mendi freskuetan eta gaur tiroka dabizen India alde horretan. Aguuuur.
Henry

matx 2008-12-03 19:37 #6
Henry, portau zara zure kronika ederrakin. Eibartik gauzak kontau eta Thailandia egongo bazina emoziño berdinakin.

Utzi iruzkina: