Singapur - Malaysia

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2008-10-03 14:09
4

Hona hemen Singapore!

(Singapur: El Show de Truman)

Singapore Hego Eki Asiako bizitza moduan irla bat da.

Singaporen ez dago tuk-tuk ik, ez dago paperik lurrian, ez dago txiklerik jaterik (legeak gogor zigortzen dau txiklien asuntua), ondorioz ez dago txikletxo pegau bat bez lurrian, ez dago jardo jaurtiketa goiztiarrik..... baina  Singaporen dana garbixa dao, dana pintxau barri, aberastasun kulturala dao, Malaiuak daoz, Txinuak, ta baitxa Indixuak bebai. Ondorioz, Mezkitak, Katedralak, ta Tenpluak. Danak ordenau ordenauta elkarbizi dia.

Pentsau, jateko orduan be kuriosua da. Hemen danian ipintzen dau jan bihar dozunak zer dakan! Ze... batzuk ezin dabe txarririk jan, beste batzuk aldiz behixa sagraua dala... Wester endako aldiz Behixa sakraua da baina bere txuletengaitxik!!!

Singapore Lehoien hirixa.

(Gabaz pasiatzen, oso politxa da)

Ta horrek ez al dirudi perfektuegixa? Guk piskat Show de Truman dala pentsau genduan. Ta bertako batzuk be halan esan zezkuen. Legia jarraituz gero edarto baina piskat kontra eon eskerio.... horrela ez mutikoa

Baina egixa esan hirixa perfekto zeuan. Ta zeatxik ete? Hor hasi zian montajiakin!!! F1 -a hirixan zihar korridu bihar zeben!!Gabian gainera! ze ondo!

(Zirkuituakin eitxe zenduan topo kaletik ibiltzian)

Ta singapore-ko Hostelian bi lagun ein genduzen. Aimar  ta Emilio. Parkian gitarriakin kantuan egon ginan, Frantsez, Ingles eta Euskeraz bebai. Baitxa Lau Teilatun bersino barrixa atara be...! Gabian berandu zalako bestela gorrua pasauz gero igual dirua jasotzeko be...

(Aupa Chavales! Al final le valio la concentracion al Fernando Alonso eh! A ver si nos vemos en Thailandia. Iku-Iku!)

Ta zirkuitua probau ein bihar ebela ta gu gabero hurbildu ginan pistetara, ia kotxerenbat ero pasako ete zan... ta..... gau baten... (Eskerrak F1 ondo ezagutzen zeben lagunekin geuazen bestela) Pernando Alonsonekua agertu zan bizikletan ta bere ladrillo aurpegirik karratuena erakutsi zezkun. Ke tio mas soso! en cambio Hamilton eta Weberrek kaixo polit bat bota zezkuen han geuazen guztiori. (Hiartek ixa Hamilton lesionau eban, bere "good luck" politenetariko bat bota, ta bestiak burua ixa 180 gradu jirau zebanian. Bestion txorraderi ni caso claro...).

(Honez gero F1eko jarraitzaile sutsuak emoten genduan)

Total azkenian Pernandok milagrua euki eban. Karreria Malasiako irla baten ikusi genduan inglesitos inguratuta, ta gu Pernandokin nahiko pikauta bageuazen be, azkenian bera animatzen bukatu genduan.

MALAYSIA

Gauzia Singaporen bero eta garesti jarri zan karreriakin ta gu, Ikerren pasaporte berrixa heltzen zan bitxartian, Malasiako Tioman irlara jun ginan astebetepasa.

(Beira zeineri kopiau zetzen banderia estatubatuarrek!)

Hemen, Kuala Lumpurren ez bezela, jendia lasai lasai bizi zan, oso irrifartsua zan, ta ez genduan Dark beiderrik topau, andra garbosa ta alaiak baizik. Ez da arrarua, irla paradisiako honek asko laguntzen bait dau.

(Irla selbatiko hauetan, "Supervivientes" eta halakuak grabatzen ditxue)

(Turista asko ez zeuan, baina lekuak konkurriduak zeren)

(Basua hondartza bertaraino heltzen da, ta palmera tipikuak ez dia atrezzo, benetakuak baizik)

(Itsasuak hemen be sekulako pintia daka. Ze gogo bainatzeko!!!)

Azkenaldixan blogian ezagun daben moruan, asia hegoekialdeko lekuak, urazpitik ezagutu ditxugu gehixenbat, baina hamen Hari Raya ikusteko aukera izan genduan. Ramadanaren bukaerako ospakizuna da Hari Raya, ta bertan euren janari tipikuak prestatzen ditxue, ta herriko guztiak etxera inbitatzen ditxue, hilabeteko gosiak bertan asetzeko.

(Hari Rayan, janari tipikua prestatzen dabe)

(Danak doiaz "domekaz" jantzita etxerik etxe euren motorrekin)

(Holako leku tropikalian, holako jantzizekin ikustia ondiokan txokau eitxen jakun)

Honez gain gure zeregin nagusixa, dedikazino personala izan zan, ta hortan profesional bihurtzen hari gara. Larregi igual. Lana balitz, beranduen irtengo ginan lanetik. Total ez genduala kolpe zorririk jo.

(Irla lasai hontan meditazinorako denboria dago. "Izan zoriontsu. Gu bai Osho")

(Denbora gehixao ein genduan uretan, uretatik kanpo baino)

(Berriro jaio izan baginan bezala, pilak kargatu genduzen hemen)

Ohiana 2 metrotara zeuanez, bertako kerizan egotiarren sikieran, mendibueltia ein gendun. Oinguan gida ta ezebe barik.

(Zer izan da zarata hori? Supervivienteseko norbait ahaztuta laga ete zeben?)

(Hemen kamarer@ bila dabiz. Katu-kalekorenbat prest? Muxu bat Elena, Laura, ta guztioi!)

(Guri uretan ibiltzia asko gustatzen ez jakula ezagun dau, ezta?)

(Goizetik gaberarte, nun, eta uretan)

(Benga Hiart, afaltzeko ordua dala!!!!)

(Nemok musu haundi bat bidaltzen dizuela esan zezkun! Adi ze honi be aleta bat falta jako!)

(Iker tontuan pare gelditu zan dordokakin flipatzen)

(Dordokak ikustera ez gara inoiz ohitxuko!)

Ta egun polit hauek bukatu dira guretzat, Singapourretik Bankokera jungo baikara, gure buelo hoietako baten, nahiz ta lurretik be gustora gabizen.

(Jei, jou, Lets Go!)

Hurrenguan gehixao ta ahal bada hobeto.

Goraintziak danori, ta menzino espeziala dantzan.com ekueri. Oin Laundry service-a ipini dozuenetik denbora gehixao eukozue gure istorixok irakortzeko ta geurian eskribitzeko. Hemen inguruan erropa kilua garbitxu ta sikatzia, 50xentimotan eitxezkue. Zuenian  zenbaten? Hor bai adelantauak! Zuenian "Plantxa service" ta guzti ei dakazue ez? Dantzan oindiokan zeuek eitxen dozue ala "Dantza Service" kontratau dozue nunbaitxen?

Patxo haundi bat eta hasi bitaminak hartzen negua badatorrela!

(Ta zuk zer beiratzen dozu! 2)

Ekhi

Ekhi 2008-10-09 14:18 #1

Kaixo pareja!!

beti bezela oso interesantia!! joe... hemen daon hotzakin... gustauko jatan neri bebai bainatzia!!!!

nere laneko Xavier-ek esan daben bezela (a buenas eh?) "Lucky bastards!!"

jejejej!!
patxo bat!

uxue

uxue 2008-10-12 22:31 #2

Epa bikote!!!!!!

garbantzuak moduen bukatuko duzue ee!!! horrenbeste remojoan egonda ...

bueno, bueno ... aprobetxau ba!!!!!!

Ni heme nago, ezkerreko eskua eskaiolatuta!! Udalaitzen jauzi eta atzamar txikia apurtuta!! sin mas ...

beraz zuek egin igeri nire partez!!!

patxo handi bana!!!

Henry

Henry 2008-10-19 14:55 #3

Kaixo:
Domekia da. Eguzki garbi-garbixa eiñ arren, honuzkerio ez dau larregi berotzen. Halanda be, atzo urten barik, goiz txamar jaiki, periodikua erosi eta Antxon-enian armozatzia pentsau dot gaur. Jesukristoren exposiziñua dake mostradorian, eta Cola Cao berua eta kremazko bonba batekiñ, eta periodikua sosiuz-sosiuz irakorritxa, zelako gustoraaa!!!
Etxera etorri eta zeuok hortik zihar moduan, beste lagun bat be India-Nepalera juanda dakat hiru hillabeterako, eta haretxen kontuak irakortzen jardun dot. Ez dakaz erretratuak, baiña gaurkuan Benares-eko kontuak espero nitxuan, eta, total, Benares-etik "por aquí pasó María" ein dabela, sartu-urtena bakar-bakarrik, asike lehen bezelaxe gelditxu naiz. Nepalera pasau dira eta Pokharako kontutxuak irakorri detsaraz.
Nafarroa Oinez da gaur Pamplonan, eta bart gabian eurixa bota arren,
aterri zaguala ein desta diar lagun batek, eta ia ez nintzan animauko.
Ba ez, gaur ez, gaur gustora nago etxian.
Zuen hau amaitxu eta bazkaldu eingo dot segiduan. 14.50 dira. Farinelli pelikulako musikia dakat CDian... Batzuetan ez da hain gaitxa poz-pozik egotia, gozo-gozo.
Gure anaiak esaten dau berari gogorra be eitxen jakola, baiña irakorri hau Borges-en poemiau, eta segi zoriontsu-zoriontsu batera eta bestera:

EL REMORDIMIENTO
He cometido el peor de los pecados
Que un hombre puede cometer. No he sido
Feliz. Que le los glaciares del olvido
Me arrastren y me pierdan, despiadados.
Mis padres me engendraron para el juego
Arriesgado y hermoso de la vida.
Para la tierra, el agua, el aire, el fuego.
Los defraudé. No fui feliz. Cumplida
No fue su joven voluntad. Mi mente
Se aplicó a las simétricas porfías
Del arte, que entreteje naderías.
Me legaron valor. No fui valiente.
No me abandona. Siempre está a mi lado
La sombra de haber sido un desdichado.

Patxo bana eta hurrengora arte, aguuur.
Henry

Marcos y ML

Marcos y ML 2008-10-27 13:17 #4

Hola pareja!!

Que tal va todo? A ver si publicais pronto un nuevo articulo que queremos saber por donde andais... Tailandia? Laos? Myanmar?? Nepal??? jejeje

Sea donde sea, buen viaje!

Utzi iruzkina: