Patagonia

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2008-02-02 18:17
7

Epa danori! Buenos Airestik berriro!

Lehenik eta behin aurrekuan eskegi ez genduazen Buenos Aires ko argazkixak:

Obeliskua

Edarra okelia!

La Boca

Hurrengo 15 egunetan Patagonian egon gara. Hasieran Ushuaian. Heldu ginanian kriston egualdi txarra eitxen zeban  ta Buenos Aireseko praka motxak mendiko praka ta windstopper ta holakuegaitxik aldatu bihar izan genduazen. Herrixa bera ez jakun beste munduko ezer iruditxu portu garrantzitsu bat daka, kontainer ta kruzeruak nahastatzen ditxuana, baina inguruak edarrak dia. Parke Natural de Tierra de Fuegon ibilaldi edarrak ein leikez fauna ta flora berezi bat ikusten. Garai baten Yamanak bizi zian herrialde hontan baina laister exterminau zitxusten kanpotik zetozen barkuek, haiek erropa (narrutsik bizi baitzian Yamanak!!!) ta gaixotasunak ekarri zetzezen ta herriaren desagerpena bebai. Gaur egun Yamanen arrazako emakume bat bakarrik bizi omen da.

Hostel polit baten egon ginan sala eta sukalde amankomuna zekana, ta bertan erraz ein genduzen bidaiari lagunak. Gainera afalostiak erraz luzatzen zian ze... 12xak arte eguna zan ta!

Pinguinuen artian be egon ginan! 10 bat laguneko talde txiki baten hurbildu ginan beraien irlatxora. ta han zeren umiak zaintzen bikoteka! oso politxa!

Munduko punta honetatik, El Calafatera jun giñan glaziar famatuak ikustera. Herrixa zatarra da, ta hautsez betetako estepan dago, Argentino lakuaren ertz baten. Bertako hostela oso ondo zegoen, sukalde, billarra giro ona... Hurrengo egunean, Perito Moreno izugarria ikustera jun giñen. Eta izugarri benetan. Ze sobrada!

Argazkietan baino askoz izugarrixaua da parez pare! Itzela!

Hurrengo egunean ere barkuz ein genduan eskursiñua, beste glaziar batzuk ikustera: Upsala, Spegazzini, O´nelli,.... bertan argazki zoragarrixak etaratzeko aukeria euki genduan....

Honekin, El Calafaten ez da egiteko ezer asko gelditzen, ta Txileko Torres del Paine famatura jun giñan. Hara jun behar ginela fijo moruan zekagun, baina ez genduan espero dan bezelako politxa. izango zanik.

Lautada baten erdixan, harro irtetzen dira granitozko erraldoi hauek. Bertako Parke Naturalean 4 eguneko trabesia ein gendun.W izenenez ezagutzen dan ruta. Hankak lehertuta, baina liluratuta gelditxu giñan.

Valle del Frances

Ta gero nora juango ta....

Berriz mendira! Mendizale titulua irabazi bihar dou aurten!

Oinguan Chaltenera, Fitz Roy edo Chalten eta Cerro Torre dagozen lekura.

Cerro Torre

ta

Fitz Roy!

Ikaragarrixak!

Gainera egun edarrak ein zezkuzen!

Oin Buenos Airesen gaoz berriz, Marinan etxia berriz okupatzen, ta hemendik hurrengo etapa hasiko dogu.

Eskerrikasko Santi ta Marinari beraien laguntzagaitik.Gracias!!!

Hurrenguan kontu gehixaokin etorriko gara.

Segi zuen barri ematen asko eskertzen da ta!

Ekhi

Ekhi 2008-02-03 10:14 #1

Edarra kronikia!!! eta edarrak argazkixak!!! Se sale!!!! zelako enbidixia.....
Hemen beti lez segitzen dou, idatziko detzuet email bat karnabaletako kontuak kontatzen!!! oiñgoz, azterketetan nao, oseake banoia liburutegira!!!

patxo bat!! eta oso ondo segi!!!

Adriana

Adriana 2008-02-03 14:50 #2

Heyyyy que buenos recuerdos!!! Aunque algunos paisajes muy diferentes de invierno que estuvimos nosotros a verano...cielo azul y prakamotza??? jajaja....impensable!!
Ahora que rumbo tomáis???
Muxutxus!!

Uxue

Uxue 2008-02-07 21:21 #3

Epa bikote!!

Asko pozten naiz horren ondo zabiziela entzutiakin!!!!!!Ze argazki politxak!!! Jarraitxu horrelakuak jartzen!!!!!!

Ni hemen ederto. Oraindik lanez lepo baina bueno!!!!!!! Topatzen dot denbora gustoko gauzak eitxeko be e!!!

Orain bidaitxo bat prestatzen hasi naiz lagunekin. Udako oporrak (badakizu, hainbeste lan eukitxeak oporretarako grina areagotzen dau)!!!! Greziara goaz. Astetxo bi igaroko ditugu bertan!!!

Momentuz hegazkina hartu dogu!!

Ta gaur liburu bat erosi dut bidaia pixkat presatzen hasteko!!!!!

Beraz abuztu inguruan espero dot nik be zuei erakusteko argazki politxen bat eukitxia!!!!!

Laztan bana!!!! Muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaakkkkkkkk

Zaindu bikote!!!!

Enrike

Enrike 2008-02-11 20:46 #4

Hamen gaoz, la autora de los días de Hiart eta bixok, beroketetera ez sartziarren honek erretratuok eta kronikak irakortzen. Zuek, hor Tanzania-edo dana dalako mapa horretan ipintzen dozue Chilen eta Brazilen eta Perun, eta danian ibili zariela, baiña lau erretrato ganorabako baiño besterik ez dozue  ipini.  Bueno, ganorabakuak be ez dira, ze  horrek  glaziarrok-eta ikustiakin bakarrik  adurra  darixola  gaoz  bixok  eta, hurrenguak geu goiazela hortik zihar, izotzok urtu aurretik. Brazilen karnabaletan ibili zarie, ala? Hamen koko-eskia, koko-dantzak, koko-tekuak eta koko-lokerixak ein ditxugu baten batzuek, hartza dala iñoiz, edo Arizkunera juan eta maillatuta urten dabela beste batzuek. En fin, umien moduan ibili biharra beti be gogorra dala...
Oin Bolivian ei zabizie, diñosta Arantzak. Ia ba zeozer gehitxuago bialtzen dozuen, ze zuengaitxik balitz, igual egon zeinkie Bolivian edo Mendigoitxi basarriko zapaixan, ke tios.
Bueno, oin bai, sentitzen gaoz Josuk amaitxu ditxuala abdominalak-eta, eta oin dantza apur bat eitxera. Baiña zuek ixilik, eh. Hala, patxo haundi bana.

malen

malen 2008-02-18 00:06 #5

Atzo gabian Ekhiri zuen berri galdetu netzan, eta esan zestan blogian agertzen dana baino askoz gehixau ez zekixala...ikusten dot bai primeran zabiziela...kokodantzak primeran juan zirala be Enrikek kontau dau ( aix Josuk irakurtzen badao...:P)...

...kasualidadia edo ez, zuen berri Ekhiri galdetu netzanian, Buenos Airesen geuazen...etxetik pixkatxo bat gertuau, baina Buenos Airesen...

portzierto! oso argazki ikusgarrixak! ondo ondo segi ta ia holako beste piyo bat ikusten ditxugun segiduan!

patxo bat!

goe

goe 2008-02-23 16:58 #6

Kaixoo bikotee!! zelako argazki politxak!! ke pasotee!!NOrmalian holako parajiak dokumentaletan, liburuetan ta holakutan bakarrik ikusten ditxut!! ta oin zu argertzen zara de fondo Hiart!jeje ke guay!

Ekhik oso ondo zebiziela esan zoztan ta gaur konprobau dot! ondo ondo segi ta disfrutau!

Ni oin praktiketan nabil, geriatriko baten viejituekin, ez da nik nahin nebana baña bueno parre batzuk botatzen douz esk no sabes ke show!! muxu bat !!

Ane Fdez de Arroiabe

Ane Fdez de Arroiabe 2008-03-02 13:40 #7

Epa!!!

Joe vaya envida!!!!! Baina sanua eh!!! Hori bai, zueri bi letra honeik idatzi eta gero nere oporrak planeaitten hasi bihar naiz!!!!

Pozten naiz horren ondo ibilttia. Qué fotos!!! Eta seguru realidadian argazkixak motz geraketan diala!!!!

Bestela hemendik dana ondo. Lan eta lan, eta asteburutan alde batetik bestera. Ezingo gara kejau!!!!

Ondo ondo segi, aprobetxau eta segi zuen berri emuten, zuen bidez a ver guk be munduko txoko ezberdin eta horrein polittak ezauketan faten garen!!!!

Patxo haundi bat,

Ane

Utzi iruzkina: