Kanboia
Sua s'dei!
Ongietorri Kanboiara. Herrialde txikixa, beti bere izena, inguruko herrialderenbati pegauta entzuten dana. (VietnamKanboia, LaosKanboia, ThailandiaKanboia). Ta guk esan dou ba... ez!!!
Txikixa izanda be haundixa eitxen daben gauza asko dakaz ta ikusikozue zelan bakarrik pe nahikua ta gehixao dan.
Mekong ibaiak zeharkatzen daben herrialdian, ibaitik bertatik sartu ginan, ta derrepentian Mekong inguruko eguneroko bizixan ume guztiak pozik ageri zian, (Aurten nobedade dan irrifarria detektatzen daben argazki kamaria eukiko bagenduan kamaria baterixarik barik gelditxuko jakun hamengo umiekin).
Ta asfaltua llegau ez dan kaminuetatik llegau ginan Phnom penh era.
(Arkitektura berria guretzat.)
(Palazio politxa daka hemengo erregiak, herriko jendian egurrezko txabolen onduan)
(Hamen hasi ziran Hiarten buru haustiak. Traje alkilauak a medida! jajaja Hasieran barregura eman arren gero ez zidan grazia haundirik ein niki bariko mutilak ikustian. Barregarrixa baino negargarrixa.)
Gidetan holan deskribidiko leukie Phnom penh:
Kanboiako kapitala, "Palacio Real" "breathtaking" (arnasa hartzailea??? bai gidetako hizkuntza.... )aren kokagunea. Duela uste baino askoz gutxiago sarraski baten protagonista izandakua. Pol Poten Khmer Rouge-ek komunismoaren izenian, gero ikusiko dozuen Angkor eko tenpluak eraikitzeko gai izan zan gizarte garatu bat deuseztatzia lortu zuten.
Ez zegoen eskubiderik dirua eukitzeko, beste hizkuntza bat jakitaeko, edozein manifestazio artistiko zein kultural egiteko. Inozoa eta langilea izan behar zinan. Denak herrialdian zihar sakabanatu zitxusten, landetan, lurrian lan eitxeko, eta bide batez jendia elkartu ta beldurrari aurre egin ez ziezaion. Norbaitek zerbait esateko balu, laster akatzen zuten, baina kostua minimua izateko, ez zuten balarik gastatzen. Imaginatu daitekeen modu krudeletan akabatzen zuten jendia.
Hamen be, aurrera begiratu nahi dabe baina oindiokan mina antipertsonalak eta desagertutako gorpuek iragana gaur bizirik mantentzen dabe. Barkatu bai, baina ahaztutzerik ez dute nahi. Horretarako be (ta dirua ataratzeko be) turistak "Killing fields"etan pasiatzen ditxue. Gaur egun parke berde bat izan arren, leku bakoitzian eitxen zianak esplikatzen ditxuen kartelek hotzikaria ta malkua ero bixak batera ataratzen detzez handik pasau ginan guztieri.
Baina iragan horren gainian, etorkizunera begira dao herrialdia, ta lur emankorrak eta jende honen energia ta poztasunak, esperantza badagoenaren senalak dirudite.
Mekong ibaiak hemen be jaten emoten jarraitzen dau, ta fruta goxuenak ematetzez Kanboianueri. Zergaitik izango da, fruta goxo asko dagoen herrialdeetan, jendiak irrifarre gehixao ta poztasun natural haundixua dakela?
(Banana sortak apaingarrixak dira gainera!)
Phnon Pehn en euri tropikala probau genduan, ta belaunetik gorako urak, gu alerta modoan jarri gintuan (harek gurian uholdiak izango ziralako) baina han danak jarraitzen zeban normal normal. Ohitxuta daoz, ta danak bere txubaskero potentiak atara ta egur xaflak jarri zitxuen etxeko ate aurrian, ta lasai lasai. Zenbat dakagun guk herri "sub"garatu hauetatik ikasteko!
Ta horrekin, autobusian umez beteriko herritxuetatik asfalto ta guzti, kanboiako garai bateko gizarteak utzitako ondare ederrenak ikustera juan ginan. Seam Reap-en kokatzen diren tenpluetara.
Angkor
Ta zer da ba Angkor? Harri multzo pilia? egixa esan bildur piskat be euki genduan hiru egun harri multzuetara beiratzen aspertuko ete ginan, baina egixa esan denborak kupida izan dau tenplu hauetan ederto pasau genduan. Bere haunditasunak gaur egunian haundi jarraitzen dau. Tenpluak ezberdinak dia euren artian ta izkina guztietan dao deitailia.
Baina tenpluak politxak izan arren, naturak protagonismua kendu detzala esan geinke, izan be horrenbeste urtetan gizakiak ahaztuta lagatako tenpluetan naturak bere lana eitxen jarraitxu eban, ta gaur zuhaitzek bere erroekin bere egin ditxuste tenpluak. Naturak hor erakusten dau bere indarra. Ta gizarte sortzaile baten tenpluek ta naturaren indarrek toki magikoa bihurtzen dabe Angkor.
(Angkor Wat. Templu nagusia egunsentian)
(Templu/Herri baten sarrerako ateetako bat)
(Lara Croft?)
(Bayongo tenplua oso politxa da)
(Caruflo)
(Hemengo jardineruak ez dira oso langiliak ezta?)
(Benetan misteriotxuak dira templo hauek)
(Zuahitz honek argi daka nun daozen bere erroak!)
(Aurpegixaz gain, hemengo emakumeen irudi guztixek bular brillante brillantiak zekezen! Txarrixok!)
(The Perfect Turist! Liburuxka ta guzti)
(Zatar agertzen garan argazkixak ez genduazen ipiniko ez? Manipulazinua izango da bai, baina guk aukeratzen doguzenez....)
(Hemengo Gasolineruek ez dabe buzo urdinik erabiltzen, baina horrez gain edozeinek esango zeban Kantoien gelditxu ginala repostatzera)
(Ez geuazen bakarrik templuetan. Halako batek gure mutur parera ein zeban salto. Deskarau batzuk dira, ta oso ohitxuta daoz turisteri janarixa ta halakuak lapurtzera)
(Too-ristak! Turistak alde guztietatik. Kasu hontan "Una nube de turistas")
Azkeneko argazkixakin, turismo masiboaren alde txarrak etortzen jakuz burura, ta bidaian hasieratik oinarteko argazki gehixenetan, bakarrik gaozela ematen dau. Baina hori ez ta holan izan ta gutxiago udako hilabete hauetan (kasu barregarria Txinako Lidjiang herrixana, turistaz ultra-petatuta bazeuan be, bakar bakarrik gaozela emoten baitu!jejej). Egixa esan Txinatik Vietnammerako muga pasatu genduan ta Katalan ta Euskaldun, ta Frantsez ta Ingles ta jende pillo bat topau dou bai Vietnam ta baitxa Kanboian bebai. Herri hauek modan dagoz, ta Turismo enpresa haundixek bultzatuta, jendez beteta. Txarragoak ezagutzen ditxugu ta Deban udan aparkatzia zailago da ondiokan, baina honek bide hori darama.
Gu guay batzuk garanez, ta turistengandik ihes egiun nahi genduanez (Turistak gorroto ditugu oingoz. Gu barne) ba planez aldatu ta Laosera jun beharrian (Beste hainbeste turista) ba beste leku lasaiago ta "unspoiled" batera jutia erabaki genduan, beraz, hurrengo kapitulurarte itxoin beharko dozue nora jun garan jakiteko.
Momentuan bertatik hari gara idazten, ta benetan erabaki ona izan dala konfirmatzen detzuegu. Hori bai oindiokan ezin esan nundik.
Bueno gaztiok (ta ez hain gaztiok) patxo haundi haundi haundi bat ta hurrengorarte!
Iruzkinak
oier 2008-09-04 08:58 #1
Ikusten da Kanboiako historiaren krudeltasunek gogor eragin detsuela. Testu eta argazkietan utzi detsue arrastua. Ez da gutxiagorako. Pol Pot eta Khmer gorriak, zelako amesgaiztua. Aurten bete dira hamar urte hil zala eta nunbaiten irakurri naban haren inguruko erreportaje bat bizkarrezurra hotzikaraz betetzen daben horietakua. Ez dot nahi pentsau zer izango ete dan hor egon eta zelai horiek zapaltzia.

Angkor-ekua benetan toki majikua. Eta ez dakit zegatik ez dituzuen nahi turistak erretratau. Azkenengo argazkixa zoragarrixa da barren. Iñaki Larrañagak beti esaten dau Suiza berez ez dala hain politxa, kontua dala oso argazkilari onak dakazela! Eta zuek be bide horretatik zuazte.

Eta orain nora?? Ari naiz mapan begira (Tagzaniako puntorik ez dozue aspaldi jarri eh!!) eta... hegolderuntz jarrituko dozue ala mendebalderantz??

sertx 2008-09-10 09:59 #2
Aupa bikote!
Izugarrizko argazkiak Vietnam eta Camboya !!!!!

Lao-ra ez zoiazie???... Luan Prabang leku oso ederra da eta Siem Riep ondoren, hotel guzti horiekin, kambio ona da. Lao-ren arkitektura, nekazaritzaren etxeak dira, gauz "modernorik" ez dao.
Guretzat, Lao leku lasaia izan zan, eta janaria ere oso ederra!

Baina seguru nao leku paregabean zaudetela, ez dago dudarik.

Zorionak blog hau montatziagatik, oso politta.

A! nere Indiako lagunak erantzun dit, eta trekkin edo beste gauzarik egitea nahi badozue himalayetan, berak organizatu dezakeela. nohiz zoiazie haruntz?

ondo segi

Sergio_Tina

Utzi iruzkina: